PP badatorrela-eta, sortutako galderak
Inaki Altuna
Krisi ekonomikoa gogor astintzen ari da Estatu espainolaren eta bertako Gobernuaren egonkortasuna. Nazioartekoa da krisia, baina kasu honetan berezko ahuldadeak eta planifikazio ekonomiko negargarriak (etxe eraikuntzaren gainean eraikitako hazkunde ustelak) areagotu egin dituzte haren ondorioak. Kronikoa du Estatu espainolak gaitza, erraietaraino sartua.
Zapateroren Gobernua kinka larrian dago, kili-kolo. Ez dira egun asko "El Pais" egunkaritik sekulako zaplaztekoa jaso zuela. Bere garaia amaitu dela eta ez duela konfiantzarik sortzen aurpegiratu zion egunkariak presidenteari, eta horrek indartu egin du hauteskunde orokorrak udazkenera aurreratuko direla dioen hipotesia. Krisi ekonomikoak jango luke Gobernua, eta PPri parez pare irekiko lizkioke Moncloako ateak. Ez dirudi Gobernua utzi berri duen Alfredo egoerari aurre egiteko gai izango denik. Bere asmoa PPrekin duen tartea -maiatzaren 22ko hauteskundeetan agertu zen tarte ikaragarria- dezente murriztea, PPren gehiengo osoa galaraztea eta "periferiako nazionalistekin" gobernua osatzea omen da. Lehen aldia litzateke indar bozkatuena -zalantza gutxi dago PP izango dela- oposiziora joango litzatekeela Espainiako Kongresuan. Hori omen da sekulako zalaparta sortuko lukeen plana, hedabide batzuetan agertu denez. Rubalcabaren ameskeria? Seguru asko.
PPk erraz irabaziko dituela hauteskundeak eta gobernura iritsiko dela da hipotesi nagusia. Oso posible den gertaera horrek gurean izango duen eraginari buruzko galderak hasi dira. Euskal Herrian hasitako prozesu demokratikoa kaltetuko, trabatuko, galaraziko... ote duen galdetzen du batek baino gehiagok. Jakina, itaun horrek ez dio PSOEri inongo balorazio onik aitortzen, Zapateroren Gobernua oso uzkur aritu baita sortutako aukerak baliatzeko orduan. Krisi ekonomikoa hain gogorra eta errukigabea izanda, "euskal gatazka" konpontzeak ez liokeela hauteskundeetan onurarik ekarriko eta PPren aldetik egurra besterik ez lukeela jasoko entzun dugu.
Beraz, Madrilek konponbidean hartu beharko lukeen engaiamenduari dagokionez, orain arteko Gobernuarekin zerua bel-beltza izan dugula eta PPrekin ekaitza ere etor daitekeela esan beharko genuke. Estatuarekin ibili beharreko bidea da, beraz, prozesuaren aldagai ahulena. Hala izan da hasieratik.
Bistan da prozesuak asko aurreratu duela Euskal Herrian, herritarren artean lortutako sinesgarritasunari esker, baina beste zenbait eremutan ez da nahikoa egin PPk izan ditzakeen asmo suntsitzaileei galga jartzeko. Epaitegietan ez da oraindik ilegalizazioaren auzia gainditzeko nahikoa egin. Bildurena hor dago, bai, baina Sorturen legeztatzearekin, Bateragune auziarekin edo biziarteko kartzelarekin zer gertatuko den ez da argitu eta, are okerrago litzatekeena, kontrako norabideko ebazpenak etor daitezke.
Bestalde, nazioarteko ekarpena esanguratsua izanda ere, ez da PPk egin dezakeen kontraerasoa oztopatzeko adina indar duen urrats edo adierazpenik izan. Ez da, gainera, Gobernuaren eta ETAren arteko erreia osatzeko behar beste aurrerapausorik eman. Ez ditugu, behintzat, ezagutzen. 1996ko hauteskundeak irabazita Aznarrek egin zuen lehen gauza komunikazio/kontaktu bide guztiak etetea izan zela gogoratu beharra dago.
Horrenbestez, Estatuaren inplikazio ezean dago arazorik handiena. Aldagai horrek onera egin dezan, inplikazio hori behartzeko, ibilbide berriaren indarguneetan eragin beharko dute aldaketa politikoa bururaino eraman nahi dutenek. Aldagai hori mugiarazteko, indar harremanetan eragin beharra dago, indar metaketaren, herri atxikimenduaren, nazioarteko konplizitatearen eta ekimen politiko ausarten bidez. Berriro ere.
