Beleari, mezu anonimoak hedatzen dituenari

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2012-01-26 13:55:11

Urruña aldean bele bat dabil. Mezu anonimo maltzurra zabaltzen ari da, hautetsi abertzalea naizen ni kenka txarrean jarri nahian.

Sozialistak, ahul

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2012-01-24 13:57:50

Esne ekoizleak protestan agertu dira azken egun hauetan. Esne ekoizleak antolakuntzaren bidez beren lan tresna defenditzen aritu dira, baina aurrean dituztenek arma komertzial azkarrak baliatzen dituzte. Beste gizarte eredu bat defenditu behar dela aldarrikatzen dute esne ekoizleek, beren biziraupena delarik zalantzan. Hautetsi askoren babesa lortu dute, tendentzia guztietako hautetsiak, jokoan dagoenak herritar guztiak hunkitzen baititu. Frederique Espagnac ikusi dugu ardi esne ekoizleen txostena defenditzeko prest.

Amnistia!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2012-01-08 22:43:03

Frantses estatuko Presidentziarako hauteskundeak heldu direla eta, duela hogeita hamar urteko hauteskunde beraren inguruko giroaren aipatzearekin zonbait gogoeta egitea interesgarria izan daiteke.

Bi emazte jator

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-12-31 17:16:51

Sorginen kontrako ehiza ez da gelditu. Parisetik igorri manu batekin Garaziko karrikak poliziaz bete dituzte, goizetik herritarren artean alarma piztu dute. Irratiz berria zabaldu da segidan. Ezustean harrapatu gaitu, esperantza baikenuen Parisen Baionan botatako oihua entzun zutela.

Demokrazia ta gero...

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-12-12 17:05:30

Datorren urteko hauteskundeei begira, frantses alderdien arteko lehia martxan da. Debate politikoa oso motela eta interes gutxikoa ageri zaigu. Alderdien defentsa eta protagonisten arteko gerla, ea nor kokatzen den hobekien postu baten lortzeko, puri-purian dago.

Estatuaren aitzinean, abertzale

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-11-28 12:18:22

Datorren urteko hauteskundeak aipagai dira Berdeen eta sozialisten artean. Izan ere, frantses Berdeek Alderdi Sozialistarekin izugarrizko lerratzeak eta egokitzeak egin dituzte. Lerratzeak indar nuklearraren inguruan iragan dira, berdeen oinarrizko osagaia!

Paris ere, konponbidera

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-11-14 14:31:39

Lan oso interesgarria eramaten ari da Ipar Euskal Herrian. Askotan, lan zaila genuen Estatu frantseseko ezkerreko alderdiekin lan egitea. Abertzaletasuna ez zen horien kodeetan kabitzen. Frantses Estatuaren alde bi gerla egin ondoren, Errepublikako eskolara joatera behartua izanik, familia bakar bat ere ez da libratu "Liberté, égalité, fraternité" lelo horretatik. Estalki kultural horretaz baliatu dira. Alderdi politikoak betidanik Parisi lotuak izan dira, handik eskuratu izan dira lemak, aginduak. Abertzaletasunak galdekatu ditu talde politiko eta sindikalak. Gutxietsi gaituzte. Baina, egun, benetako indar politikoa ikusten dute.

Eragin

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-11-02 11:55:10

Mugitu! mugimenduko kideek Okzitaniako Tolosaraino joanez, argitan ezarri dute Euskal Herria zeharkatu nahi duen AHTren aldeko lanak jarraitzen dutela eta diru zama handiak higitzen dituen proiektua izugarri interesatzen zaiela hautetsiei, segur aski, batera, interes pertsonalak ere zaintzen direlako.

Aitzinatze politikoak lortu

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-10-22 16:03:27

Piarres Larzabal bigarren gerlako erresistentziako komandantea zen. Terrorista deitu zuten, Erresistentziako partaide zelako. Euskal militanteak Hegoaldetik iristen ikusi zituelarik, ezagutu zituen, eramaten zuten borroka ezagutu zuen. Haiek bezala herria maite zuen, haiekin maitasun horri hitz berri batzuk gehitzen hasi zen. Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan sartu zen bera ere, merezi zuelako. Asko etorri dira, abertzale izateagatik etxetik ihes egin behar zen. Nafarroaren konkistatik horrela gabiltza euskaldunok, jarri ziguten muga hori iragaiten dugu alde batetik bestera, egoeraren araberan, beti herri hau biziarazi nahian.

