Zein da nazia ? Des-kontrol ?
Jon Garmendia
Zeru eta lurraren artean gertatzen diren albiste batzuek zur eta lur uzten naute. Eta heietako bat da joan den urtarrilak 22an Barakaldon gertatu zena. Arrasateko Des-kontrol musika taldeak kontzertu bat eskaini behar zuen Bizkaiako herri horretan ; emanaldia aitzin afaltzera joanak ziren taldekideak, eta sabela berdintzen ari zirelarik, heien furgonetaren hurbil jende anitz biltzen ari zela ohartarazi zieten, harriduraz, harat zer ote ikustera joan eta sekulakoa bildu zuten. Kolpeka jaso zituzten, hanpatu egin zituzten. Hodei, Oier, Pepin, Peter eta Markel bost ziren, musikariak, arrasatearrak, lagunak. Aurkariak aldiz 60 bat gudaritxo, eta burdinazko bate eta ukabil amerikarrekin armaturik. Hau balentria !
Termopilako bataila bailitzan 5 defentsan eta 60 erasoan. Baina espartano haiek historiak ahantzi ez dituen gisa, Arrasateko bostak ez ditu ahantziko euskal historiak. Musika taldean bost badira ere milaka eta milaka euskaldun dituztelako heieri segika, heien alde, eta heien musikarekin gozatu eta borrokatzen.
Gazte Topagunean jo izan dute, Ikasle Egunaren abestia sortu zuten, Hatortxu Rock-en berriki izan dira eta euskal errepresaliatuen aldeko hamarnaka kontzertutan parte hartu eta heien aldeko hitz anitz eskaini dituzte. Eta hitzez baino ekintzez erakutsi izan dute gehiago, gure herriaren aldeko konpromisoa. Ez dute heien burua zuritu beharrik. 60 gudaritxo horiek skin gorriak omen dira, antifaxistatzat omen dute heien burua, baina justuki, hori uste dut falta dutela, burua!
Kontua zaharra da. Norbaiti leyendaurbana bat sortzea okurritu zitzaion behinola, Arrasatekoak nazi ideologiari lotuak omen zirela. R.A.C musikari lotuak. Anbiguoak omen ziren nazi ideologiaren aitzinean. Sekulako pisua duten frogak aurkeztu zituzten, Des-kontrol taldeko abeslariak behin Condemned 84 taldearen tixerta jantzia zuela eta kitarrak Section 5 taldekoa.
Antza, bi musika talde hauek naziak omen. Nehork ez zekien bai ala ez. Baina internet bidez fite hedatu zen legenda. Eta hainbeste hedatu zen, hainbeste euskal herri ukitu zituen susmoak, ezen Des-kontrolekoak adierazpen publiko baten egitera agertu behar izan zutela, eta heien diska berriari « Hipokrisia eta Faxismoaren Aurka » titulua ezarri zioten, eta « zein da nazia, nazia zein da ? » galdera kantatuan Fermin Muguruza, Xabier Silveira, El Drogas, Iñigito Txapelpunk, eta Athletic eta Errealeko hainbat jokalari izan zituzten lagun. Diska euskal preso eta iheslariei eskaini zieten, eta heien ikuspuntua ematen zuten aferari buruz. Irakurri nahi duenak hemen du lotura : http://racez.blogspot.com/2008/11/hipokrisia-eta-faxismoaren-aurka-des.html
Batzuk diote, ostiraleko paliza horren gibelean futbolari lotuak diren amorratuak daudela, (ez ditut segitzaile eta jarraitzaile hitz ederrak erabili eta zikindu nahi), bestetzuk, skin gorri eta abertzaleak izan direla erasotzaileak, bada erraten duenik karrikan ordez eskubideak tabernan defendatzen dituzten herriaskatzaile batzuk egin zutela errebeldi erasoa.
