Irainak euskaraz, harrobi zinez aberatsa

Argitaratua: 2012-06-13 16:02:30

Euskarak baditu baliabide ugari bizitzaren arlo guztietarako. Iraintzeko orduan zer erranik ez. Aurreko batean mari- aurrizkiaz egindakoak aztertu genituen, oraingo honetan asta- (edo asto-), beti- eta sasi- aurrizkiez egindakoak ikusiko ditugu. Asta- (edo asto- ) aurrizkia zerbait, nolakotasun txar bat, alimalekoa edo basa dela azaldu nahi dugunean erabiltzen dugu. Beti- aurrizkia erabiltzen dugu irain baten trinkotasuna azaldun nahi dugularik, hau da, irain bat indartu nahi dugunean.

Azkenik, Sasi- aurrizkia, berriz, faltsutasuna edota gaitasun eza azaldu nahi dugunean. Ikus ditzagun hiru aurrezkiekin egindako irain zerrendak:

1.- ASTA- edo ASTO- aurrizkiaz egindako irainak.-

ASTABUZTAN: Ergela / Gizonezkoa.
ASTAINAPUTZ: (B) / Astapotro.
ASTAKAIKU: Astakeriak egin edo esaten dituena. Kaiku samarra.
ASTAKARDU: Pertsona zakar samarra.
ASTAKILA: Emakumezko asto samarra.
ASTOKILO: Gizonezko asto samarra.
ASTAKILOTE: Ikusi astokilo.
ASTAKIRTEN: 1.-Pertsona asto samarra. 2.- Eskolagabea.
ASTAKUME: Asto samarra.
ASTAMA: Animalepuska samarra den emakumea.
ASTAŅA: 1.- Emakumezko basati samarra. Andre animalepuska.
2.- (E) / Lerdoa, ergela.
ASTAPARLUZE: (E) / Lapurra, eskuluzea.
ASTAPIKU: (G) / Ergel samarra. Kaiku handia.
ASTAPISTOLA: 1.-Pertsona ergela. 2.- Animalipuska.
ASTAPITOTX: (Z) / 1.- Astopotro. 2.- Gizonezko ergela.
ASTAPOTRO: Astakeriak egiten edo esaten dituen gizonezkoa. Adb:
“Astapotro horrek pareta bota egingo ez du ba!”
ASTAPUTZ: Ikusi astapotro.
ASTAR: Animalipuska. Gizonezkoa.
ASTATIPULA: Memeloa.
ASTATRANKA: Zakil handia duen mutilari esaten zaion irainezko hitza.
ASTAZAKIL: Ikusi astapotro / Gizonezkoa
ASTO: Animalipuska / Gizonezkoa.
ASTO BEHARRIHANDI: (Z) / Ikusi asto belarrihandi.
ASTO BELARRIHANDI: Asto samarra. Kaikua, ergela.
ASTOHAUNDI: Asto samarra. Animalipuska.
ASTOKER: Oker dabilen astapotroa.
ASTOKO: Astoa, basa samarra. / Gizonezkoa.
ASTOŅO: Ikusi astama. / Emakumezkoa.
ASTOPIKU: Ergel samarra. Kaiku handia.
ASTOPISTOLA: Ikusi astapistola.
ASTOPITO: Astapotro / Gizonezkoa
ASTOPITOTX: (Z) / 1.-Astopotro. 2.- Ergela. / Gizonezkoa.
ASTOPOTRO: Astapotro.
ASTOPUSKA: Animalipuska. Zakar samarra.
ASTOTRANKA: Astapotro / Gizonezkoa. Zakil handia duen mutilari
erraiten zaio.
ASTOTXO: Asto samarra. / Gizonezko eta emakumezkoentzat.
ASTOTZAR: Asto samarra. Astohandia.
ASTOZAHAR: Astoa. Basa handia.
ASTOZIRI: (Ipar.) / Ergela.

