Bertsu afari bat baino gehiago

Jon Garmendia

Argitaratua: 2010-02-19 11:57:22

Tartean-tartean izaten dira bertsu saio bereziak. Erran nahi dut nahinork ezagutzen duen bertsu saio klasiko batetik haratago sailkatu ahal direnak.

Izan daiteke ezbehar baten aitzinean dirua biltzeko antolatu den bertsu besta, izan daiteke ere heien herritik urrundurik eta harri burdin artean preso dituzten neska-mutil euskaldunei elkartasuna adierazteko antolatu den hura, ostatu tipi batean eta desorduetan antolatzen den txapelketa bestela, edota bide berriak urratuaz esperimentazio gisa osatu diren ahotsezko emanaldiak. Eta maite ditut saio horiek. Haize freskoa ekartzen diotelako bertsularitzari, beste ikuspuntu bat eskaintzen diote, eta nolanahi ere ohikoan biltzen ez den jendea hurbil-tzen da saio horietara, bisai berriak ikusi eta ezagutu ahal dira.
Beno ba, gaur, gaueko zortzietatik goiti, gisa horretako bertsu afaria ospatuko da Pausuko Xaia ostatuan. Jon Anza kolektiboak antolatzen du gaualdi berezi hori, eta Andoni Egaņa, Amets Arzallus, eta Arkaitz Estiballesek kantatuko dute han.

Lerro hauek idazten ari naizen mementuan jakin dut ia betea dela ostatua, baina hogoi bat sarrera gelditzen direla saltzeke oraino. Nola halako saioak maite ditudan, publizitate pixka bat egitea bururatu zait, eta erreserbatzeko telefonoa idatziko dut hemen : 0559207610.

Jon konpromiso handiko gizona izateaz gain, bertsuzalea ere bazelako.


Komentarioak

Komentarioa idatzi