Kolonialismoa bizirik

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-10-18 13:38:25

Aljeriako gerla bukatzen ari zela, 1961eko urriaren 17an, Aljeriako askapen mugimenduak (FLN) manifestaldirako deia zabaldu zuen Parisen, baketsua izan nahi zuen manifestaldia, aljeriarrek Parisen jasaten zuten salbuespen egoeraren salatzeko. Aljeriarrek ezin zuten karriketan ibili arratsaldeko zortzi eta erdietatik goizeko bost eta erdiak arte, aljeriarren esku zeuden kafetegiak arratsaldeko zazpietan hetsi behar zituzten, elkartzeko trabak zituzten. Alegia, bigarren mailako herritarrak ziren. Lan egitera ekarri zituzten soilik. Manifestaldi horretan hogeita hamar mila jendek parte hartu zuen. Sekulakoa izan zen. Orduan Maurice Papon zen Pariseko Poliziako prefeta. Papon ezaguna zen alemanekin gerla denboran izan zuen harremanarengatik.

Ametsa egia bihurtzeko

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-10-03 11:17:06

Ez da senatari euskaldunik izanen. Hemendik UMPko senataririk ere ez. Azken hau berri ona da, alderdiari irudia gaiztotzen baitio gurean. Pozgarria izan da UMP alderdia hunkitua izatea, baina beste aukera batzuk izanen ditu hortzak erakusteko. Zentristak azkar direla, ongi sustraituak, ikusi dugu, EAJrekin lehian izanen dira ondoko urteetan, EAJk hauteskunde guztietan izateko aukera egin baitu, aldi oro ezker abertzalearengandik gehiago bereizten delarik.

Senaturako hauteskunde demokratikoak!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-09-19 11:10:06

Biltzar horretarako hautesleak hautatuak baitira. Izan ere, herriko etxe bakoitzak hautetsien ordezkaritza bat igortzen du Pauera bozkatzera. Herritarrek ez dute zuzenean parte hartzen.

Jaunttoak, gatazkan partaide

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-09-05 18:45:02

Aste honetan auzi biziki garrantzitsua iragan da Parisen. Oso gutxi aipatu da. Alta, auzi horretan epaitzen zirenak ordezkari politiko hutsak ziren, erran nahi baita gatazka batetik ateratzeko bideak urratzen saiatu ziren pertsonak epaitu dituztela. Noski, argumentazio juridiko bat aurkitu dute jende horien espetxeratzeko, kriminalizatzeko eta epaitzeko. Hitz bakarrarekin azaltzen dute dena: "terroristak".

Udako enbata

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-08-22 10:28:51

Parisek atzera egin du, harresia ez baitzuen jo nahi. Uda osoan enbatak askotan jo izan du Ipar Euskal Herrian, abertzaleek ez dutelako pausarik hartzen militante bati erasotzen dietelarik. Daniel ez dute Espainiaratuko, berak erakutsitako determinazioarengatik ere.

Monzon, modernoa

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-08-08 12:52:51

Mende bat iragan da eta gertakariek erakusten digute estatuen aurrean batasuna beharrezkoa dela entzunak izateko. Herri honi etorkizunik eman nahi bazaio, hau da bidea, gutxieneko batzuen inguruan

Proiektua lehenik

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-07-25 12:06:58

Daniel Derguyrentzat aste hau erabakigarria izanen da. Ondoko egunek Frantziaren norabidea erakutsiko digute. Azken egun hauetan esperantza gorde nahi dugu, esperantza frantses politikoek justiziari bidea eginen diotela. Alta, ingurugiroak ez digu seinale baikorrik eskaintzen, frantses Gobernuak bake sozialari buruz, bake politikoari buruz ez baitu lan sailik.

Daniel, diuntasunez

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-07-11 14:43:13

Daniel gose greban. Noski, Daniel ez da lehena gose greban sartzen dena bere eskubideen alde eta hitz honek ez du besteen urratsen gutxiesteko intentzioarekin edo Danielena gehiago hobesteko egina. Noski ezetz, pertsona bat horrelako bazterretako egoeretara eramana delarik errespetua eta sostengua baizik ez du merezi. Horretan duintasunaren isla baita.