2.- BETI- aurrizkiak egindako irainak.-

BETIAISA: Gauza guztiak egiteko edo aurrera eramateko beti aisa samar
ikusten dituen pertsona. Gauzak egiteko erraztasuna duena.
Abila, trebea, iaioa.
BETIANTOJU: Nahikariz betetako pertsona.
BETIAPAIN: Beti apain eta dotore joaten dena.
BETIASKI: Bere burua denetarako nahikotzatz jotzen duena.
BETIAXUT: Beti erronkan dabilena.
BETIBALDAR: Pertsona baldarra eta traketsa.
BETIBATZAR: Bilera batetik bestera dabilena. Bileritis duena.
BETIBEGI: Dena kuxkuxeatzen aritzen dena.
BETIBELARRI: Dena aditu nahian dabilen pertsona.
BETIBELDUR: Oso koldarra dena.
BETIBERDE: Oso lizuna.
BETIBIZI: Gazte itxura duenari. Zahar samarra denari.
BETIBURU: Denon aurrean edo beti agintean ibili nahi duena.
BETIDANTZA: Beti dantzan eta parrandan dabilena.
BETIDARDAR: Koldar handia, beldurti samarra.
BETIDIRDIR: Besteen aurrean itxuroso azaldu nahi duena. Harroputza.
BETIDOINU: Beti zeredozer esateko duena.
BETIERNE: Erne samar eta kontu handiz dabilena.
BETIERRONKA: Beti erronkan dabilena.
BETIETZAN: Beti lotan egoten dena.
BETIDEMA: Beti norgehiagoka dabilena.
BETIFANDANGO: Bizitza alai samarra egiten duena.
BETIFESTA: Festaz festa, beti parrandan dabilena.
BETIGAIZKI: Onik egiten ez dakiena.
BETIGAIZTO: Gaiztakerietan dabilena.
BETIGEZUR: Gezurti, gezurtero.
BETIGOSE: Beti sabela bete nahian dabilena. Tripandia.
BETIJAI: Ikusi betifesta.
BETIKAKA: Kakatsua.
BETIKALTE: Beste pertsonei kalte egin nahi dien pertsona.
BETIKANTA: Beti kantuan eta pozik dabilena.
BETIKEJA: Beti kexaka eta triste samar dabilena.
BETIKEXU: Beti kexa duena.
BETIKONKOR: Okertu samarra ibiltzen dena.
BETIKONTENT: Festa festa eta alai dabilena.
BETIKONTU: Beti kexati dabilena.
BETILARRI: Beti estu samar edo istilutan dabilena.
BETILEHEN: beti lehena izan nahi duen pertsona.
BETILEHIA: Beti lehian eta norgehiagoka dabilen pertsona.
BETILO: Alferra.
BETILOTSA: Beti lotsetan dabilena.
BETIMALDA: Bizitzan dena zail samarra ikusten duena.
BETIMARRU: Ikusi betikeja.
BETIMIN: Pertsona gaizto samarra, beti besteei min egin nahi diena.
BETIMOZKOR: Mozkorti handia.
BETIMUTU: Izugarri ixila dena.
BETIMUTUR: Beti haserre dagoena.
BETINAHIKO: Bere burua denetarako nahikotzat jotzen duena. Ikusi
betiaski.
BETINEGAR: Ikusi betikeja.
BETINEKE: Beti nekaturik dagoena. Alfer handia.
BETINI: (E) / Berekoia.
BETINORGEHIO: (G) / Beti norgehiagoka dabilenari esaten zaio.
BETIOKER: Pertsona gaiztoa, beti okerrak egiten dabilena.
BETIOZTOPO: Denetarako oztopoak ipintzen dituen pertsona.
BETIPIZTU: Inoiz hiltzen ez dena. Arriskatu egiten den arren, beti ongi
irteten dena.
BETIPOZOIN: Beti hitz eta ekintza gaiztoetan aritzen dena.
BETIPRONTO: Beti prest eta erne dabilena.
BETIPUNTA: Gauzei beste intentzioren bat ikusten diena.
BETIPUTZ: Harroputz handia.
BETISALTSA: Beti liskarrak sortarazten dituena.
BETISAMIN: Beti trixte eta saminez dagoen pertsona.
BETISOINU: Beti zeredozer esateko duena.
BETITALKA: Liskarretarako beti prest dagoena.
BETITRABA: Beti traban dagoena. Trabak ipintzen dituena.
BETITRIXTE: Beti trixte eta kopetailun dabilena.
BETITXATAR: Beti gaizki jantzita ibiltzen dena.
BETITXATXAR: Beti kakoturik dabilena.
BETITXORO: Txoro handia, txoriburu samarra.
BETITXORTA: Larruan oso maiz aritzen dena.
BETIUSTEL: Pertsona zitala, ustel samarra.
BETIZATAR: Beti gaizki jantzita ibiltzen dena. Zarpaila.
BETIZIKIN: Zikina, zarpail handia.
BETIZORO: Zoro handi samarra. Txoriburu handia.
BETIZOZO: Ergel handia.

