Euskal onomatopeiak berreskuratzen
Joseba Aurkenerena
Euskara, pittaka-pittaka eta jende aunitzen lanari esker, bere bidea egiten ari da bizitzaren arlo guztietan, hala ere, bai komikigintzan eta baita literaturaren beste zenbait arlotan ere, onomatopeien kontua baztertu samarra daukagu. Nire irudikoz, euskara zuzen egiteko beste gauza askoren artean, gure onomatopeiak erabili beharra daukagu, erdaren morrontzan erori gabe. Hona hemen, nik Euskal Herriko luze-zabalean entzundako onomatopeia zenbait. Honatx nire ekarpen tipia:
Animaliak:
- Katua ( animalia ) mau-mau ( onomatopeia ) mauka ( izena )
- Zakurra / zaun-zaun / zaunka
- Txoria / txio-txio txioka / txirriotxoa
- Zerria / kurrin-kurrin / kurrinka
- Behia, zezena / marru-marru / marruka / marrua
- Zaldia / iiiiii / irrintzi
- Ardia jauba / meee jaubaka / balaka
- Oilarra, oiloa / kukurruku / kukurrukua
- Txirrita / txitxarra txirri-txirri / txirrika
- Kilkerra / kir-kir / kirkirka
- Ahatea / piru-piru / piruka
- Sugea / zi-zi / txistua
- Belea / karrak / karraka
- Otsoa / ulu / uluka
- Hartza / orro / orroka
- Kukua / ku-ku / kukuka
- Astoa / aaa-aaa / arran-arran arrantza
Bestekakoak:
- Tiroa / danba
- Atean joka / danba-danba
- Barrezka / kar-kar-kar
- Txirrina joka / txirrin
- Telefonoa joka / txirrin-txirrin
- Mugimendu azkarra adierazteko / raaa
- Uretan ibiltzen / plixti-plaxta
- Poliki ibiltzen / ttipi-ttapa
- Umea lau hanketan / ttaka-ttaka
- Pospolo bat piztean / raixta
- Gauza bat egiten etengabean / riki-raka / ņiki-ņaka / raka-raka / ņaka-ņaka
- Ura mugitzean, errekan adibidez / ur-ur
- Sua / suuu-suuu
- Ura horma batetik irristan / iz-iz
- Distira baten soinua / dir-dir
- Lantegi bateko tutua / tuuu
- Dardararen soinua / dar-dar
- Irakiten jarritako saltsa / pil-pil
- Irakiten jarritako saltsa / pol-pol / bor-bor
- Puzkerraren soinua / turrut
- Ume baten puzkerra / purrun
- Oihal batek amore ematean / tarrat
- Zerbait eztarritik barrena irenstean / klik
- Likido bat irenstean urrup / zurrut
- Txiza egitean / txiz-txiz / pix-pix
- Gurdia ibiltzean / kirrinka-karranka
- Autoa mugitzean / po-po
- Zintza egitean / zintz-zintz
- Olioa irakiten / xirt-xirt / xart-xart
- Lurrera erortzean / danbala
- Zartakoaren soinua / zart
- Labaina edo sastakaia sartzean / sasta / zazta
- Zaplastakoa edo zaplamokoa / zapla
- Tximista erortzean / ximist
- Trumoiaren soinua / burrun
- Mugimendu azkarra di-da / ti-ta
- Suak zerbait erretzean zi-zi / fu-fu
- Itsasoa haserre / orro
- Narrastiak mugitzean / narras-narras
- Irrista egitean / irrist / xirrixt / txirrixt
- Itoginaren soinua / ta-ta-ta-ta
- Ezkilaren soinua dilin-dalan /dindan-boleran
- Mailuaren hotsa / tiriki-trauki
- Zerbait jotzean / kinki-kanka
- Azkar ibiltzean triki-traka / tirri-tarra
- Trikitixaren soinua / triki-triki-triki
- Sagarra txikitzean / kirikoketa-kirikoketa
- Zurrunga egitean / zurrun-zurrun
- Egurra aizkoraz moztean / taka-taka
- Platerean edo edalontzian jotzean / kanka
- Zerbait zulatzean / zizt / zizta / txista
- Intsektu batek eztena sartzean zizt / zizta / txista
Komentarioak
Ganix U.
2011-01-04
Horrelako ainitz entzun dut aitatxi-amatxi zaharrekin. Atxeman beharko ginituzke, gure seme-alabek ere ezagutu ditzaten.
















- 