Legea eta aurrekontuak!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-06-28 10:58:28

Hizkuntz politikaz hitz egiten badaki Estatuak, frantsesaren babeserako, frantsesa nagusiarazteko. Hori lortu nahi duenean, hizkuntza normalizatzeko benetako aurrekontuak behar direla erakusten du; Mayotte uhartearen kasuan, hizkuntza inposatzeko.

Garaipen mozkorraldia

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-06-14 12:41:33

Euskal gazteen hainbat ekintzak, Auroreren ausardiak, lan politikoaren kriminalizazioa plazaratu dute; Frantziako plazara heldu da. Lan politiko jarraikiaren emaitza da, lan kolektiboa, bere nortasuna aldarrikatzen duena

EHk merezi duelako!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-05-30 10:47:38

Abertzaletasuna biltzailea da, norabide argia du, nazioa eraiki nahi du. Denok dugu tokia bere baitan Euskal Herriari ezagupena aitortzen bazaio.

Gu aitzina goaz

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-05-17 14:12:53

Hemen hasi den martxa ez da geldituko, oztopo bat bertzearen ondotik gainditzen joanen gara. Duela hogeita hamar urte gutxi ginen; gaur asko gara herria eraikitzeko asmoa indartzeko gogoarekin. Ukatzen ahal gaituzte; gu aitzina goaz.

Karrika gelditzen da!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-05-03 12:35:30

Etengabe ingurumena aipatzen delarik, naturaren suntsiketa salatzen delarik, horren zaintzeko alderdi guztietatik deiadarrak entzuten direlarik, hemengo hautetsiek aurrekontu erraldoia onartu dute suntsiketa egitasmo baten alde.

Erresistentzia!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-04-13 11:22:39

Inkomunikatuak. Hau da Euskal Telebistako kazetariak erabili duen hitza Frantzian bi atxilotu zeudela kontatzerakoan, frantses poliziaren esku zeudela iragarriz. Inkomunikatuak. Alegia Espainian bezala. Inkomunikatuak ulertzen da horren gibelean Espainiako tradizioan dagoen guztiarekin, milaka herritarrek ezagutu dutena, pairatu dutena. Frantzian ere "inkomunikatuak" daude! Ikaragarria, bortitzena, maltzurrena normalizatzeko hitza: “inkomunikatuak”.

Nafarroako parlamentua, Pauen

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-04-05 16:45:25

Pauen Nafarroako parlamentua dago. Bearnoren erdi-erdian, Nafarroak bere parlamentua dauka, Nafarroan goresten dute, baina ez dute euskaldunen historiarekin lotzen.

Goruntz!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-03-21 13:00:14

Abertzaleok ez dugu lan egiten soilik hauteskundeei begira, gure lan eremuak askoz eta zabalagoak dira, kudeatu behar ditugun arazoak ainitzak dira eta denei erantzuten aritu behar gara. Haatik, hauteskundeek balio digute tenperaturaren hartzeko.

Entzungarriak

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-03-10 14:05:58

Herrialde arabiarretan buruzagiek Konstituzioetan aldaketak iragartzen dituzte. Noski, karrikan sortzen diren mugimenduak ikusiz interes osoa dute erreakzionatzeko, erantzun egokia emateko egoera horiei amaiera emateko eta batzuetan , bide batez agintearen atxikitzeko. Aintzinamendu gisa ikus daitezke, izan daitezke ere ke hutsak, alegia zerbait egiten dutela herriei iruzur egiteko, baina urrats batzuk aipatzen dira gutxienez. Ondorioen neurtzeko denbora beharko da eta herri arabiarretan beretan neurketa eginen dute.

Erortzen, egokitzen...

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-02-08 17:27:57

Ezetz, ezetz eta ezetz. Oso botere jarraikia dugu Frantzian. Galde, galde eta galde, erantzun bera heldu da. Ez dute hizkuntza gutxituei buruzko legerik sortuko! Ez omen da beharrik, egun dauden tresna legalek baimentzen omen dute hizkuntzen biziraupena. Berri horrek ez ditu frantses egunkarien orriak bete, ez da debaterik sortu horren ondotik. Zertarako dago Gobernua?