Nik aldiz zera uste dut : kontua urrunegi joan dela, Des-kontrolek soberan demostratu duela bere izaera eta pentsaera herri honetan, heien musika anitz jendek maite duela iparretik hegorat. Karrikatik espetxerat. Eta musikarekin ematen diotela arrapostua edozoin galderari. Ez burdinazko bate eta ukabil Amerikarrekin, edo... noiz konpondu dira elgar euskaldun eta amerikarrak? ukabilekin ??
Uste dut txoriburu gehiegi dela gure herrian, burua erakustea maite dutenak, bururik gabekoei burua jaten ibilki direnak, iraultza futbolariei beha eta tabernako garagarno artean libratzen dutenak, eta parranda egun edo gauean Euskal Herriaren alde dena ematen dutenak. Ia askatasuna bera ere lortzera iristen baitira halakoetan. Baina biharamonean esnatu, eta egunkaria irakurriko balute, presoen kolektiboa gose greban jarri dela jakinen lukete, egiazko eskubideak lortu, eta herri honetako askatasun guziek askatasuna ukan dezaten. Duintasunez eutsi. Amorerik eman gabe.
Komentarioak
santurtzi
2010-01-28
GUZTIZ ADOS NAGO!!! TXORIBURUAK BEHERA, GORA ANIZTASUNA TA ADIERAZPEN ASKATASUNA!!!
ni nazis, ni amigos de nazis
2010-01-28
des-kontrol akabo!!!! ostia, jakin behar zenukete, europako musika talde neonazi askoekin egon direla jotzen!!! konflikto guzti honek, Barakaldoko tatto clockwoorken lankide batengatik izan da. "DANI" clockwoork!!!!!! pertsonai honek antifaxita bat dela esaten du euska herrian baina europara juaten denean, neonazi askoekin aritzen da. Danik, kontzertu asko organizatu zien des-kontrol taldeari. Dani, Ian stuar(Skrewdriver, blood&honor eta RAC sortzailea)ren laguna da. Ez dakienari, blood&honor europako neonazi talde bat da. Honekin batera badira argazki batzuk non des-kontrolen abeslaria, comand 84 kamisetagaz agertzen dena. talde honek musika RAC egiten zuten. Des-controlen baterijoleari Skrewrdriver taldea oso gustokoa du, eta talde honek Ian stuart sortu zuen.
Badago honi buruz hitzegiten duen dosier bat sare antifaxistan. Hartu ta atera zeuen konkluzioak.
Hitzegin baino lehen, irakuri zeozer!!!!
Gorka
2010-01-28
KAxo!
Bueno herria ez zen Barakaldo baizik eta SAnbixente (ojo kuidau!)eta han ostiaka aritu zienak den denak (edo gehientxuenak, tartean, mobidakin zerikusirik ez zuenik ere kobrau bait zuen ) aldiz kostarrikakuak. Hurrengo egunak (asteburukoak) halaxe aritu bait zien Erromo eta Algortako jendia (güitos Vs romanos) elkar bilatzen (arraroa ez aurkitzia baina). Norbaitek ez badaki ere skinetua izatia ostiak bilatzia suposatzen du errotik. Hemen Sharpa, Reda edo Nazia izatia garai bateko erromatarren gurdi lasterketen taldeen kolorian garrantzi bera du; asuntoa ez da ideologikua, baizik aitzakia bat izatia. Eta hori dugu Deskontrol taldearen inguruko deskontrolaren arrazoin bakarra. Herriko skinetuek nazirik ez eta, astintzeko norbait behar dute inguruan, bestela haien estetika Skin-ak ez du ezertarako balio (hilea rapauta eramatia, tximetatik norbaitek burua ez arrapatzian dauka bertutea eta ez guapoagoak daudelako) eta skinetua izatia are ta gutxigo. Gauzak horrela izaki, ta pakia bilatzearren, nik badakit Barakaldon benetako fatxak non biltzen dian, eta Erromoko jendiak mutur batzuk astindu nahi ezkero pasa daitezela astean zehar Deskontrolekuak astindu zituzten parke beretik eta esan dezatela ¡Viva españa! Ariniketan emango diete eta arrapostua...En fin. Asunto hau ez dek batere seriyua, herri honek daraman bide txunguaren seinale. Bidenabar, derradan, intelektualismoak eta blogek ere ez dutela askotarako baliyo ¡Gora Baraka, Behera Neguri!
