Erresistentzia!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2011-04-13 11:22:39

Inkomunikatuak. Hau da Euskal Telebistako kazetariak erabili duen hitza Frantzian bi atxilotu zeudela kontatzerakoan, frantses poliziaren esku zeudela iragarriz. Inkomunikatuak. Alegia Espainian bezala. Inkomunikatuak ulertzen da horren gibelean Espainiako tradizioan dagoen guztiarekin, milaka herritarrek ezagutu dutena, pairatu dutena. Frantzian ere "inkomunikatuak" daude! Ikaragarria, bortitzena, maltzurrena normalizatzeko hitza: “inkomunikatuak”.

Frantses poliziaren esku geratzea ez da egoera erreza, hizkuntza jakin gabe, gaur egun poliziari podereak eskaintzen dion ahal jakinda. Baina, oraindik orain, poliziak bortizkeria nahiko neurtua izan du euskal presoekin. Noski Danielen belaunak ba duke oraindik bortizkeria horren ondoriorik, edo Ttottek. Baina bortizkeria ez da sistematikoa. Horrela ulertzen da presoek ez dutela beren buruaren aurkako adierazpenik izan! Ez baita logikoa, poliziak nahiko froga dauzkalarik atxilotu baten aurka joateko, nor berak bere buruaren aurka azalpenak egitea. Beraz, inkomunikazio egoeran ez badute azalpenik egin, inkomunikazio horrek baduke desberdintasunik Espainian deitzen den inkomunikazio horrekin.

ETBko kazetariak ez daki hori eta baldin badaki bere azalpena oso maltzurra da, onartezina bi egoera normalizatzen, berdintzen baititu. Frantzian tortura ez da sistematikoa, alta frantses poliziak eta armadak asko badaki, asko praktikatu du, ez da ofizio eskasez ez duela erabiltzen. Soilik horren inguruko onarpena oraindik aski zabala ez baita. Ez du inork bere buruaren aurka adierazpenik egiten "baldintza bereziak"ez badira sortzen eta baimentzen! Kazetariak "inkomunikazioa" zer den jorratzea hobe....

Libian gerla bultzatzea ez aski frantses presidenteak erasora doa higitzen den elementu guztien aurka. Armadaren helikopteroa barne, militanteen bilaketarako, eta jendarmeriaren buruak azalpenak ematen erakutsi dituzte. Militanteak hiltzera jarriak omen zirela atxilotu zituztelarik. Pentsa daiteke gendarmak goxokiak botatzera atera zirela gazte horien atxilotzeko unean? Zer ikasten dute ba gendarmen eskola militarrean? Gozokiak banatzen?

Egia da frantses militarrak erakusten dizkigutela erreportaietan Afganistanen haurrei gozokiak banatzen!!! Ez dugu ulertzen haatik zergatik honenbeste armak eramaten dituzten gainean hain lan ludikoarengatik!

Gisa guztiz presidenteak baduke pozik egoteko arrazoirik! Gizartea eskuinera joaten ari dela erraten omen du. Egia da ohitura zaharrak ederki berpizten ari direla eta erregularki herritarren poliziari salaketak bultzatzen eta indartzen ari direla frantses gizartean. Zenbat judu ( eta ez juduak bakarrik) eraman zituzten heriotzarako kanpamentuetara auzoak salaturik. Gure herrian berean herritar batek alargun bat salatu zuen bi haur txiki zituela, eta kanpamentuetatik ez zen itzuli! Aste honetan ere hau da gertatu. Hau da telebistan eta prentsan goraipatu.

Etengabe errepikatzen ari dira ehun mila delinkuente ez direla preso sartu presondegietan lekurik ez delako. Hau pena! Argi da legea hain gogorra bihurtu dela ahulenekin (ez finantzako delinkuenteekin noski) gizarteko eremu zabalagoa delituan gertatzen dela!. Baina ez kezka euskal presoendako tokia atzematen dute eta herritik gero eta urrunago! Hogeita bat urte daramate Txistor Aranburu, Jon Parot, Jakes Esnal. Tokia egiten dute, amaigabeko kondenak antolatzen dituzte. Militante politikoei eskuinak ez baitie deus barkatzen, duintasunez jositako erresistentzia lehertu nahi du.

Errealitate hori estatu honen antolakuntza guztiak hobesten du, sistema politiko eta judizialak gizarte errepresiboagoa bultzatzen du. Sistema horrek eskuin muturreko bozak hedatzen ditu errepresioarekin, etorkinen kanporatzearekin arazo guztiak desagertuko direla errepikatzen baitute eta errepikagailu hain ozenak dituzten gizartea hori sinesten joaten dela. Apoderek erresistentzia guztiak zapaldu nahi ditu. Duela gutxi irakasle postuak eskatzen zuen buraso manifestaldi baten kontra poliziak bortizki erantzun du Besangen, besteak beste...

Erresistentziari aurre egiteko formak indartzen ditu Frantziak ea erresistentziarako nahiak kikiltzen diren. Laudun honek askatasun murrizketa dakar frantses gizartea osoarentzat. Une honetan harrotasun handia dute euskaldunen aurka iraz. Guretzat ez da berria eta erresistentzia goratzen jarraituko dugu.

Frantzian, apoderek eta podorea nahi duten horiek bultzatzen duten zepoa, askatasunen murrizketarena, denentzat pareta dakar, gizarteak ez badu besterik sortzen, erresistentzia guneak ez badira izekitzen.


Komentarioak

icon

Berttol

2011-04-14

Guarko erresistentziak biharko garaipena ekarriko digu. Iraun eta irabazi.

Komentarioa idatzi