Eredu negargarria...

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-02-01 14:38:11

Azken asteetan ez dugu argudiorik bilatu beharrik frantses Gobernuaren norabide eza, interes pertsonalen babesen aldeko lanen frogak, dirudunen aldeko laguntza, despotekiko adiskidetasunaren frogatzeko

Frantzia eta diktadoreak

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-01-24 13:32:35

Ben Aliren familiak ondasun handiak erosi zituen Frantzian, zer eginen dute horiekin, blokatuko dituzte edo harrera gisakoa eginen dute Tunisiako diktadoreari Duvalieri egin zioten bezala?

Balia dezagun aukera!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-01-14 13:24:34

Ematen du gobernuan den hemengo herritarrek hautatutako hautetsiak ez duela inoiz bukatuko demokraziaz duen ikuspuntu negargarria plazaratzen. Internetenn ikus daitekeen bideoan jakiten dugu nola Saintes-ko suprefeta Bruno Guigues kanporatu duen prentsa plazaratutako artikulu batengatik. Honek Israelgo Gobernuaren politika salatzen zuen erranez eskolatik ateratzen ziren neska txikiak hiltzeko sniperrak igortzen zituen gobernu bakarra zela. Bakarra non erlijioarengatik torturatzea gelditzen den xabat delarik. "Proche-Orient, la guerre des mots" idatzia du suprefetak eta bertan Palestinaren egoera aztertzen du eta Israelen politika sionista erakusten du. Ez da orduko Barne Ministroaren gustukoa izan eta honek berehala erreakzionatu zuen zigorra erabakiz.

Begietan

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-01-04 15:34:43

-Aita, oholtzaren gibelean dagoen gizon hau ezagutzen dugu, ezta?

Zalantzak eta epeltasuna

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-12-27 11:54:20

EAJk beste interes batzuk defenditzen ditu. Hemen hautagai izanen direnek Bilboko EAJko arduradunen oniritzia jaso behar dute.

Zein da helburua?

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-12-08 17:06:29

"Argia" aldizkariko sarean dagoen gunean hau azaltzen da 1977garren urtearentzat:

Kakofonia

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-11-23 17:28:52

Negoziaketa luze batzuen ondoren, militante abertzaleek eta sensibilitate horretan beren burua ezagutzen duten jendeen iritziak kontutan hartuz, Ipar Euskal Herrian politikan diharduten hiru alderdik datozen hauteskundeetan elkarrekin joatea erabaki zuten. Eraginkortasunaren izenean, biltzearen aukera hobestu zuten hiruek. Militante asko poztu ziren, prest zeuden kanpainari aurre egiteko, EH Bai-en alde lan egiteko.

Eskuinaren antolaketa hitsak

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-11-09 14:20:37

Hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta tokiko eskuina antolaketa lanetan ari da. Ez dugu horretaz berri ainitz entzuten, baina hala ere, kazetariek elementu batzuk lortzen dituzte eta eskuinaren helburuak argitzen dizkigute. Kantonalak ez badira zonbait tokitan lehiarako eremu nagusiak, gurean garrantzia hartzen dute, alde batetik eskuinak Pabeko Kontseilu Nagusiko burua eta gehiengoa ez baitu galdu nahi eta bestalde, Ipar Euskal Herrian, emendatzen ari den boza abertzaleari muga emateko premia duelako.

Mundu bat karrikan

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-10-19 12:00:46

Mobilizazioek, grebek, protestaldiek debatea berriz irekitzera eramaten ez badute, zer gelditzen da? Ezadostasunaren gainditzeko, Gobernuak proiektua zuzendu nahi ez badu, zer gelditzen da? Zertan gelditzen da demokrazia?

Frantses eredutik alde!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-10-01 12:21:48

Baionan erretreten erreformaren aurka antolatutako azken manifestaldian -larunbat huntan mobilizazio berri bat dago- berriz ere LAB sindikatuko kideek eta laguntzaileek beste sindikatuengandik jasan behar dugun bazterketaren salatzeko manifestaldiaren ibilbidearen aintzinean kokatu gara, bazterketa horren salatzeko eta interes berdinak, alegia Euskal Herriko langileen interesak, gure interesak, defenditzen ditugula, erakusteko.