Barraskiloa
2010-01-29
Ni ziur naiz anifaxismoaren izenean jipoiak banatzen ari diren horiek, faxistek euskaldunoi inposatu ziguten hizkuntzan ari direla.
saio
2010-01-30
bat nator jonekin, eta pentsamendua dut barnean konpondu gabeko arazoak eta frustrazioak dituztenek bakarrik jartzen diotela bere buruari titulu bat, izan skin, izan sharp izan beste, eta titulu horrenpean gorde eta edozer gauza egiteko prest agertzen dira, baita aberriaren izenean ere. Buru gutxi, etorkizun gutxi.
Txomin
2010-01-30
Des Kontrolekoek aski erakutsi dute zein den haien ideologia. Gaur Biarritzen jotzekoak ziren, Euskal Preso Politikoen alde. Ez du ezerk justifikatzen haiei egindako erasoak.
Bestalde, "ni nazis, ni amigos de nazis" idatzi duenari erantzuteko, titulua euskaraz ez jartzeak bakarrik erakusten zein mailatakoa ziren. Kamixeta bat emateagatik edo faxista omen da lagun bat izateagatik pertsona bat faxista dela erran badaiteke... Herri Norteko gehienek adidas markako jantziak eramaten dituzte... horrek zer erran nahi du : Adidas-en ideologiarekin bat egiten dutela?
Dirudizuena baino tontoagoak zarete!
KOMUNISTA
2010-01-30
Musika talde batek, gainera ""ezker abertzalekoa"" deklaratzen delarik, ardurak ditu, ezin ditu talde faxista batzuen tee shirt-ak eman, eta gainera erlazio argi eta frogatuak ukan neonazi batzuekin (baina askorentzat hori ere ez da arazo bat dirudienez), gero ezer asumitu gabe, defentsa ezdeusa eta minablea baliatuz "Kamiseta baten emateak ez du erran nahi talde baten ideiekin bat egitea" "musika soilik maitatzen ahal da" eta horrelako kakak.
Dena onartzeko prest ote gira ezker abertzalean? Presoen sustengatzeak dena barkatzen ote du? Are gehiago, taldekoek ez dutelarik sekula barkamenik egin haien neonazi frekuentazioengatik, eta haustura argiririk ere ez ? Musika talde espainolistetaz ez girenez ari (baizik-eta ingeles talde faxista loyalista bat besteak beste), onargarriagoa ote da ? ahantzigarriagoa ?
Kamiseta baten jartzea sostengu mota bat, nahi ala ez, ez da inozenteki egiten, faxismoaz ari girelarik are guttiago.
Ezin dugu eskatu euskal musika talde guzier engaiamendu iraultzaile bat hartzea, baina minimo bat badago, FAXISTEKIN ADISKIDETZARIK EZ, ETA INOLAKO PUBLIZITATERIK ERE EZ, EDOZEINENTZAT.
Hau, aipatu gabe taldekideen lagunak...
Guzi honek esplikazioa du deskontrolen ideologia faltan, deitu genezake "apolitikoa".
Ez, aitormen batek ez zaitu ezkertiar abertzale egiten, antifaxista egiten ez zaituen bezala, koherentzia ukan behar da, ETIKA bat, ez OPORTUNISMOA.
Deskontrolek ezkerrarekin ez du deus ikustekorik, eta alderantzizko erratea grabea da. Ezker abertalea izenaren gibelean printzipioak badaude. Deskontrolek ez du gaitasun zerebrala horren errespetatzeko pixka bat.
Skin-en eraso hori ez dut defenditzen, gertatu den modu larrian gainera, baina taldearen jarrera anbiguoagatik noizbat gertatu behar zen.
Beraz gogoetatu, INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA kontzeptu hutsak ote dira? deskontrol hainbeste sostengatzea politika antifaxista eraginkor eta koherente batean sartzen ote da ?
Mus...ta...
