Beleari, mezu anonimoak hedatzen dituenari
Ixabel Etxeberria
Urruña aldean bele bat dabil. Mezu anonimo maltzurra zabaltzen ari da, hautetsi abertzalea naizen ni kenka txarrean jarri nahian.
Ixabel Etxeberria Muxika naiz, Mailuix eta Inazioren alaba, Graziren haur txikia, Harrobiko Etxekoa, bertan sortua aitaren gisan, jabetzarik ez zuen familian hazia.
Etxe inguruko lurrak burasoek neke handiz, etenkin gutxirekin lantzen ikusia, amak lan bila joan behar izaten zuen hilabeteak burutzeko. Hazten ikusi nauten pareta hauek amatxiri promestu zizkioten, jabeak burua galdurik ontasunak oinordekoen esku geldi zitezen lekukotasunaren truke. Amatxik lekukotasuna eman zuen. Oinordekoak izigarri aberastu ziren. Amatxi hiloberatu zen Zokoako hilerrian, inongo ontasunik gabe. Bizi guztia lanean, bost haur eta alargun.
Hogei ta bi urte nituen aita galdu nuelarik. Hura ere haren amaren gisan Zokoako hilerrian hiloberatu genuen inolako ontasunik gabe, gure etxea eta inguruko lurrak bere bizia zirelarik. Amak lurrak bere gain hartu zituen biharramun horretan, pena betean zegoelarik, jabeak, lurrak behar zituztela, supermerkatu baten eraikitzeko, etorri zitzaizkion. Amari, izenpeduraren truke, etxea salduko ziotela promestu zioten. Erretretaren bezperan zegoelarik, lurrak kendurik, lan tresnarik gabe, bere etxe zaharraren pagatzeko sosa bildu eta karrikara joan zen lanera.
Gure etxeko emazteak langileak izan dira, ikasketarik gabe baina zintzoak, euskaldunon hitza hitz esamoldean sinesten zutenak. Inguruko haundi maindiei merke atera zaie beraiekin tratuan ibiltzea. Hori naiz, ahanzten ez duena, aitzineko emazteek sufritua ahanzten ez duena, beren bizian pairarazi dietena irentsi ez duena. Makurturik bizi direnei xutitu behar direla gogorarazten diena, bizi duina denei dagokigula erraten duena. Amak Harrobiko Etxean segi dezan, baldintza egokietan ahal bezain bat denboraz. Zor zitzaiona zuzentzekoa gelditzen zen. Handitzeko, supermerkatuak izenpeduraren truke guretzat erreparazioaren doia ekarri du.
Txikia banaiz, baina gurea dena defenditzea dagokit, arbaso guztien oroimenez, ondorengo belaunaldiei memorioa funtsezkoa dela gogoratuz, idatzia ez den zuzenbidea aldarrikatuz erreparaziorako.
Hau naiz besterik ez! Ez naiz makurturik bizitzeko prest eta norbaitek oker nabilela pentsatzen badu izan beza ausardia aurpegira erratera etortzeko. Nik haren argumentuak entzunen ditut. Ez dut epaituko ezagutu gabe, aurrez aurre defendatzeko aukera emanen diot.
Oraindik aukera duzu, koldarra ez bazara.
Komentarioak
Joseba Aurkenerena - Urruña
2012-01-30
Aupa Ixabel. Beleak bakarrik daki karraka egiten. Denok ongi dakigu nor den anonimotasun horren gibelean izkutatzen den belea eta zergatik bidaltzen dituen horrelako mezuak.
Urtxoa
2012-01-30
zer dio beleak?
Ixabelen mezua irakurri dut eta gustatu zait baina ez da oso ulerterreza belearen jarduna ezagutu ezean.
Mirentxu
2012-01-30
Urtxoari
Hemen, Lapurdiko itsas-hegian denok dakigu nortaz ari den Ixabel, eta nor den belea.
Pena da beleak ez duela Ixabelen euskarazko artikulua irakurriko eta beste planeta batean bizi denez, agian ez duela artikulu honen berririk ukanen.
Belearen jarraitzaileak ere frantximantak dira eta ez dakite (eta ez dute jakin nahi) euskaraz bi hitz elkarren segidan irakurtzen.
Bizi gira!
2012-01-30
Beleari egurra! Harrobian hazitakoa inoiz zapaldua!
Aupa Ixabel!
Mattin Herburukoa
2012-01-30
Eta Urruñako Herritarrak ez du deus erranen eraso hunen aintzinean? Izan giten gizon-emazteak jaikitzeko!
Belea zoin den zabal dezagun!
XOXOA
2012-01-31
Errexki ezagutuko duzu!
Gibeleko zilo aldea beltz-beltza du!
Asier
2012-01-31
Ez al da eraikitzailea, aldizkari egilea eta Urruñako herriko etxekoen adiskidea?