Besarkada bat, Ion

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-08-31 15:27:44

«Eva lehendakari!». Hau da Europe Ecologiek saldu digun azken berria. Eva Joly epaile ohiak jantzia gustukoa duela dirudi; Cohn Benditek tokia uzten dio, aitortzen baitu berantegi dela harentzat. Ez du erraten horretaz ez zuela ametsik egin!

Emozioa

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-07-27 11:28:30

Ez diogu beste herri bati lekurik kendu nahi, geure lekua nahi dugu. Zin egin diogu bide horri segitzen diogula; hau da Jonen omenaldian erran nahi genuena, emozio handian, kantuz, bertsoz eta malkoz

Zuria baino zuriagoak, berdeak!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-07-12 11:28:51

Gaur egun erretreten erreforma eramaten duen ministroa UMP alderdiaren diruzaina da, sekretu askoren jabe eta babestu behar den pertsona; horretarako presidentea eta Justizia ministroa lehen lerroan izan ditu. Bataila ez da bukatua eta publikoaren arreta desbideratzen ari dira dituzten proiektuen aitzina eramateko. Horietan erretreten erreforma, noski.

Udalbiltzarekin, estaturantz

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-06-28 23:47:54

Gazte batek Paueko epaitegian bere burua defenditu behar izan du. Gazte abertzaleak bere bizia egiten du legalki Lapurdin. Madrildik euroagindua igorri dute eta epaitu dute, erantzunaren zain utzi badute zenbait egunetarako. Leporatzen zaiona jarduera politikoa da, hau dute epaitzen Pauen. Jonek bere burua defenditu nahi izan du; frantsesez hitz egin dio epaileari. Epaileak bere ahotik entzun behar izan du zer den justizia euskaldunentzat.

Asimilazio lanek jarraitzen dute

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-05-14 11:38:37

Lau gazte libratu dituzte eta pozten gara. Presondegitik abertzale bat ateratzen ikusten dugularik horrela da epaitegiek justiziarik ez dutela egiten baitakigu. Justizia ez zaio interesatzen frantes estatuari, imposaketa baizik, nahiz eta neurtuz joaten den. Ematen duen urrats bakoitza neurriz egina da oldartzerik ez eragiteko gisan, injustizia sobera agerian ez uzteko.

Gure zergak gure beharretarako!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-05-04 12:09:38

Herri Urrats heldu zaigu eta bertan parte hartzeko beharra garrantzitsua izanen da aurten. Izan ere, Hegoaldetik etorri ohi zen dirua ez baita heldu, ondorioz Seaska diru beharretan egonen da.

Frantzia iluna agintean

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-04-19 10:44:48

Parisek bere zilborra baizik ez baitu ikusten, gazte talde bat joan da Jon Anzaren bahiketaren salatzera. Informazioaren gainean jartzen den estalkia kentzen saiatzera joan dira.

Jon gogoan, lehen itzulia

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-03-15 01:57:30

Asteburu honetan abertzaleak irauliak sentitu dira Jon Anzaren gorpua aurkitua izan zela jakitean. Irauliak frantses prokuradorearen hitzak ezagutzean. Estatu batek militanteen isilarazteko noraino joateko gai denaren froga izan dugu. Demokraziaren legeak maila horretaraino urratu direlarik, hain giro bortitzean, nola sinetsi abertzaleen mezua, abertzaleen aldarrikapenari tokia egin lezaketeela, agintariak itsuki abertzaleen kontra jotzeko gai direlarik. Hau da gure egoera, hau da aurrean dugun panorama politika egiten ari garelarik.

Hau da unea!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2010-01-04 13:48:24

Milaka jende presoen alde oihu egiteko. Milaka jende sakabanaketaren salatzeko. Elkartze erraldoia izan da Bilboko karriketan, zazpi herrialdeetatik etorritako euskal herritarrak, estatuetako presondegietan preso dauzkaten gizon emazteak herri honen parte kuttuna direla errateko. Preso asko dira, denak desberdinak, bakoitza mundu bat, herri honen aberastasuna direnak. Asmatuko dituzte nahi dituzten irainak, baina presoak herri honen partaide dira eta herri honen geroan sinesten dutelako daude estatu bien atzaparretan.

