Euskalakaria naiz eta euskaraz bizi nahi dut!!!

Ione Josie

Argitaratua: 2011-04-11 10:32:47

3 urte nituen Korrika abiatu zenean. Korrika, beraz, nere bizitza zikloaren baitan kokatzen den ekimena da, bi urtero iristen dena. Badira Korrikaren urteak eta besteak. Nerekin batera 30. hamarkadarantz jauzia egin du, nerekin batera, maturitatean irabazi du, heldutasunean.

Betidanik entzun dut, 30 urteen hamarkadan loratu, haztu egiten garela. Omen hamarkadarik hoberena dela, norberak bere burua ezagutzen duelako, independentea delako, baina oraindik bizi osoa duelako bere aurrean. Euskarari aplikatuz geroz, datorren hamarkada honetan, garatu, loratu, normalizatu dadin behar-beharrezkoa da. Euskarak, 30 urteko gazte bat ez bezala, ez du bere bizia aurrean. Orain arte euskalgintzak egindako lanari esker lortu du handitzen, hazten, baina gehiago beharko luke.

Korrikak, euskaraz bizi nahi dugunok batzen gaitu, denak batera, indarra erakusten dugu eta Korrika kilometro batera iristerakoan, emozio askoz bizi ohi dut. Denek elkarrekin euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen dugu, belaunaldi guziek batera, eskuz esku, hizkuntza baten alde korrika eta hizkuntza honi begira dugun atxikimendua harrotasunez erakustera ematen dugu.

Indarra eta bateratasuna erakusteaz gain, Korrikak, euskaltzaleon, eta euskalgintzako eragileon ‘pilak’ ber-kargatzeko aukera ere ematen digu. Egunerokotasunean, euskararen normalizazioaren alde lan egiten dugunoi, herritarren babesa dugula sentitzea, euskaraz bizitzeko nahia denona dela ikustea, motibagarria da. Finean, Korrika indarberritzeko ekimena bezala bizi dut, eta ez soilik kilometro bat ( edo gehiago) korrika egiten dudalako

( bai egia da kirola osasunarentzako ona da!) baina, indarra ematen didalako!

Goazen denok Korrikara! Euskalakaria naiz eta euskaraz bizi nahi dut!!!


Komentarioak

icon

Maitetxu U.

2011-04-14

Euskalakariak milaka gira zazpi Euskal Herrietan eta euskaraz bizi nahi dugu. Geroa gurea da.

Komentarioa idatzi