3.- Sasi- aurrizkiaz egindako irainak.-

SASIABERATS: Aberats eginberria. Betiko aberats baten neurria ematen
ez duena.
SASIANDRE: 1.-Sasikoa/ Emakumezkoena. 2.- Ikusi sasiemakume.
SASIAPAIZ: Benetako apaiz baten modura jokatzen ez duena.
SASIEMAKUME: Bere jokaera dela eta, emakume izatera iristen ez dena.
SASIERREGE: Benetako errege ez dena. Errege baten neurria ematen ez
duena.
SASIEUSKALDUN: Bere jokaeraz euskaldunon nortasuna betetzen ez
duena.
SASIGIZON: 1.-Bere jokaera dela eta, gizon izatera iristen ez
dena. 2.- Sasikoa / Gizonezkoa.
SASIJAKINTSU: Bere burua jaikintsutzat azaldu nahi duena, ezjakin
hutsa izaki.
SASIKO: Putakumea. Txakurkumea.
SASIKRISTAU: Ikusi sasigizon.
SASIKUME: Ikusi sasiko.
SASILEHENDAKARI: Lehendakari baten neurrira iristen ez dena.
Benetako lehendakari ez dena.
SASILETRATU: Bere burua oso jakituntzat hartzen duena, nahiz eta
benetan, halakorik izan ez.
SASIMAISTRA: Benetako maistra baten neurrira iristen ez dena.
SASIMAISU: Benetako maisu baten neurrira iristen ez dena.
SASIMINISTRO: Benetako ministro ez dena. Ministro baten neurria ematen ez duena.


Komentarioak

icon

Piarreņo

2012-06-13

Eta gero erraiten daukute euskarak ez duela deusetarako balio. Kolonizatzaileek hori nahi. Euskaldunok euskaraz beti!

icon

Miren

2012-06-13

Polita da ikustea zenbeste aukera daukagun euskaraz iraintzeko. Iraintzeko, adiskideak egiteko, maitatzeko, unibertsitatean irakasteko eta baita irabazteko ere.
Mezu bat gure gazteei: Egin ezazue beti euskaraz, etorkizuna zuen eskutik etorriko baita.

icon

Joana Espil

2012-06-14

Egiazko hiztegi nazionala burutzen dugunean, horiek denak sartu beharko genituzke.

icon

Iker (Erakaslea)

2012-06-14

Lehen plazaratu zenituen bi artikulauak euskaltegian baliatu ditut, oraiko hau ere erabiliko dut. Ikasleek horrelako artikuluak izigarri maite dituzte.

icon

Eki Igiņiz

2012-06-15

Eskerrik asko, Joseba, bai ikastolan eta bai zure idatzietan euskara ez direla aditzak bakarrik erakutsi diguzulako. Zurekin euskaltzaleagoak egin gara.

icon

Ekaitz

2012-06-15

Eta gero erraiten dute euskarak ez duela irainik. Frantsesak ba al du beste hainbeste? Nahi nuke jakin.

Komentarioa idatzi