Urruņako haurren izenak aztergai
Joseba Aurkenerena
Herri honen aldeko borroka identitarioa modu ainitzetan emaiten ahal da aitzina: euskara ikasten, mintzatzen eta seme-alabei transmititzen -hau garrantzitsuena zalantzarik gabe-, euskal usadioak eta kultura lantzen eta aberasten, euskal soberania bultzatzen, euskal literatura eta musika jorratzen eta kontsumitzen
eta baita gure seme-alabei euskal izena jartzen ere.
Gure borroka ez da oraingoa eta tamalez ez gaurkoa ere, biharkoan ere gure ondorengoek lan egin beharko baitute euskal nortasuna indartzeko eta aitzinatzeko. Dena den, garbi daukat euskaldunon tenorea, goiz ala berant, iritsiko dela. Etorkizun hurbilak zazpi lurraldeez osaturiko euskal errepublika askea ikusiko du Europako maparen barruan. Baina gero hori etor dakigun gaur erein beharra daukagu, biharko euskaldunek uzta jaso dezaten, eta jaso, jasoko dute.
Oraingo artikulu honetan nire herriko haurren izenak aztertu ditut, urruņarren borondate indentitarioa -kontzientea edota inkontzientea- ezagutzeko asmotan. Horretarako Urruņako Herriko Etxeak urtean bizpahiru aldiz kaleratzen duen Urruņan bizi izeneko aldizkaria arakatu dut.
Tamalez ez ditut plazaratu dituzten aldizkari guztiak atzeman, baina bai gehienak. Sailkapena egiterakoan alde batetik euskal izenak hartu ditut eta bestaldetik erdarazkoak, eta azken horien artean frantsesekoak, espainolekoak eta bestelakoak sartu ditut.
Badakit gure artean ohitura zaharra dela erdal izen ofizialaz bataiatzea eta gero euskal izenaz deitzea, halanola: Jean-Baptiste izen frantsesaz bataiatu eta gero etxean eta lagun artean Xan Battitt deitu.
Horrelakoak badira, noski, eta ez gutti. Arrotz kolonizazioaren ondorio dira. Baina euskal izenaz bataiatzeak beste aurrerapauso bat dakar, ausardia galdatzen du, euskal nortasunaren aldeko nahi bat. Hori dela eta, artikulu honetan, bakar-bakarrik euskal izenak aipatuko ditut. Honatx bada, zenbakiz zenbaki jasotako datuak:
9. zenbakia / 2000ko agorrila
Euskal izenak: Imanol, Lutxi, Xan, Jon, Iban, Andoni, Oihana, Alex eta Argitxu. Osora: 9. Erdal izenak, osora: 31.
13. zenbakia / 2002ko urtarrila-otsaila
Euskal izenak, osora: 0. Erdal izenak, osora: 11.
14. zenbakia / 2002ko uda
Euskal izenak: Luka, Patxi, Maitexa, Uhaina, Eneko, Naia, Pantxika, Julen eta Maitanea. Osora: 9. Erdal izenak, osora: 10.
15. zenbakia / 2003ko uda
Euskal izenak: Naia, Julen, Andoni (2), Xalbat (2), Oihan, Bixente, Amaia, Ainhoa, Arantxa, Idoia, Nahia, Alex Lukas eta Xane. Osora: 15. Erdal izenak, osora: 20.
20. zenbakia / 2005eko uda
Euskal Izenak: Lorea, Patxiku, Joan, Xan, Mikel, Iban eta Ander. Osora: 7.
Erdal izenak, osora: 8.
23. zenbakia: / 2006ko uda
Euskal izenak: Peio, Iban, Zora Katixa, Lili, Nerea, Nora, Matteo, Maider, Elaia, Urko, Lukas Eneko eta Lorea. Osora: 12. Erdal izenak, osora: 28.
24. zenbakia / 2007ko udaberria
Euskal izenak: Lorea, Jago, Iban, Maider, Unai (2), Maitena, Unai , Lorena Elorri, Erramun, Maiana, Eneko Yon, Markel, Exteban Erramun eta Luka.
