Zein da helburua?
Ixabel Etxeberria
"Argia" aldizkariko sarean dagoen gunean hau azaltzen da 1977garren urtearentzat:
Lapurdiko kargu politiko eta auzapezen biltzar nagusian, batik bat, euskara eta euskal departamentuaz mintzatu ziren. Poulou, Labegerie, Guy Petit, Dassance, Sallanave, Intxauspe, Biacabe eta Monfraix prefeta ziren mahaiburuan eta Giscard Frantziako Errepublikako lehendakariari gutun bat igortzea deliberatu zen:
« Lapurdiko merak elkarturik gaudela Sarako biltzar nagusian diogu: -Populazioaren sentimentu eta nahi sakonak salatzen ditugu. Orain arte hartu diren erabakiak euskararen erakaskuntzari buruz urrundik aski ez direla, euskara euskaldunen hizkuntza nazionala, Frantziako artistiko aberastasunen bat errepresentatzen duela. -Errepublikako lehendakariari euskararentzako estatuko berezi bat eskatzen diogu. Horrela ofizialki onartua, ezagutua eta lagundua izanen delakoan. Bat: Publiko erakaskuntzaren maila guztietan euskararen erakaskuntza aplikatua izan dadila. Bi: Euskara komunikazio bide guztietan (telebista, irratia...) erabilia izan dadila ».
Hau irakurri eta agerian gelditzen da hautetsien artean debatea ez dela gorki aitzinatu, herri lanak, auzo lanak uzta handia ekarri duelarik. Hautetsiak azkenak baitira mugitzen Euskal Herri mailako antolaketa berriak aipatzeko unean.
Dudarik gabe, gaur egun abertzalea partaide politiko ezagutua da, boz kopuru baten jabea da eta horretaz ohartuak dira, gehienbat UMPkoak. Orduan noski, aukera desberdinak daude politikan jarduten dutenentzat. Edo zuzenean tokika negoziatzen dute bertako eskuinarekin, hau estatu baten mailan antolatua dena, podere, diru eta inarra duena, tokika negoziatzen da eta tokika elementu konkretuak lortzen dira.
Eske joanez pizar batzuk askotan erortzen dira, bereziki horren trukean zerbait emateko delarik, gure kasuan botoak. Beste manera da, elkarrekin begiratzea nora goazen, pentsatzea besteak bezala garela eta tokika ez dagoela horrelako berezitasunik, alegia gure aldarrikapenak indarrez defenditu behar direla, eskakizun komunak ditugula duela hogeita hamar urte egiten genituenak eta bete ez direnak. Horretaz pentsa daiteke gure lana ez dugula aski zorrozki bideratu, eta ere parekoak askoz eta tresna gehiago dituztelarik gure interesen zapaltzeko, finki lanean aritu direla!
Aldarrikapen nagusiak, euskararen ofizialtasuna eta instituzioa hautesleen aitzinean elkarrekin eramatea zaila zaigu, tokika hau deklinatzen delarik ximpleki, ikastola, AEK, euskal kultura, berreskualduntzea, administrazio euskalduna, toponimia, historia, herrien arteko antolaketa.., alegia eguneroko tresnak martxan eman behar direnak, gure herrietan defenditzen ditugunak.
EH bai koalizioak erakusten dituen zailtasunak ez dira ulertzen, bereziki aurrean dauzkagunak argiki erakusten digutelarik egunero beren artean ados ez direla, baina bozen irabazteko unean trena lotzen dutela eta bururaino eramaten. UMPren korrenteak askoz eta ainitzagoak dira, baina hauteskundeetako prestatzen ari dira programa bakarraren aurkezteko. Abertzaleen emaitzen emendaketa ez al da datozen kantonaletako hauteskundeen helburua?
Komentarioak
Gatua
2010-12-09
Duela lau urte gure kantonamenduko EH bai taldean, eztabaida izan genuen, AUTONOMIA propagandan aipa ala ez aipa, eta azkenean hitz hori erabiltzea baztertu.
Badakit beste kantonamendu andana batean gauza bera gertatu zela.
Alta, aste bat berantago, iparraldeko paretak afixaz emokaturik agertu ziren : Autonomiaren alde, bozka EH bai.
Koalizioko kide batek horrelako gauzak egiten duelarik, besteekin aipatu gabe, ezin da konfiantxarik izan.
Ondorioz, ez dut gehiago EH bain sinesten, eta ez naiz bakarra !
