Di da egineko lehen irakurketa: ezker abertzalea gora Hego Euskal Herrian

Inaki Altuna

Argitaratua: 2009-06-07 23:07:35

Ofizialki datuak gordeak dituzte Estatu espainoleko agintariek. Hamarretatik aurrera hasiko dira. Baina, han eta hemen lortutakoekin, bada zer esanik Hego Euskal Herriko emaitzez.

Europako hauteskundeak izanda ere, bertako faktore garrantzitsuak baziren bozketa hauetan; batik-bat, ezker abertzalearen osasun politikoari dagokionez. Urte askoz legez kanpo izanda, boz legala zuen oraingoan, Iniziatiba Internazionalistari esker. Herri batzuetan jasotako datuen arabera, igoera nabarmena izan du 2004ko Herriatarren Zerrendak lortutako emaitzekin (orduan baliogabetu zituzten Aldedien Legearen bidez) alderatuta.

Orduan, 115.000 boz lortu zituen ezker abertzaleak lau herrialdeetan, eta oraingoan askoz ere gehiago lortuko ditu. Emaitza hau are esanguratsuagoa da parte-hartzea txikiagoa izan dela kontuan hartzen badugu. Beraz, jende gutxiagok bozkatu duen arren, boz kopuru handiagoa erdiesti du eta, beraz, oso ehuneko garrantzitsua. Herri askotan lehen indarra izango da berriro ere ezker abertzalea.

Lehen datuen arabera, beste indar abertzaleak emaitza kaxkarragoak izan dituzte. Bereziki txarrak izan dira Aralar-EAk lortutakoak. Ezker abertzaleak kanpaina egiteko izan duen aukerak eta EAn izandako arazoek zerikusi handia izango zuten, seguru asko. EAJk ere bozetan behera egin du. Ikusteko dago ehunekotan nola geratzen den.


Komentarioak

Komentarioa idatzi