Claire izeneko andere baten argitasuna
Maite Ubiria
Baionako San Andres plazari begira dago Hotel des Basques. Azken urteotan apaldu da bere ganbera zein korridoreetan lehenengoan zegoen mugimendu azkarra. Urte goxoetan, ordea, barnealdetik etorria zen Haran familiak, sukaldearen usaina lagun, jende anitz erakarri zuen luzaro bertara.
Eta gero ijitoak eraman zituzten...
Maite Ubiria
Beste afera bati heltzeko beharra dugu, istorio itsusi hau atzean utzi behar dugu». UMPeko buru batek errana dugu. Nola ez, Woerth auziaz mintzo zen. Finantza Poliziaren bisita ukan du aste honetan frantziar ministroak. Bettencourt eskandaluak oporretako ihesaldiaren atarian beste argazki azkarra eman duelarik. Egunez egun, frantziar hedabideek auzi honen karietara, eta bide batez alderdi handiek finantzatzeko erabiltzen dituzten trikimailuen gainean, informazio berria ematen dute.
Baiona, zuri-gorriz
Maite Ubiria
Ohartu gabe, Mauletik Donapaleurat eta Uztaritzetik Pausurat, zuri gorriz jantzi dira euskal herriak. Izan ere, besta nagusia, tamainaz bederen, ate joka dugu. Begibistan ditugu janeko Baionako bestak.
«Adéu Espanya», agur balitz hobe
Maite Ubiria
Uztaila helduta, kontenplazio garaian sartzen gara. Entzierroa begiratu, Tourreko etapa segitu, hiriko terraza batean eserita edo hondartzan etzanda izanki, urteko erritmo azkarrari bizkarra ematen diogu. Begiekin aski dugu karriketan janzkera inposiblea soinean daramaten giriak zein zeruan jokatzen den tximista eta trumoi dantza segitzeko.
Hondoratze luze baten kronika
Maite Ubiria
Sei urte igaro dira «Bugaled-Breizh» itsasontzia hondoratu zenetik. Bost arrantzale hil ziren Bretainian zirrara handia sortu zuen istripu horren ondorioz. Geroztik, marinelen familiek borroka luze bezain zamatsua daramate auzitegietan. 2004ko urtarrilaren 15ean itsasoa ez zen bereziki gaiztoa, ez bederen oso baldintza latzetan jarduten duten itsas langileen irudikoz.
Igande Odoltsua
Maite Ubiria
Bloody Sunday izena hartu zuen 1972ko urtarrilaren 30ean britainiar soldaduek egin zuten sarraskiak. Hamalau lagun tirokatuta hil ziren Derryko kanposantuan. Irlandak askatasunaren bidean duen gatazka luzean pasarte ilunenetarikoa dugu Igande Odoltsua. Hastapenean, errepublikanoen mugimenduak, alde batetik, eta eskubide zibil eta politikoen alde jarduten zuten elkarteek, bestetik, gertakari latz horren karietara justizia egiteko aldarrikapena bere egin zuten.
Urruti begiratzeko lunetak jarririk, hautuak egin
Maite Ubiria
Paueko Auzitegiak astearte honetan jakinaraziko du Aurore Martin Batasuneko ordezkaria Auzitegi Nazional espainolaren esku uzten duen ala ez. Ezker abertzalearen aurkako auziak hainbat errepika ukan ditu Ipar Euskal Herrian. Izan ere, hiru lurraldeetan ñabardurak izan ditu sektore politiko horren kontrako jazarpenak. Behin baino gehiagotan espainiar politikariek zein hedabideek ulergaitzat jo dute euskal independentismoaren aurkako beren gurutzadan Madrilek ezarritako erritmo azkarra jarraitzeko frantziar Estatuak agertutako zailtasun edo interes «ez nahikoa».
Poltsa beterik, gure patrika zulatu nahian
Maite Ubiria
Espainiako presidenteak gauza bera egin aurretik, Frantziako Gobernuak erregimena agindu du. Oraindik ez dakigu itxura hobetzeko azaleko neurriak izanen diren soilik, baina janeko hotzikarak sentitzen hasiak gara. Greziatik heltzen zaizkigun oihartzunak aitzat harturik, Fillonek eginiko iragarpenari usain txarra hartzen diogu. Jakina denez, dieta basatiak osasunarentzat guztiz kaltegarriak izateaz gain, eraginkorrak ez direlako.
Tren azkarrak eta agintari eskasak
Maite Ubiria
Nafarroako presidentea kontent da. Krisiari muzin eginez, aparteko tratua sinatu du Madrilgo Gobernuarekin. Ez enplegu politika eraginkorra sustatzeko edo-ta etxebizitzaren hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten herritarren zama arintzeko. Sanzek ezin du txikikerietan gelditu. Itzal handiko agintariek egitasmo estrategikoak marraztu behar dituzte. Horregatik, kosta ahala kosta tren lasterra ahalik eta azkarren pasaraztea du helburu.
Aberkideok, biharamun on!