G.
2012-01-31
Ez gizon, hori biziki gaizki pentsatzea litzateke.
Mikel A.
2012-01-31
Ez dakit gibeleko zilo beltza duen baina bihotza bai.
Aupa Isabel
2012-02-01
Ez naiz Urruñarra, bainan nere sustengu osoa ekarri nahi dizut.
Eta Beleari bi gauza erran nahi dizkiot. : batetik gauzak aurpegirat erraitea, bainan hortarako PERTSONA izan behar da eta zuk errepestu tutik ez duzu! eta bestetik mingain hori astintzean orde bazterrak nahasteko, lot zaitez lanean edo berdin hobe guretzat etxean egoiten bazira! Etsaiaren lana besterik ez baituzu egiten.
Irakurleei eta Urruñarrei azken gauza bat : Segi lanean, Euskal Herria Eraikitzen, eta indarrak ez xahutu debalde!
URRUÑARRA
2012-02-02
Balantza hunen alde batean emazte gisako,kementsu eta zuzena dago, bestean gixontto diruzale, zital eta koldarra. Nik nere hautua egin dut, lehenaren alde, argi eta garbi. Biba zu, Ixabel. Aintzina!
Zer da hau?
2012-02-09
Zuek aparte beste inork ez du ulertzen zertaz ari zaizten ta zer pasa den!!
egia
2012-02-15
Zer erranen diezu atzo atxilotu dituzten Senpereko bi nexkatxa hauei: Euskal Herria ez dela salgai!! bai zera! Zu hautetsi abertzale eta kementsua zaren horrek, noiz erranen diezu Urrunan lur eremu bat saldu duzula 1500€ -tan metro karratua, zuk errepresentatu nahi duzun guziaren bizkar.
Burua makurtzeko garaia duzu! Eta ez habil gainetako jendea engainatu nahian, zure benetazko aurpegia ezagutzen dugu ta: USTELA!!
aupa hi!
2012-02-16
Zuri bakarrik harituko niz "Egia" izenaren gibelean idazten duen pertsona txar ta bai ustel horri.
Zer uste duzu ez dugula aski lanik gure herrian, holako jokoetan hasi aintzin. Otoi!!!!!
Eman bazizun lur hori, zuk etxea eraikiko zinuke zelai huntan, badakizu ezeztz (zelai txar txar bat autopista ta leclerc artean). Gainerea Ixabelek ez zizun deux salduko, ez bait zen bere zelaia! ta hori badakik ongi, baina hori nahiago duzu ez zehaztu susntsitzeko Ixabel (eta beste hautetsi bat izan behar zen berdin!!)
ez duzu hola lortuko zure tokia hautetsi gisa!
Ustela "egia" jaunari!
ta otoi utzi Naia LACROIX istorio hortatik kanmp, zeren zure mezua lotsagarria atxemango zuen!!!!
EGIA MANIPULATZAILE HORRI
2012-02-25
Egia omen diozun horri, ez nahasi erdi egiak eta zure nahiak, edo hobeto errana,zure ezin ikusiak eta zure bekaitzak. Ez zira Ixabelen gizatasunaren laurdenera iristen, abertzaletasunean gutxiago, eta ez zira nehor erakaspenak inori emaiteko, hutsaren hurrengoa baitzira, ustela baino ustelagoa, bazter nahastakatzaile hutsa.
Zer nahi duzu, Ixabelen hautetsi postua ebatsi? Beste moduan atzeman ez duzuna, joko zikinaz nahi duzu orai lortu?
Zoa zure pozoina beste bazter batean jaurtitzera. Ez duzu nehor engainatzen. Aspaldian ezagutzen zaitugu.
Bixente
2012-02-25
Ixabelen amak biziki ongi egin du lur hori Carrefourri prezio horretan saltzen. Horrek ez du zer ikusirik Euskal Herria saltzearekin, lur zerrenda bat izan baita, ezertarako balio ez zuen lur zerrenda. Zer egin behar zuen kittorik eman?
Beleak Ixabel suntsitu nahi zuen, abertzaleen aurka egin. Horixe zen bere joko zikina. Baina ez du inor engainatuko, nahiz eta zenbait inozo eta txotxolo horretan lagundu.
Biba Ixabel! Aintzina!
Joanes
2012-02-25
Frantximantek, Urruñako herriko etxetik zuzendurik, abertzaleen arriskua urrundu nahi zuten, eta haiek hanpatu eta zabaldu duten komunikatuaz lortzen ari dira.
Inolako garrantzirik ez duen aferaz hautetsi abertzale bat zikindu nahi izan dute, hurrengo hauteskundeak galtzeko bildur baitziren. Ez gaiten heien zepoan eror! Eta atzeman dezagun Urruñako herriko etxea!
















- 