Indartu eta jarraitu

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-12-15 19:14:33

Uste dut dena errana eta idatzia izan dela bertsolariek egin duten balentriaz, eskaini digutenaz. Egun handia, indarra eman diguna eguneroko lanean jarraitzeko, euskaratik eta euskaraz.

Men egin behar ote?

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-11-25 12:56:52

Errealitatea buru gogorra da, erakusten du Ipar Euskal Herrian abertzaleek politika egiten dutela, urratsez urrats indarra hartzen ari dela. Baina errealitatea oso bortitza da, azken urtetako errepresioa sekulan baino gogorragoa ez baita inondik ere errealitatearen araberakoa, ez da justifikatzen ahal ez bada kolonizatzailearen aldetik.

Deitoragarria oso

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-10-07 14:33:39

Politikan iraina normalizatzen joan da eta abertzaleen artean ere. Argumentazio politikaren maila ederki ahulduz eta debatea beheko errekara igorriz. Izan ere, abertzale mundua beti izan da debate leku, tira-bira handian iragan badira ere.

Batzuek badakite !

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-09-25 13:24:14

Gaita egunak iragan dira entzule eta ikusle guztien plazerrarendako. Eguraldi gora-beheratsua baina froga handia euskal kulturak bizitzeko nahikeria duela eta proposamen gozoak badituela geroari begira, lan eginez, karrikaz alaituz eta eremu berriak ezagutaraziz. Horrela, Nafarroako kortean entzuten ziren doinuak ere aurkeztuak izan ziren !

Erantzuna berehala heldu da

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-09-07 11:44:45

Gertakari guztien gainetik, krisi ekonomikotik at, egoera politikoak alde batera utziz, Abiadura Handiko Trenaren obrak aitzina doaz eta biztanleen parte-hartzeak AHTren finantzamenduan ez du hautetsien kezka sakontzen. Izan ere, nahiz eta kostaldean AHTren inguruko debatea jarraitua eta proiektua hurbildik aztertua izan, ikusten dugu hautetsiek ez dutela jarrera tinkorik, irmorik Pariseko nahien aurrean.

EH bai da bidea

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-07-10 17:51:14

Azken atxiloketek hauteskundeen emaitzaren frantses agintariek egiten duten azterkearen berri ematen digute. Alegia Ipar Euskal Herriko gazteek herri honen geroan sinesten dutela eta honi arrasta eman nahi diotela. Eta honi, erantzuna, gazteak atxilotuz eman dute, kriminalizatzeko helburuan. Etxean gazteak ditugunok argi izan behar dugu gazteak jomuga direla, gaurko Pariseko politika errepresiboak ez duela mugarik eta metodoak ere aldatzen ari direla.

Sujetu gisa, garena aldarrikatu!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-04-27 13:30:45

Hauteskunde kanpaina berri bat. Euskal Herri bai kanpainak ilusioa sortu zuen, talde politiko batzuk bilduz, indarrak metatuz urrunako joan gaitezkeela ikusi genuen. Emaitzak, zonbait tokitan ilusioaren heinekoak izan ziren.

Ihardokitze antolatua helmuga

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-04-09 12:54:36

Aita Santuak eskuin muturrarekiko duen sinpatiak aktualitatean dugu testu baten bitartez. Eskuin muturreko ideiak nagusitzen ari dira modernoa eta aitzinatu gisa erakusten duten Europa honetan agintarien artean.

Justizia merezi dugulako

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-03-05 15:32:14

Askotan Kortsikako hauteskundeetaz trufatu da, hilak ere bozkatzera joaten baitziren. Perpignango hauteskundeak ere nahiko bereziak izan ziren, hautagaien papeletak galtzerdietan gordetu baitzituzten, kontaketa egiterakoan, azken momentuan, UMPko hautagaiaren alde papeleta horien trukatzeko tranpa prestatu zutelarik. Aldi horretan harrapatuak izan ziren!  

