Olentzero eta Kixmiren etorrera (eta II)

Joseba Aurkenerena

Argitaratua: 2011-12-22 01:14:59

Bestalde, Xabier Letek Altzateko Jaun barojatarrari eskainitako kantu xarmangarria ere guztiz adierazgarria dugu:

1.- Altzateko Jaun hor zaude nonbait


zure lurrera itzultzeko zai.


Gure izatearen testigu zuzena


makurtu gabeko zuhaitz lerdena,


desertuko haizeak legortu ez zuen lorea.


Itsasoaren kolorean, hor zaude zu.


2.- Hamasei salbe ta hamalau kredo


erderaz entzunagatik


bazenekizun hori ez zela


sekulan guretzat egin.


Urrezko dukate eta dirua


ez dira engainu txarrak


alde batera apartatzeko


lehengo sinismen zaharrak.




3.- Merkatarien aldamenera


amildegian goitik behera


ohargabean, eroriko gera


baina guztiok jakin dezagun


bidea nondik dijoan.


Altzateko Jaun hor zaude zu!


Bide batetik okertu gabe


esan dezagun bertsoa


ixil-ixilik


kanta dezagun


euskaldunon sekretua.


Herri zahar baten oharpen haiek


nola ditugun galduak


zenbat itxura alda lezazkeen


eguna hil zuen gauak ?


4.- Bidasoaren ezker eskubi


udaberrian lore gorriak


ixilitako urri izkutuak


Mendetan zehar kantu legunak


noizbait latinez lurperatuak


laister berpiztu behar duguna.


5.- Larrun gainean sorginen dantzak


nabaitzen ditut arratsaldean


lurrak badaki kontu hoien berri.


Eta hor dago, ixil ixilik


Altzateko Jaun hor zaude nonbait


zure lurrera itzultzeko zai!






Laburpen moduan hona hemen kontuan hartzeko zenbait ohar eta ezaugarri:

a.- Bi sinesmenen arteko aldeak.-

1.- Ortzi eta Kixmiren izate bera. Ortzi dena da, panteismoa. Kixmi berriz, jainko sortzailea dugu, mundua zazpi egunetan (genesia) egin zuena eta egun batean amaiera emango diona (apokalipsia).

2.- Izadiaren izatea. Ortziren sinesmenean jainkotua da, arras magikoa. Kixmirenean berriz, gizakiaren zerbitzurako dagoen zerbait.

3.- Denboraren ikuskera. Ortziren sinesmenean ez dago ez hasierarik ez bukaerarik. Dena dago betidanik eta betirako, etengabeko aldaketa batean murgildurik. Kixmirenean berriz, bada hasiera eta egongo da amaiera.

4.- Ekintzen balorazioa. Gizakiaren ekintzak onak edo gaiztoak izan daitezke (giristinoen sinesmenean) eta horren arabera saria (zerua) edo zigorra (infernua) jaso egingo dugu. Ekintza gaiztoak bekatuak dira, zigorra merezi duten ekintzak. Euskal sinesmen zaharrean hau ez da gertatzen, giza ekintzak  esbastikaren legeak gidaturik gertatzen direnez, ekintza soilak, besterik ez dira, alde batera edo bestera zuzen daitezkeenak (euskal manikeismoa).

5.- Gizakiaren zeregitea. Euskaldun jentilen ustez, gizakia jainkotua da, baina dena bezala, den-dena Ortziren mamikoa baita. Ez da beste izakiak baina handiagoa, ez ttikiagoa, desberdina baizik. Pieza bat euskal kosmogonia zaharraren barruan. Besterik ez. Erlijio giristinoan handiena eta ahaltsuena Jaungoikoa da, eta gero bere antzera egindako gizakia. Mundua gizakiarena da, Jaungoikoak emana. Antropozentrismo hutsa.

b.- Bi sinesmenen arteko parekotasunak.-

1.- Bien monoteismoa. Ortzi (lehenago Egu)  jentilentzat eta Jaungoikoa giristinoentzat.

2.- Bi sinesmenetan izugarrizko garrantzia ematen zaie indar eme ongileei: Mari eta Amalur alde batetik, eta Ama Birjina edo Andra Mari giristinoen aldetik.

3.- Gizakiarekiko begirunezko balore etiko berberak.

c.- Giristino erlijioak ekarritako alde berriak.-

1.- Gizazentrismoa.



2.- Jainko sortzailearen ideia.

3.- Hasiera eta amaierari buruzko ikuskera.

4.- Ona eta bekatua.

5.- Herioaren ondorengo bizitza eternala. Saritua zeruan, zigortua infernuan (zikloaren amaiera).


d.- Giristino erlijioak ekarritako alde ezkorrak.-

1.- Izadiarekiko mesprezua eta bere ustiaketa basatia.

2.- Zapalketa eta debekua sexuaren eta sentimenduen mailan.

3.- Egiazko bide bakarraren defentsa fanatikoa.

----------------------------------------


Olentzeroak gainean ditugunez gero, buka dezadan artikulu hau Urruņan eta Donibane Lohizunen abesten dugun kantu gogoangarria, Olentzero jin zaiku izenekoa,  lerro hauetara ekarriz,.


Olentzero jin zaiku menditik herrira,


zahar gazte guztiak bozkariatzera.


Olentzero, Olentzero, Olentzero, Olentzero.


Donibaneko herria baitzaio ederra,


gurekin azaltzeko gelditzen omen da.


Olentzero, Olentzero, Olentzero, Olentzero.


Komentarioak

icon

Andoni J.

2011-12-22

Eta gaur Vatikanoak egiazko erlijionea beraiena dela sinisten jarraitzen du. Eta zer erran sexuaren gaineko zapalkuntzaz, emaztekien gutxiesteaz, homofobiaz,... Herbeheretan gertatu denari begiratu, bertzerik ez dugu egin behar, beti bezala jarraitzen duela ikusteko. Euskaraz erraiten dugun bezala: Lehengo lepotik burua.

icon

Mirentxu L.

2011-12-23

Andoniri

Arrazoin duzu, baina zorionez bestelako apezak ere badira.
Egia da, horiek Vatikanoarekin zer ikusi handirik ez dutela.

icon

Odei

2011-12-29

Olentzerok ekar diezazkigula heldu den urterako espainiarren eta frantsesen kartzeletan ditugun anai-arreba guziak.

icon

Maider J.

2011-12-30

Olentzero zahar nik atorra zahar
Olentzero berri nik atorra berri,
Olentzerok Euskal Herri libroa atzematen
lagun gaitzan.

Komentarioa idatzi