TXOTX
2010-12-09
Hori da behar bada EH BAI-en arazoa,sobera diferentzia badela militanteen artean.Batzuek Sozialistekin joan nahi eta beste batzuek Independentzia aldarrikatzen.Bakotxak indarrik egin gabe.Anartean gure Herria hiltzen ari da...
Txotxi
2010-12-09
Nire iduriko abertzale bakoitzak alderdi bat sortu behar luke eta hauteskundeetan aurkeztu hain desberdinak garenez eta interes hain desberdinak ditugunez...
INTZA
2010-12-09
Abertzaleok egin b ehar duguna da elkarrekin bildu eta gure beharrei aintzin egin, bestelako bideak erokeriatik hurbil dire.
BEÑAT T.
2010-12-09
Ainitzetan ez gira batasunaren beharraz konturatu ere egiten, eta bitartean etsaia nagusi dugu etxean. Bai, ezberdinak gira, frantsesak heien artean ezberdin diren neurri berean. Bil gaiten eta egin dezagun aintzina.
TXOTX
2010-12-10
Ados naiz bil gaiten.denak horrekin ados gira.Bainan nola bildu behar gira?Gaur egun bezala, haueskunde batean bai eta beste batean ez!Hori da nere arazoa,nola bildu?
Nik pentsatzen dut alderdikeriak sobera nagusi direla Ipar EH-an,horiek baztertu behar direla.Ipar EH-an Abertzale mugimenduak arnasa berri bat behar du,eta garrantzitsuena denek helburu berdina ukan dezagun:HERRIA!Neretzat horrela indartuko gira.
J.M.A
2010-12-10
Arazoa da, batzuek ez dutela haien alderdiak hartu erabakia errespetatzen.
Euskal Herria Bai da bidea, baina, EHBain parte hartzen duten hainbatek, EHBai bera zapuztea dute helburu.
Jasangaitza da.
Ezkerreko Abertzaleen arteko koalizioa da EHBai.
Ezkerreko Abertzaleen arteko koalizioa egitearekin ados ez denak egin dezala nahi duena, baina utz gaitzala lanean.
GORA EHBAI!
TXOTX
2010-12-10
JMA,ni ere EHBAIrekin ados naiz,bainan nere erronka nagusia da koalizio hori ez dakigula beste hauteskundeetan izango den ala ez.Ezin dugu luzaroan zerbait aldarrikatu.Zure ikuspundua ezagutu nahi nuke horri buruz.Milesker.
Jokin A.
2010-12-10
Utz ditzagun gure arteko ika-mikak eta bil gaiten Euskararen eta Euskal Herriaren aldeko proiektu bakar baten alde.
Katixa E.
2010-12-10
Helburua garbi dugu abertzale orok: euskal estatu independete bat, zazpi herrialdeak haren baitan hartuko dituena. Horren alde egin behar dugu momentu oroz.
EDURNE
2010-12-10
JOKIN eta KATIXARI.
Guztiz ados zuekin, baina nola egiten da hori?
aingeru negartia
2010-12-10
gatua,txox,intza,benat,jokin,edurne etab.guziak;euskal herria egin dezagun 2,3 punturen inguruan,denek,denok batera,denekin,nehore mindu gabe nihungo nagusitasunik gabe.
Gure etxea egina ukanen dugunean denek denekin denentza,orduan ikusiko dugu zer kolorez tindatuko dugun bana lehen lehenik eraiki dezagun.
J.M.A
2010-12-12
Txotxi erantzuteko.
Zurekin ados naiz arras. eta ni ere aspertua naiz urterokoa arazo berdinarekin. Urtero da saltsa berdina, urtero kezka berdina. EHBAI formula onartuko ote da? ala iaz 5 bozengatik lortu zena aurten 4 bozengatik ez dugu lortuko?
Arazoa larria da bai. Proiektuan sinesten dugunoi ez digulako luzera begirako lana egitea ahalbidetzen.
Eta zinez ez dut ulertzen pertsona batzuen jarrera. Has ninteke alderdi diziplina aipatzen, has ninteke biltzar nagusi batean hartu erabaki baten ondoren alderdi horren zuzendaritzan diren batzuek duten jarrera aipatzen... lotsagarria zaidalako zinez.
EHBAI proiektuan sinesten ez duenak ez dezala dinamiketan parte hartu, utz gaitzala lan egiten.
bukatzeko, "J.M.A" iruzkina idazteko hautatu dudan ironiaz beteriko ezizenaren inizialak dira. Ez dira nere egiazko izenarenak. Inkas dudarik bazen, argitzea komenigarri iritzi zait.
















- 