2010-01-31
Aupa Jon!!! Ona!!!ongi idatzia.
Hemen irakurri ditudan komentario ainitz kontraesanez beteak direla iruditu zait. Baina kontratik esanetara pasatzea beharrezkoa da usu. "Ni nazis..." aipatzerik ez. "Komunista"k ezarri ditu gauza interesgarriak baina heldulekurik gabeko iruzkina iruditu zait. Ezker abertzalea sustengatzeak ez zaitu ezker abertzaleko kide egiten. Ideologia bat konpartitzeak ez du erran nahi parekoaren berdina pentsatzen duzunik, eta zure manerara egiten ahal dituzu gauzak, besteak pentsatzen duena pentsatuta ere. Argi dago norbanakoak kolektibotasunari begira ezin dezakeela nahi duena egin, eta akaso horra hor taldekideen akats bat, onartzen dudana. Uste dut besteak errespetatzen jakin behar ginukeela, baina aspaldi desagertu zen hitz hori gure hiztegitik. Musika talde bati ezin zaio neholako engaiamendurik galdegin. Taldea engaiatuko da nahi badu, eta nahi ez badu ez. Des-kontrolen musika maite dudanik ez dut erranen, baina errespetatzen dut. Gainera iruditzen zait beren kantuen hitzek badutela mezu bat (edo gehiago) eta kontzertuz entzun entzun nituelarik (azkainen bi presoren aldeko kontzertuan) ez zitzaidan nehondik bururatu nazien ideiekin bat zetozenik eta kantuen harteko solasaldiek ez ninduten hori pentsatzera ereman.
Usteak erdia ustel.
Tee-Shirten joko zozoan sartu direnei:
Egia da kamiseta batek ainitz erraten duela, pertsona baten pentsamoldearekin lotzen ahal dugulako. Baina Athleticken kamiseta soinean duenak maite al du Petronor? edo Imaz? Metallicaren kamiseta soinean duena Yankee bat al da? Rammsteinen musika maite duenak Naziak maite al ditu?
Kritikaren bidea erraza da, autokritikarena zailagoa. Baina beharrik ispiluak sortu zituztela, batzuek beren iruzkinak iruzkindu beharko lituzkete.
Denei begirunez.
Jon sgaaaa
2010-01-31
Ez naiz harritzen Deskontroli pasatakoa. Ikusi lotura hauek:
http://des-kontroletafaxismoarenaurka.blogspot.com/
http://www.nodo50.org/rashmadrid/docs/dossier_movimiento_skinhead_euskalherria.pdf
ta zuri ze inporta
2010-02-04
Mus...Ta...
Ze erlazio du Rammsteinek naziekin? Eta "yankeea" izatea delitua da? Batzutan hobe da ixilik egoitea pitokeriak erran ordez
xabi
2010-02-05
- Aupa aupa! zu Mikel zara ezta ?
- E? ez, barkatu, nik Xabi izena dut
- Bai zera! zu Mikel zara!
- Ez, ez, Xabi naiz
- Ez gezurrik esan mesedez, zu Mikel zara
- Nola esan behar dizut Xabi izena dudala?
- Ba nik Mikel zarela esaten dut eta punto!
- Baina ez da egia, Xabi izena ezarri zidaten
- Bost axola neri, zu Mikel zara eta Mikel izena duzulako ostiatu egingo zaitugu, eta ospitalera bidaliko zaitugu....
BA...IRITZI BAT ETA BESTE, INTERNETEKO INFILTRAZIO ETA GEZUR ARTEAN...HALAKO ZERBAIT DA DESKONTROLI PASATUA, NAHIZ ETA HAIEK DENA UKATU, BESTEEK DIOTENA IZAN BEHAR!
kuba libre
2010-02-06
kaixo orain sartu naiz nere jon lagunaren idatzia irakurtze gutxitan idazten dut baina askotan irakurtzen .
arrituta nago nolan jendea denbora galtze duen ikusita 60lagun bildu 5 jipoitzeko ze lotxa . Haitin oraindik jendea ateratzen lur azpitik 250000hil dagoeneko .
