Prentsaren lege berria : azeria oilotegian II

Bixente Vrignon

Argitaratua: 2008-12-18 12:04:49

Hedabideen kontrolarekin informazioa da jokoan dagona, baino urrunago, iritzien kontrola. Adibide milaka badira, bainan mendebaldeko herrietan aski ezaguna da hauteskunde politikoetan «bipolarizazio»-aren fenomenoa. Erran nahi baita, A partidoa eta B partidoa, bi bakarrik aurkeztuak dira entzun-ikusleei, kapable direnak poterea hartzea.
Luzeegi litake explikatzea sakonki, bainan argi da hurbiltasun bat sortu dela berriketaritza mundua eta erabakitzaile politiko eta ekonomikoen artean. Maiz, ikasketa berdinak egin dituzte, eskola berdinetan ibili dira eta fede onez, «mundua» aipatzen dute, «jendea»-ri erreferentzia egiten dute, beren mundua delarik, batere pentsatu gabe milioika jendek ez dutela beren errealitatea bizitzen. Jende horiek dira beraz errexkiago entrebistatzen direnak, ez eta sistematik kanpo direnak. Eta ontsa harrituak geldituko lirateke Europako hiritarrek, jakin balute ez zirela bakarrik Obama eta Mac Cain hautagaiak Estatu Batuetako bozetan, baizik eta 6 kandidato bazirela orotara.Frantziari dagokionez, irrati-telebistak ez balu ontsa ulertu arau hori, gobernamenduak berpiztu du lotan zegoen dekreto bat. Antenetan mintzatzeko horrela banatzen da denbora: %30a lehendakariari, %40a Parlamentoko gehiengoari, eta %30a Parlamentoko oposizioeri. Erran nahi baita mintzatzeko denbora, urte guzian zehar, %70a eskuineko gehiengoari, gelditzen dena, Parlamentoko oposizioeri, eta besteak, ixilik.

«Les petits soldats du journalisme», François Ruffin-ek bere liburuan ontsa adierazten du «eliteen hurbiltasun»fenomeno hori, TF1 kateko erreportai baten adibidetzat hartuz. Berriketariak, HLM batera joaten da lan bat egitera. Irudian, idekitzen du etxe baten atea, bere komentarioan erranez “... hor beste mundu bat hasten da”. Salbu, «mundu» hori «bestea» dela berarentzat, bainan ez milioika jendeentzat, herrien bazterretan bizi direla, horrelako HLM-etan.

Prentsa idatzia pil-pilean zegoelarik, berriketari ainitz hasten ziren batere formakuntzarik gabe, eta ongi ala gaizki, gizartea bere osotasunean ordezkatzen zuten. Ainitza izanez, prentsa idatziak deneri bazka ematen zuen. Gaurregun, bizpahiru egunkari xutik egoiten dira herrika, aski da Iparraldean ikustea zoin zailtasun dituen "JPB" kazetak, "Sud-Ouest" aintzinean.
Kario da prentsa idatzia egitea, karioegi, eta errentabilitate arrazoin objektiboentzat, nehork ez luke luxo eta astirik, joan den mendearen hastapenean bezala, hiru hilabete hartzea, erreportai soil baten egiteko, nahiz eta 40 orrikoa izan, Albert Londres-k egiten zuen gisa.Gaurregun beraz, telebista gelditzen da ainitzentzat, informazio iturri bakarra. Funtsean, ez du inporta sinesgarritasuna ukan ala ez, hiritar ainitzek ez baitute beste informazio iturririk. Eta nahiz eta Internet ainitz goraipatua izan, informazio web guneek hunkitzen dute gaurregun aski formazio eta interes dutenak, horrelako informazioa joateko xeka. Kondutan hartu gabe ikerketa motor batetik pasatu behar dela, hura ere ontsa kontrolatua, Internet-ek ez du telebista ala irratiaren errextasuna: aski da botoin baten itzultzea.

Baldintz horietan, legearen bigarren neurri azkarrak, zuzendaria, frantses lehendakariak izendatuko duela, ondorio ainitz baditu. Nehork ez du sinesten bistan dena, gobernamenduak egin duen karikatura, beldurretaz trufatzeko: bistan dena, ez du ministro edo lehendakari batek, bere aginduak emanen erredakzione oso bati, egunero.
Aldiz, biziki ontsa ezagutzen dute prentsa enpresa baten ibilmoldea, eta laneko munduaren psikologioa. Zuzendaria, lehendakariaren ordezkaria izaiteak, indar sinboliko azkar bat ematen dio. Eta laguntzaz, lege baten itzala, eginbeharren kaier zehatz bat idatzi duena. Beldurrez, errextasunez, edo alferkeriz, bi aldiz pentsatu beharko du erredakzione batek, berriketari batek; ez lehendakari bakarrik, bainan ere diputatu soil bat ere kilikatu aintzin. Bera baita, azken finean, aginduak ematen dituenak.
(Irakur ere: Prentsaren legea: azeria oilotegian I)


Komentarioak

Komentarioa idatzi