Laboaren itzalpean
Goizeder Taberna
Euskaraz egin du nagusiki bere ibilidea. Ez ditu estatuak jarritako arauak, ezta merkatuak jarritakoak jarraitu. Nahiz eta Bob Dylanen ondoan kantatu duen, ez du izarren jokaera barneratu. Ez zen ez star academie edo operacion triunfon aurkezteko modukoa. Bertold Brecht et Heiner Müller-en testuak musikaz jantzi ditu, baina ez zuen elitea seduzitzeko kultura unibertsala sortzearen arrengura.
Mikel Laboak bere bidea egin du eta herritarrak bere atzetik eraman ditu. Eta horretan maisua izan da.
Euskal Herriko kantari garaikiderik handienaren heriotza beste kultura gertakari batekin etortzen da bat. Euskal kulturaren inguruan eraikiden guzia zapartazen duen antzezlan batekin batera, alegia.
Larunbat huntan jokatuko da Antton Lukuren "Fauxto Karrusa" deitutako lana, Baxenafarroko Anauze herrian. Hiru Punttu taldeak antzetuko duen azkena. Antton Lukuk egin duen lan guziak borobiltzen dituen obra. Inoiz ere konklusiorik egiteko pretentsiorik gabe.
Konklusiorik ez, baina hausnarketa luze eta ondu baten emaitza da "Fauxto Karrusa". Bereziki ipar Euskal Herrian gauzatu diren kultura politikak ditu jo puntuan. Errepublika eta merkatua seduzitu nahi duen kultura kontserbadorea larrutzen du Antton Lukuk. Ez uste administrazio hau instituzio hau edo hura denik bere kritiken jopuntuan. Haiek, hura, gu, Antton Luku bera da kriti horien buruan.
Toberaren printzipioak jarraikiz, antzezle gazte talde batek ekartzen ditu Lukuren hausnarketak. Ez da epaiketa bat, baina Lukuren hitzek antzerkia ikusiko duen pertsona oro ukituko du. Hortik ateratzen inork ez du berdin ikusiko euskal kultura.
Komentarioak
antzerkizalea
2008-12-15
Ongi errana bai, konklusiorik gabea erabat, baina pretentsio handiduna ene ustez. Iraingarria da egin duen antzerkia. Ze kopeta! Hobe luke proposamenak pausatzea izerdi potoloz egiten dena kritikatzea baino.
KULTURAZALEA
2009-09-18
Nik uste ez zela izan iraingarria, gogoeta eragilea baizik. Bistan dena, zenbat eta urgulu handiagoa gaitzago zauku kritiken onartzea.
Ze kopeta ez, ze burua! Proposamenen egin aintzin diagnostikoa egin beharra da. Lukuk hori egin du, bere ikuspegiaren araberako diagnosia eta hura hala izaiteko arrazoinak eta argudioak eman. Ados ez bazira aski duzu zuk ere zure diagnosia egitea eta hari buruzko argudioak emaitea denon artean osa dezagun diagnosia, bakoitzak beretik ekarriz, eta elkar osatuz aberatsagoa eta zehatzagoa izanen baita, baina nihorena baztertu eta adjektibo erretxez mespretxatu gabe.
Izerdi potoloz baino, nago potoloen izerdia ez denentz. Ez dut uste EKEn eta EEPn egiten den izerdia AEKan edo Seaskan egiten denaren dentsitatea duen.
Ontsa zinuke Pamielak argitaratu Euskal Kultura irakurtzea. Antton Lukuren idazlana duzu, Fauxton ageri diren ideiak jorratzen ditu maisutasun handiz. Ez baitzuen saiakera horrekin kasualitatez irabazi Juan Zelaia saria hegoaldean.
Beharrik hor diren Luku bezalakoak, Parisen eskutik jaten duten funtzionario cool "euskaltzaletatik" edo frantsesez bizi diren "abertzale" erradikalenetatik ez baita etorkizun ez kultura euskaldunik izanen.
















- 