guk sms ak bidaltzen orange edo telefonika dirua biltzeko esaten dutenez herri hori laguntzeko eta seguro jada milak euro enpresa auen boltxikoan .
beste aldetik Venezuela,Bolivia,Kuban jendea kalean hospitaleetara joaten odola ematea eta ez zaie importa nori.
gure euskal herria gauz asko galtzen dira eta kezkatzen nauenak gure arteko harremanak ain basu erotzeak ez daukat hiritzirik hemateko bainan hala ere beste talderen izenik eman gabe batzuek kamiseta bat ipintzea baino gauz okerragoak egin izan dute eta inork ez die ezer esaten.gure ezker abertzaleko taldeetaz hari naiz eta kobratzen dizkiguten diru zametaz 5000 15000 eta gehio ere bainan ze asola sala betea eta hoiek a bibir.bitartean besteak kartzelan usteltzen edo sasitan putak pasatzen edo kontzertua antolatzen asteak doainik beraien denbora ematen puto batzuek guaperia egiten milaka lagunen haurrean eta kobratzen.
bueno nere mala ostiak ezdauta ere ainbestekoa izatekoa eske ni ez naiz inoiz ez punk ez eskin ez mikimiki mo0da auetakoa izan ez baititut ulertzen bainan bai gizakian sinisten duenetakoa ez dut ere jendea egin dakoa gatikan jujatzen bainan egiten dutena gatikan eguneroko lanean eta egiten duena gutxienez tronpatzeko aukera izaten du lagunok denok eman beharko apurbet batzuek ez dezaten duitasuna galdu.
eta beharrik des kontrol taldeari gertatutakoak ez ditula haitin eragindako hilak eragin zentabatzuei lagundu eta besteak ez dira punk edo eskin edo zerdakit beraz ez ditut laguntzen?
Gure herria borrokan dago ez kaleko jendearekin baizi estatu imperialisten kontra espaniar frantziar eta estatu batuetako buruzagiekin eta horiek ez dute ez kresta ez ez buru rapatua bainan bai guri burua jaten ez dugu aztu behar nun dagoen etxaia eta ¨el pueblo unido le jode al imperialismo¨eta hortan zentratu burua eta besteak nere amamak esatenzun bezala no hai maior desprizio que poko aprezio.
bueno zelako txapa bota dudan espero ulergaria izan naizela eta ez dudala inor nazkatu edo ofenditu iritzi bat baizik ez da izan
benga aurrera beti eta atzera ni pa kojer inpulso eta animo des kontrol que en kuba no ai guardia zibil
arranobeltza
2010-02-09
Zurekin ados naiz Kuba Libre baina hala ere honelako gaiei buruz eztabaidak sortzea beharrezkoa aurkitzen dut dena argi eta garbi egoteko, eta bakoitzaren iritzia entzutekoa delako.
Des-kontrolek jasaiten dituen akusazioetaz zer erran? Haien frekuentzia txarrak, jarri dituzten kamisetak... Hainbat gauza haien irudia txartzera doazenak. Mezu honen bidez ez dut inola talde honen jarrerak justifikatzeko helburua baina pentsatzen dudana argiki adierazteko beharra dut.
Alde batetik "Mus...ta..."-k ondo dion bezala, ezker abertzalea sustengatzeak ez zaitu ezker abertzaleko kide egiten, eta faxixta baten ezagutzeak eta besta batean honekin argazki batzu hartzeak ez zaitu faxixta egiten (gehien bat dani clockwork honek bere burua E.Hn dagoenean antifaxixtatzat jotzen duelarik).
Horrezgain Des-kontrol eko kideak seur da ez direla euskal herriko abertzaleenak baina are gehiago segur naiz askok egin dutena baino gehiago eman dutela Euskal Herriarentzat. Izan presoen aldeko kontzertu guztietan, Hatortxu rock-ren, gazte topagunean ikasle egunean edo sinpleki haiek idazten dituzten kantuen hitzetan. Eta horiek ongi entzunez egiten zaizkien kritiken erantzunak irakur daitezke. Presoen aldeko kamixeta baten emateaz asko kontentatzen dira...