Maite Ubiria
Aberri Eguna independentziaren aldeko ospakizuna dugu. Konplexurik gabe, aitortu gabeko lotsarik gabe, Euskal Herri berria soilik zuri, gorri eta berdez irudikatzen dugula mundu aitzinean agertzeko. Aberri Eguna. Esana eta izana. Biak batera. Hendaiatik zein Irundik abiaturiko erromesak bezain uztarturik.
Isidro Mandela eta Arnaldo Adams
Maite Ubiria
Elgoibartar bat kartzelaldi luzea pairatu dutenekin konparatu eta ardoa edatera, espetxean noski, bidali dutela ikusita, elurretan bezala, tentu handiz zapalduko ditut ondoko lerroak.
Aldaketa eta eboluzioaren arteko lehian bigarrena garaile, edo...
Maite Ubiria
Martinikako eta Guyanako herritarrek autonomia eskuratzeari muzin egin diote? Antilletako herri matxinadari aurre egiteko Nicolas Sarkozyk bultzatu zuen herri-galdeketak utzi duen emaitzak zenbakietatik haratago irakurketa zabalagoa egiteko parada eskaintzen du.
Ertzaintza eta mugaz gaindiko herritarren aurkako ehiza
Maite Ubiria
Eguberri biharamunean Patrick Peugeot, Cimade elkarteko lehendakaria, Hendaiako atxikitze zentroan azaldu zen. Atea, ordea, gakoturik zen. Lehen aldia da horrelako debekua gertatzen zaiola. Istilu isolatua al da edo jokabide berria iragartzen duen erabaki larri baten aitzinean gaude?
Karbonoaren gaineko zerga eta AHT berria
Maite Ubiria
Hilabete lanjerosa da agorrila. Udako oporraldiak utzitako albiste bi soilik aipatuko ditut. Biak ala biak kezkagarriak direlakoan nago. Alde batetik, planeta salbatzeko aitzakiaz herritarren poltsikoak hustea proposatu du Frantziako Gobernuak, bestetik, Ipar Euskal Herria zeharkatuko duen AHT berria eraikitzeko asmoari bultzada eman diolarik. Hainbat galdeketaren bidez herritarrek azaldutako iritzia eta talde ekologistek aurkeztutako txostenak baztertuz, 1.000 milioi euro inguru gastatzeko asmoa omen du Parisek azpiegitura horretan... krisiak populua krudelki jotzen duen garaian.
Estatu polizialaren datu hornitzaile preziatua da eskola
Maite Ubiria
Hadopi legeak agerian utzi du Europaren aitzinean Sarkozyk jendartea kontrolpean izatea bilakatu duela bere helburu nagusi. Interneten mugak eta zigorrak ezartzeko egitasmoak erantzun parrasta ekarri du eta Eliseoko jabeak espero zuen baino buruko min handiago izanen du polizi lanetan aritzeko sarean.
Euskal Herria ez da beste "pays" horiek bezalakoa
Maite Ubiria
Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko lehendakariaren hitzak dira. Bere nortasun politikoagatik, badu abantaila Jean-Jacques Lasserrek: inork ez dio etnizismo usainik hartuko bere mintzaldiari. Herrien ezagupena ekidin nahian Parisek asmaturiko «pays» egituraren baitan sorturiko tresnak desagertuko ote diren beldur da Lasserre jauna.
EDFk txapela berdea jantzi du uniforme atomikoaren gainean
Maite Ubiria
Energiaren merkatuan mugimendu handiak ikusten ari gara azken urteotan Europan. Errusiak eta Ukrainak kasik negu oro jokatzen duten borroka ahantzi gabe, egunotan nuklear lobbyak lanean bizkor dihardu... tarteka guri arrain faltsuak irentsarazi nahian.
Kuba gabe ezer ez litzateke berdina izango
Maite Ubiria
Habanako karriketan berrikuntzak sumatzen dira. Xantiera batzuk aitzineratu dira eta denborak utzitako aztarnak emeki-emeki ezabatuz joan dira. Aro bereziak utzitako zauriak ez dira guztiz hertsi, baina odoljarioaren arriskua urrunago antzematen da.
Egiazko ametsetako bailara
Maite Ubiria
Buruila hasieran gaude. Donamartiriko herriko salan. Egun berezi honetarako oihalez eta kolorezko paperaz apaindu dute gela. Jostailuak ez dira falta, ezta mahai eta aulkiak ere.
Xahori omenez, Chao kaia bete
Maite Ubiria
Agustin Xahok omenaldi apala, gertukoa, sentibera jaso du Baionako hilerrian. Lagunen arteko besarkada umila, herriarendako oroimena pizteko gogoz, baina zalaparta handirik egin gabe. Gorazarre ttipia, etxe gustukoa, jende guttiaren aurrean.
«Marsellesa»ri txistu, xilkoari beha gauden orori txistu
Maite Ubiria
Stade de France. Paris. France-Tunisie partida. Lagunen arteko norgehiagoka...edo. Ministroak, lasaiki, ordaindu gabe futbolaz gozatzeko prest. Burtsa gora, burtsa behera. Kirola osasuntsua da. Kaka zaharra! Zer dira txistu horiek? Ereserkia entzutekorik ez.














- 