Begietan
Ixabel Etxeberria
-Aita, oholtzaren gibelean dagoen gizon hau ezagutzen dugu, ezta?
-Bai, askotan ikusten dugu.
-Be, bere alaba eraman dute, astian ikusi dut eta ez du lehengo begirada, tristeagoa ikusi diot baina kantatzen jarraitzen du!
-Ah, alaba eraman al diote? Eta zergatik?
-Ba, eraman dute Espainara, bizikletan ibiltzen zen lagun bati aterbea eskaini baitzion. Gero torturatu egin dute aterbea eskaini baitzion. Debekatua al da lagunen aterbetzea?
-Gero eta kasu gehiagotan dirudienez bai!
-Nik lagunak aterbetuko nituzke, nahiz eta ez jakin zergatik aterbea behar duten! Gizon honek, bere familiarekin kilometro asko egiten ditu orai alabaren ikustera joateko, eta erraten du oso ondo ikusten duela eta bidea nahiko errex egiten duela, eta presondegia ez dela hain gogorra.
-Hala erranen du baina ņabardura asko izango du errealitateak! Baina, ez nekien batere, alta askotan ikusten dut kultura ekintzetan eta askotan parte hartzen ikusi dut kultur antolaketetan. Senideak ez dira ez bakarrik senide, hau baino askoz gehiago dira!
-Bai aita, senide baino gehiago dira, askotan beste eremuetan ere lanean ikusten ditugulako, elkartasuna erraten diote horri. Baina, senide bat torturatua eta urrundua izatea oso zaila baita, gizonak isiltasun berezia du. Eta ez dira denak torturatuak baina badaude oso urrun daudenak, bisita gutxi daukatenak hori guztia tortura bada ere, hori interneten irakurria dut. Eta gu aita, elkartasuna zer den ba al dakigu?
-Saiatzen gara behintzat, nahiz eta ez den inoiz aski emaiten! Urtarrilaren 8an Bilbora joanen gara gatibu dituztenei elkartasun hori erakustera. Baina erran duzun guztia nork kontatu dizu ba?
-Inork, gizonaren begietan ikusi dut! Aita, ni ere joanen naiz Bilbora?
-Zuek ere Bilbora joanen zarete? Honek ere anaia preso dauka, etorria da argazki baten egitera hiloba guztiak bilduz Porrotxekin argazkia egiteko eta hari eramateko, herria eta irria maite baitute ilobek eta hari eraman nahi dizkiotelako. Gizon horren begietan ere argi berezia zegoen anaia aipatzerakoan.
-Hemen nork ez du seniderik izan sufrimendu horietan? Gelditzen al da norbait? Azkenean denak izan gara, gara edo izanen gara senide, hau ez da hautatzen!
-Hauxe egia, bizitzak sorpresak ekartzen ditu eta hemen sorpresa asko heldu zaigu, nahi gabe ere.
-Herri honen begietatik gauza asko ikusiak izan dira, mota guztietakoak eta jarraituko ditugu ikusten!
-Bai, aita, erran nizun tristura ikusi niola gizonari, baina beste zerbait ere nabarmendu nion. Uste dut esperantza erraten zaiola horri!
Komentarioak
Pello Ugarte
2011-01-04
Esperantza da laster euskaldunon artean zabalduko den lilia, gure zanpatzaile eta ukatzaileen artean mikaztuko dena. Aupa Ixabel!
Aņa Hiriart
2011-01-04
Esperantza laster errealitate bilakatuko dun eta gureak karrikan, herriko plazan besarkatuko ditinagu. Ez dun ametsa, heldu zaingun geroa baino.
babil
2011-01-06
txalo bero bat animo
Berttol
2011-01-06
Ebatsiko dauzkute seme-alabak, baina irabazteko eta gureak askatzeko esperantxa ez daukute nehoiz ebatsiko. Irabaziko dugu!
Xalbat
2011-01-07
berttol ek erran zuen bezala ez luke batek bakarrik gelditu behar.
orain elkartu behar dugu denbora deno.Gerokoak gero guk denek behar dugu elgarrekin egin bidea orduan izango bait gira indartsu.
















- 