Ados naiz ezker abertzalean ez dela dena onartzekorik presoen sustenguaren atzean baina talde honi jipoia eman dietenak (ez dakit haien burua alde hortan kokatzen dutenik) baina honelako ekintza baten bidez Barakaldoko gazte abertzaleek antolaturiko gaualdi bat hautsi egin dute eta aste bat berantago egon behar zen presoen aldeko beste gaualdi bat buruz bera utzi Miarritzen besteak beste... Eta ez ote dira beste jende batzu Euskal Herrian honelako jipoia merezi dutenak des-kontrol baino mila aldiz gehiago? Ausarta baldin badira 60 pertsona horiek joan daitezela Patxi Lopezengana edo Barakaldon bertan dagoan tatooage egile neo-nazi famatua ikustera...
Aitortzen dut des-kontrolen jarrera ez dela aproposena izan baina nola posible kamixeta eta frekuentzia txar batengatik honelako akusazio pisu bat botatzea!? Gisa hortako gauza bat ezin daiteke bota honelako argudio batzuen gainean oinarrituz.
arranobeltza
2010-02-09
Zurekin ados naiz Kuba Libre baina hala ere honelako gaiei buruz eztabaidak sortzea beharrezkoa aurkitzen dut dena argi eta garbi egoteko, eta bakoitzaren iritzia entzutekoa delako.
Des-kontrolek jasaiten dituen akusazioetaz zer erran? Haien frekuentzia txarrak, jarri dituzten kamisetak... Hainbat gauza haien irudia txartzera doazenak. Mezu honen bidez ez dut inola talde honen jarrerak justifikatzeko helburua baina pentsatzen dudana argiki adierazteko beharra dut.
Alde batetik "Mus...ta..."-k ondo dion bezala, ezker abertzalea sustengatzeak ez zaitu ezker abertzaleko kide egiten, eta faxixta baten ezagutzeak eta besta batean honekin argazki batzu hartzeak ez zaitu faxixta egiten (gehien bat dani clockwork honek bere burua E.Hn dagoenean antifaxixtatzat jotzen duelarik).
Horrezgain Des-kontrol eko kideak seur da ez direla euskal herriko abertzaleenak baina are gehiago segur naiz askok egin dutena baino gehiago eman dutela Euskal Herriarentzat. Izan presoen aldeko kontzertu guztietan, Hatortxu rock-ren, gazte topagunean ikasle egunean edo sinpleki haiek idazten dituzten kantuen hitzetan. Eta horiek ongi entzunez egiten zaizkien kritiken erantzunak irakur daitezke. Presoen aldeko kamixeta baten emateaz asko kontentatzen dira...
Ados naiz ezker abertzalean ez dela dena onartzekorik presoen sustenguaren atzean baina talde honi jipoia eman dietenak (ez dakit haien burua alde hortan kokatzen dutenik) baina honelako ekintza baten bidez Barakaldoko gazte abertzaleek antolaturiko gaualdi bat hautsi egin dute eta aste bat berantago egon behar zen presoen aldeko beste gaualdi bat buruz bera utzi Miarritzen besteak beste... Eta ez ote dira beste jende batzu Euskal Herrian honelako jipoia merezi dutenak des-kontrol baino mila aldiz gehiago? Ausarta baldin badira 60 pertsona horiek joan daitezela Patxi Lopezengana edo Barakaldon bertan dagoan tatooage egile neo-nazi famatua ikustera...
Aitortzen dut des-kontrolen jarrera ez dela aproposena izan baina nola posible kamixeta eta frekuentzia txar batengatik honelako akusazio pisu bat botatzea!? Gisa hortako gauza bat ezin daiteke bota honelako argudio batzuen gainean oinarrituz.
Andde Delprat
2010-02-10
Pantxo eta Peioren garaietan ez ziren gertatzen horrelako desfaseak! Skin gutxiago eta buru gehiago!
Andde














- 