Osora: 15. Erdal izenak, osora: 5.
25. zenbakia / 2009ko uda
Euskal izenak: Etor Txomin, Maialen, Oihan, Julen, Aizane, Joana, Joan, Allande, Idoia, Iban Xabier, Iņigo, Luka, Kelian Yon eta Nahia. Osora: 14. Erdal izenak, osora: 15.
26. zenbakia / 2007ko udazkena
Euskal izenak: Julen (3), Ane, Gexan, Iņaki, Maitane, Iban, Keti, Unai, Andoni, Imanol, Elaia, Idoia, Amets, Ander, Kepa, Pantxika, Panpi, Maialen eta Ihintza. Osora: 21. Erdal izenak, osora: 19.
27. zenbakia / 2008ko udaberria-uda
Euskal izenak: Intza (2), Amaia, Elaia, Julen Firmin, Diego Mikel, Eneko Iban, Lali, Uhaina, Alaitz, Iban (2), Iban Erik, Udane, Iratze, Elaia, Adur, Maia (2), Eneko, Eneka, Xan, Maiana eta Patxi. Osora: 24. Erdal izenak, osora: 27.
28. zenbakia / 2008ko udazkena
Euskal izenak: Gorka, Yan Mattin, Oxan, Maiana, Joana, Paul Xabi, Peio, Bixente, Unai, Elaia, Leire, Luka eta Koxe Beņat. Osora: 13. Erdal izenak, osora: 17.
29. zenbakia / 2009ko negua
Euskal izenak: Laia, Imanol, Zilia, Sara, Xan, Peio eta Maya. Osora: 7. Erdal izenak, osora: 12.
30. zenbakia / 2009ko udaberria-uda
Euskal izenak: Andoni, Ximun, Julene, Anton, Pettan eta Uhaina. Osora: 6.
Erdal izenak, osora: 13.
31. zenbakia / 2009ko udazkena
Euskal izenak: Peio, Yon, Asier, Ana (2), Unai, Mattin, Kattin, Xan (2), Eheina, Oihan, Idoia, Maixa, Nahia, Gorka eta Txomin. Osora: 18. Erdal izenak, osora. 15.
32. zenbakia / 2009-2010ko negua
Euskal izenak: Xane, Ibai, Aidan, Enea, Oihan, Lilia (2), Uxue Zuriņe, Eneka, Lukas, Maiana, Xabi, Patxi, Iban eta Oihana. Osora: 15. Erdal izenak, osora: 11.
Ikusten dugun bezala, oraindik erdal izenak nagusi badira ere, euskal izenen kopurua ez da makala, eta hori ez da gutti frantses kolonizazioaren menpe bizi den Iparralde gaixo honetan.
Gainera, euskal eta erdal izenen arteko aldea murrizten ari da. Euskal izenak erresistentziaren haizeak dira, euskal etorkizunera eramango gaituzten haziak. Ez dut artikulu xume hau bukatu nahi, euskal izenaz bataiatu duten burasoak zoriondu gabe -zorion zuei beraz!-, eta buraso izango direnak beraien seme-alabak euskal izenaz bataiatu dezaten aholkatu gabe. Mundu honetan gehien maite ditugunak, hau da, gure seme-alabak, gehien maite dugun mintzairaz bataiatu behar ditugu, hau da, gure euskara zahar eta ederraz. Geroa orain egiten ari garelakoan, ausartak izan gaitezen eta biharko gizon-emazteei euskal izena jar diezaiegun. Gogoan ukan gure arbasoek erraiten zutena: Izena eta izana.
Komentarioak
Maialen Luro
2011-01-04
Arrazoia duxu Joseba, eskuararen eta Eskual Herriaren alde borrokatzeko manera ainitz dire, eta gure seme-alabak euskal izenaz deitzea ere, ez da urrats ttipia. Noiz hasiko gara Ipara Euskal Herrian gure euskal deiturak ere, euskal grafia modernoaz idazten? Hori ere egin beharko ginuke.
















- 