( Gaur8 astekarian plazaraturiko artikulua )
Komentarioak
Luixa
2011-07-25
Ez dakit zer gertatuko den, baina hedoi beltzak hurbiltzen zaizkigu hegoaldetik, Espainia aldetik, eta ez dute ezer onik iragarten.
Beldur naiz etorriko den ekaitzaren ondorioez, baina ez dezagun eusak erran zaharra ahantza:
"Ilunaren gibeletik beti dator argia
eta ekaitzaren gibeletik iduzkia"
Horrela izan dadin, euskaldunok iduzkiaren beharra baitaukagu etorkizun askea atzemateko.
jkw
2011-08-06
lehen orain eta gero gure esku dago gure izatea , baino hor neretzat kalte gehien pnv egiten du ; bai madrilgo kongresura joanez, bai telebistan ppsoeri egin dituen krimeenetaz galdetu gabe;ppsoe dabilte pnv oso erraz menderatzeko independentismoaren ardatza eta gaur egun bai urkuiluk bai anasagasti bilduren kontra jardun du baino eztu ppsoeren kontrako hitzik egin; bozkatzerakoan begiratu behar zaio alderdi independentistari ematen zaiola eta
tximiste
2011-08-06
Gauza asko gerta daiteke oraindik hauteskundeen eguerarte. Ekonomiak agintzen du eta egunetik egunera gauzak aldatzan dira. 20Nean hauteskundeak? seguruenera, baina aurreratzea ere ez dago baztertzerik. Gero Rajoi ez da oso kutuna hititarren artean, eta hemendik ere ekonomiak zeozer eragin dezake. ze askoren ustez Rajoy ez da ekonomiak behar duen presidente kementsua eta soluzioak dituena, eta hortik RBk terrenoa jan diezaioke. klaruago eta ekimentsuaoa da RB Rajoy baino. Azken aldian garbiago ikuten ari da PP nahiago duela España pikutara joatea, ze berri txarren aurrean are eta ezkorragoa errakzionatzen du nazioartera begira ere, España ahuluz, ze espainarrek beraiek badiote oso gaizki daudela, nazioarteak Gobernuaren hitzak politak baino ez direla esango du. (HAIN KONFIDANTZA GUTXI DAUKA PPK RAJOY-RENGAN NON ESPAINA HONDORATZEA BEHAR DUELA HAUTESKUNDEAK IRABAZTEKO ?)Finean, PPren irizpide destrukiboak PPren kontra jar daitezke. Are gegiago, PPren autonomi erkidegoetan Valentzia, Madril, adibidez, gobernantza, zorra eta ekonomia ez dira barere eredugarriak eta hauteskundeetan zeozer aterako dira nahai gainera. Nire ustez, PSOEk euskaldunen laguntza behar lezake Madrilen gobernatzeko. PPk gehiengo absolutua lortuko balu, eta ez dut uste, kontsentsoa ere beharko luke neurriak ezartzeko eta PSOerengandik ez dut uste edukiko dutenik ¿noren orduan? Espaina ahul dago eta kontuz ibili beharko du. Lopezen gobernuarekin ikusi dugu nola españolismo gehiagok independentismo gehiago ekarri duela. Are gehiago, Lopezek PPk nahi duena egiten du EAEean, PPren txontxongiloa da, baina koste politikoa PSE soilik jaten ari da, hau da PSEren hondamendi politikoa da Lopezen gobernua, PSOEri ere eragiten eta eragingo diona, ze PP eta PSOEren arteko lehian EAEean PSOE oso ondo atera da beti baina ematen du 20Nean bestelakoa gertatuko dela PSEk apurtzen ez badu PPrekin. PPrekin apurtzeak ( eta mila zio dauzka PSOEk PPrekin apurtzeko) emaitza askoz hobeak ekarriko lizkioke PSOEri EAEean behintzat, PPk Araba eta Gasteiz galduko lituzke eta barregarri geratuko litzateke. Baina EAEko Poltronek La Moncloako eserlekua baino gehiago balio dute antza.
















- 