Atsedenaldirik ez euskararik gabe

Ione Josie

Argitaratua: 2010-08-05 19:48:59

Udak bere giroa dakar. Turistak, herriko bestak, eguzkia... eta folklorea. Gure herrietako plazak biperrez, ikurriñaz, dantza-emanaldiz, kantuz, pilota-partidaz, herri kirol norgehiagokaz betetzen dira, eta, zonbait lekutan, Euskal Herriko besta “tipikoak” atzematen ahal ditugu, Atun besta, sardiñaren besta, ahate besta etab. luze bat.

Euskarak Pauso bat haratago behar du

Ione Josie

Argitaratua: 2010-04-28 10:51:10

Apirilaren 24an, euskalgintzak oso une hunkigarria bizi izan zuen Bilboko Euskalduna jauregian. Izan ere, Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek, lekukoa pasa dio, Paul Bilbao, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariari. Baina, pertsona aldaketa baino, euskararen normalizaziorako engaiamendua berretsi, ziklo berri baten hasiera markatu eta pauso bat haratago egiteko deialdia luzatu zen.

Anai Handiaren sindromea

Ione Josie

Argitaratua: 2010-04-14 13:32:41

Espainiako Auzitegi Nazionalak apirilaren 12an jakitera eman du zazpi urteko aferari amaiera emateko gisan, eta bereziki, 2009ko abenduaren 15ean hasi eta otsailaren 1ean bururatu zen Euskaldunon Egunkaria kazetaren aurkako epaiketaren karietara, epaituak errugabetzen zituela.

Mespretxuaren aurrean mobiliza gaitezen!

Ione Josie

Argitaratua: 2009-10-06 10:41:31

“Dans le système français tout est fait pour que les langues meurent”

«Egalité» printzipioaren izenean diskriminazioa

Ione Josie

Argitaratua: 2009-09-23 11:52:40

Euskararen Erakunde Publikoaren lehentasuna haur eta gazteen euskalduntzea delarik, Frantziar Estatuak haurren hizkuntza eskubideak ukatzen segitzen du, lotsarik gabe, Nazio Batuetako gomendioak mespretxatuz.

Kondena baten kronika

Ione Josie

Argitaratua: 2009-04-22 10:47:05

Berrikitan, « Les Aigles de Libération de l’Afrique » izendapena hartu duen talde batek Tchaden Erakunde Ofizialetatik kanpo lanean ari ziren bi pertsona bahitu ditu, Parise eta N’Djamenaren artean gauzatu akordioa salatzeko, hots, Arche de Zoé elkarteak duela urte bete antolatu « haur bahiketa » auziperatzeko. “Les Aigles de Libération de l’Afrique ” erakundeak « hobendunak presondegiratuak izan daitezen, justiziak bere lana egin dezan » eskatzen du. Haatik, bi bahituak bahitu bezain laster askatu dituzte eta geroztik gaiaz gutxi dakigu.

2009

Ione Josie

Argitaratua: 2009-02-02 21:29:53

2009. Urte berri bat. Desberdina ote ? Aurreko urtea bukatu bezain ilun hasi da aurtengoa, krisia ezpain guzietan dagoen hitza dugu, krisia ekonomikoa noski, baita instituzionala, Gas-atik Gazara, bakea ere auzitan ikusteko aukera ukan dugu, kasik, auzia bertan behera utzi baita, azkenean berri on bat datorkigu ?

Abenduaren 13an, ‘Euskaraz bai’ aldarrikatu dezagun!

Ione Josie

Argitaratua: 2008-12-01 14:41:29

Okindegian, bankuan, saltegian, elkarte munduan, herriko etxeetan, suprefeturan…eguneroko bizitzako edozein funtzio administratibo edo sozial euskaraz egiteko ezintasunak milaka dira, eta egoera hori guziz barneratu dugu. Izan ere, mendeetan Frantziak gurea bezalako berezko hizkuntzen kontra bideratu hizkuntza politikak, hizkuntza desprestigiatzeko hartu iniziatibak euskarak pairatzen duen egoeraren iturri dira.

Azkainek Euskarari bai!

Ione Josie

Argitaratua: 2008-10-13 11:12:57

1998an, bost estadioetan, « Bai Euskarari » ozen oihukatzeko bildu ginen milaka pertsonek, irudi, entusiasmo hura ez dugu ahantziko. Lehen aldikoz, iruditzen zitzaigun, Euskal Herri osoa bateratu egin zela, denok batera euskararen aldeko urratsak emateko gogoa entzunarazten genuela, Euskal Herri osoak une berean kointziditzen zuela, lema bakar baten atzean bat egiten zuela « Bai Euskarari ! ».

Noiz izango da une egokia eskubideak aitortzeko?

Ione Josie

Argitaratua: 2008-07-25 17:14:42

Frantziako Konstituzioaren aldaketarekin batera, Frantziako Asanbladan, Senatuan eta azkenik Kongresuan hizkuntza gutxiagotuen ezagupenaren inguruko eztabaidaren segidak, Konstituzioaren 75. artikuluan,“hizkuntza erregionalak Frantziako ondare”-tzat onartzeak, hau da, hizkuntza gutxiagotuen aipua eranstea ekarri du, baina ez legez, baizik eta Frantziako ondare gisa.