Ez genuen gutxiago espero!

Ixabel Etxeberria

Argitaratua: 2008-11-25 14:08:33

Alderdi sozialistak irudi negargarria erakusten duelarik (funtsean guretzat aspaldi da alderdi sozialista negargarria dela) goberbua eten gabe urratsak ematen.


Aste honetan berean etxebizitza eta hiriko garapenerako Europako ministroen bilereantolatzen dutelarik Marseillen, hiri horretan berean asteburu honetan okupatua zen etxebizitza bat hustu du gendarmeriako indar bereziak GIPNek. Horrekin biltzarrak dituen helburuak argitzen dizkiguten barne ministeritzatik. MAMengandik ez genuen gutxiago espero.


Joan den larunbatean Miarritzetik, Paben bizi zen Kosovoko familia bat, burasoak eta lau haur kanporatu dute. Arazorik sortzen ez zuen familia hartu eta hegazkina prestatu eta hara, kanpora. Sostengo komitearen malkoen aitzinean.


Geroztik Maliatik etorritako emaztea atxilotu eta kanporatu nahi dute. Sei urteko alaba badu baina Frantzian sortua denez ez dute hau kanporatuko. Ama eta haurra bereiziko.


Ez genuen MAMen gandik gutxiago espero. Egia da kasu horretan Hortefeux-ren laguntza lortu zuela!


Guantanamon urteetan geroztik xuritua izan den jendea atxikia izan da. Protestak izan ziren baina gobernu guneetik nahiko ahula heldu zen. Han egiten zenari ohitu gintuzten, terrorismoaren kontrako diskurtsoa hain matrakatua zen.


Joan den astean gertatutako atxiloketak hotz ikara sortu didate, hain maltzurki nahiko urrun pentsatua izan zena gureraino heldu baita.


Guantanamoko irudiak, jendea kateatua, burua makur, batzuetan burdinezko ohe baten gainean garraiatua, aurpegiak estaliak, umiliazio jarreratan gehienetan etorri zaizkit gogora. Irudi horiek mundu guztian hedatu dituzte, errepikatu dituzte terrorismoaren aurkako diskurtsoari lotuak. Torturaren legeztapena heldu zen. Munduko agintari nagusiak onarpen ofiziala eskaini zion torturari.


Joan den astean MAMek lerro beretik joatea erabaki duela erakutsi digute. Lehenik bi euskal herritarrak atxilotu dituztelarik sekulakoak eta bi erran dituzte eta sekulakoak leporatu. Eta agertu zaigu estalki handi bat mugitzen polizien artean. Atxilotutako bat zen. Ondoko irudietan ez dute bestela erakutsi. MAMek gizona Espainara igorriko zutela nahiko laster. Eta horretan interpretazio bat egin zitekeen. Alegia leporatu nahi ziotena aitortzen ez zuenez, beste komisaldegietan aitormena lor zitekeela.


Galdeketen berrantolaketa gogoetatzen ari direla ematen du. Askoz eta egiaren bihurtzea errealitatea eta eskubideen errespetatzea baino. Hau baita barne Ministeritzatik erabaki dutena. MAMengandik ez genuen gutxiago espero!


Algeriako gerlaz geroztik ez da inoiz horrenbeste preso politikorik izan frantses presondegietan. Tortura erabili zuten ezta?





Komentarioak

Komentarioa idatzi