Irabazien pribatizazioa eta galtzeen…
Mattin Bacho
Sozializazioa. Lelo, lelo betiko lelo. Finantza krisi globalak eta besteak beste AEBetako (USA) gobernuak bertako inbertsio banku pribatuak salbatzeko 700.000 milioi dolar gastatu nahi izanak jokamolde bidegabe -bainan arrunt- hori aktualitatearen erdi erdian berriz kokatu du. Galtzeak zergapekoen bizkar utzi dituzte AEBtako agintariek krisiaren hedapenari alambreak ezarri nahian, duela zenbait urte lehenago irabaziak sakela bakar batzuetan erori baziren ere.
Irabazien pribatizazioa eta galtzeen sozialisazioa beraz. Manera hortan erranik defendiagaitza edozein ikuspundutik, edozein izanik ere. Jarraitzaile-rik ez, gertatzen delarik bazterrak inarrosten alta jokamolde aski arrunta kapitalismoaren historiari erreparatzen badiogu. Nola beraz etikarik gabeko eta moral eskaseko jokamolde hori errepikatzea posible ote da ?
Gogoetatuta nire buruari galdetzen diot ez denez gure pentsamolde baten ondorio zuzena. Egoera txartzen delarik podere publikoenganat itzultzeko ohitura berpizten dela gauza ezaguna da. Alderantziz delarik hots « aferak » martxan direlarik zerga edo tasa sobera pagatzen dela bezain ospetsua funtsean. Bainan ez dezagun pentsa pentsamolde hori enpresa haundietako arduradunen buruetan baizik indartsu dela edo Estatubatuar madarikatu eta diruzale huts batzuen kontua dela.
Ez badut sekulan parada ukan haiekin kolperik edateko ere Wall Street, La Défense edo City-ko krabatadunen solasek, pundu hortan bederen, Baxe Nafarro-ko karrika eta alor izkin askotan entzuten diren komentarioekin jite bat badutela pariatzeko prest nitaike (hala ere batzuen eta besteen eleak antza balute ere bixtan da ondorioak bakotxaren boterearen araberakoak direla). Gauza jakina da Estatu Batuetan gure eskualdean bezala ezbeharrak besteen etxean bakarrik gertatzen direla.
Krisiak elkartasunari esker gainditzen direla eta egoera larrietan bakotxak bere ber jokatzeak ez duela nihune eramaiten gauza jakinak dira ere. Baina hortaz ohit gira gauzak pekoerrekaratzen direlarik baizik. Denak pixkat hola gira ez ?
Zorionez sail hortan belaunaldi batzuek jokamolde argiak ukan dituzte ere historian zehar (nahiz pitokeri batzu egin aitzin, ari niz ez denez lotua) gerlatik landa sozial segurantza lekuko. Gure balaunaldia holakorik egiten gai izanen dea ? Europa soziala biharko ?!
Komentarioak
ekhi
2008-10-02
Zein da mutil politt hau!!!!?!??!
Joseba
2008-10-09
akaso gerla izan zelako izan zen, ondotik, sozial segurantza. gerla ezagutu gabeko gure belaunaldiok, ez ditut Europa soziala eraikitzeko gai ikusten; alderantziz.
















- 