Leiha gogorra ezkerra eta eskuinaren artean

Goizeder Taberna

Argitaratua: 2011-03-21 14:06:36

Bigarren itzulia goaitatu beharko da kantonamenduetako hauteskunde hauen bilana egiteko. Sustut Pauen nork aginduko duen argitzeko. Baina jada abstentzioak alderdi guziak ukitu dituela erran daiteke, koalizio abertzaletik hasita Fronte Nazionalerat. Orotara %53koa izan da abstentzioa.

Frantziar estatuaren mailan abstentzioa %56ko izan da. Iduriz, Paueko Kontseilu nagusiko egoera bereziak (26 ezkerreko kontseilari, 26 eskuineko kontseilari) eta Euskal Herriko egoerak ez dituzte hemengo hautesleak beste lekuetan baino numbre handiagoan bozkatzera bultzatu.

Hauteskunde hauen ahulezia aipatu eta, interesgarria izan daiteke analisia sakontzea. Paueko asanbladako lehendakaritza lortzeko, Sozialistek bitarteko handiak jarri dituzte kanpaina huntan eta kantonamendu zonbaitzutan emaitza agerikoa izan da. Atarratzen, Garazin, Ipar-Baionan, Baionan ekialdean, Baina mendebaldean eta Ipar-Angelun sozialistak lehen indarrak dira. Bastidako kantonamendua, gainera, jauzi ederra egin du hautagai sozialistak, nahiz eta bigarren tokian gelditu den.

Horrek ez du batere erran nahi sozialistek kantonamedu horietako aulkiak segurtatuak dituela. UMPk eta Force 64-ek eskuineko boz guziak biltzen baldin badituzte, aulki batzuk atxikitzeko santza handiak dituzte. Iholdi, eta Miarritze segurrenik eskuinean geldituko dira, baina beste kantonamenduetan jokoa ez da hain argia.

Abertzaleak aitzinatu

Kontseilu orokorreko egoera ikusirik, ezkerreko eta eskuineko alderdien lehiak badu bere garrantzia, baina abertzaleek beren terrenoa markatzen segitu dutela agerikoa da hauteskunde hauetan. EH Bai koalizioa eratu dutenetik, ezkerreko alderdi abertzaleek portzentaietan aitzinatu dira eta sailkapenean toki interesgarriak lortu dituzte. Adibidez, Iholdin eta Hazparren-en bigarren posizioan dira, Garazin, berriz hirugarrenean. Bastidan, azkenik, bozen %15rekin, laugarren posizioa kausitu dute. Hala ere, 2004ko hauteskundeekin konparatuz, kantonamendu ber-beretan boz gehiago bildu zituzten abertzaleek. Aurten, EH Baik 3 931 papertxo bildu dituelarik, 2004ean 4 348 bildu zituen. Irudiz, abstentzioa hortik iragan da.

Alderdi jeltzaleak, aldiz, ez du aitzineko bi hauteskundeetan izan zituen -eskualdeetakoek eta europakoek- emaitza baikorrik ukan. Alderdi abertzaleak kantonamendu frangotik tokikoak ez ziren hautagaiak aurkeztu ditu. Hori izan daiteke arrazoinetako bat.

Azkenik, azpimarragarria da Fronte Nazionalak lortu duen tokia aurkeztu den hiru kantonamenduetan. Nahiz eta 2004n baino boz gutiago lortu dituen (1 606 boz 2004ean, 1 429 boz aurten), hirugarren indarra agertu da Angelu Iparrean (8,98%) eta Miarritze Mendebaldean (11,71%). Ipar-Baionan, berriz, bozen %10,38 lortu du. Nahiz eta papertxoen kopuruetan ez den emaitza baitezpada ona, publizitate ederra lortu du eskuin muturreko alderdiak.

Garrantzitsuak diren kantonamenduak zehaztu dira kantonamenduetako hauteskundeetako lehen itzuli honekin. Gisa horretan, Baiona Mendebaldeko, Angelu Iparreko eta Atarretzeko kantonamenduetan jokatuko da Nafarroako Parlamentuko kolorea heldu diren hiru urteentzat.


Komentarioak

Komentarioa idatzi