Han eta hemen, Parise entzungor

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-02-18 14:28:45

Konzertazioa, elkarrizketa. Horiek dira elkarteetan, herriko etxeetan, agintariekin gure etorkizuna zalantzan ematen delarik, eskatzen duguna. Hau baita askotan falta izaten dena, eta pixkanaka larritzen ari dena.

Oroimenaren ildotik

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-02-09 15:20:41

Oroimenaren asteburua izan da. Ez irrati eta telebista ofizialetan aipatzen diren oroimen ofizial horietakoak. Oroimen ofiziala, legala, egokia, dominanteena, ehun urte berantago zuzentzen dena, historialari koherente batzuek horren begiratzea erabakitzen dutelarik.

Udaberri pizgarria presta dezagun!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-01-26 11:27:53

Entzun dugu agintari baten eskutik euskal gizartea AHTren proiektuaren alde zegoela. Horrek Euskal Herriko gizartea ez zukeen aipatu, aste honetan behin eta berriz Euskal Herriko gizartearen beste ordezkari batek, behin eta berriz, errepikatzen aritu baita, irratietan, telebistan proiektuaren aurka zegoela, honenbeste diru ez zuela merezi ezartzea, gaurko bidea ez zelarik oraindik osotasunean erabiltzen.

Defenditzeko, bizitzeko eskubidea?

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2009-01-08 17:49:50

Badakigu. Badakigu Gazan zer gertatzen den. Gobernuak egiten dituen ahalegin guztien gainetik, frantses prentsak erasotzaileen ikuspuntua defendituz hedatzen dituzten berri moldatuen gainetik, badakigu !

Herri hau ospatuko dugu!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2008-12-09 12:36:25

Apainketa ziztrinez estali dizkigute herriak eta karrikak. Jo ta ke ari zaizkigu papanoela sakatzen ea Olentzero ahanzten dugun. Ez dute eremu zatirik askatua uzten euskaltasun itxurarik zukeen ideia eta irudien ezartzeko. Hau da frantsestasun sano, demokratiko eta idekia! Eta errepikatzen digute: « egin frantsesez, ez daki euskaraz! ».

Ez genuen gutxiago espero!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2008-11-25 14:08:33

Alderdi sozialistak irudi negargarria erakusten duelarik (funtsean guretzat aspaldi da alderdi sozialista negargarria dela) goberbua eten gabe urratsak ematen.

Mugimendu berriak sortuko?

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2008-10-27 15:07:19

Aste honetan berean hamabost euskaldun kondenatu ditu Pariseko epaitegiak. Bost eta hamabost urte arteko presondegi zigorra. Errex erraten da, egunero biziko dutenentzat errealitate gordina. Gizon eta emazteak, familiadunak ala ez, eritasun larria sufritzen dutenak. Zigorra nagusitzen da euskaldunentzat.

Geroan sinisten dugulako

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2008-10-15 11:09:14

MAM ideia berri batekin heldu zaigu. Izan ere, polizia kopuruaren emendatzeko buxetarik ez duenez (alta, Euskal Herriaren kasuan, nahikoa badela iduritzen zaigu!) boluntarioei tokia egitearen ideia plazaratu du.

Eskubide unibertsala baita!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2008-09-30 10:57:55

Egun oso pizuak iragan ditugu. Politikan aritzeak lan gehigarria ekartzen du eta naturaltasun osoz daramagu gure herrietan. Aste honetan bizi izandakoa gainditzen ditu politikarako arau guztiak, arau demokratiko guztiak. Dudarik gabe, egoera bortitzagoak bizi izan ditugu, hala nola GALen garaiak noiz edozoin militante, edo ibiltari, edo ostatuko bezero tiroen artean aurkitu eta bertan gelditzeko arriskua zeukan.

Gurearen hedatzeko!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2008-07-25 13:31:34

Biztanlegoak gogoa oporretan duelarik, uda garai hoberena izaten da ondoriorik jasan gabe legeen pasarazteko. Gobernu honek ez du deus berririk asmatu eta usaiak errespetatu ditu. Honela frantses konstituzioaren erreforma lortu du, oinarrizko aldaketarik egin gabe, presidentearen poderea indartuz eta itsurazko aldaketak eginez plantan eman zuen mugimendu mediatiko guztia justifikatzeko.