Ingurunearen erronkak

Mikel Susperregi

Argitaratua: 2010-10-29 12:44:51

Berotze globalari aurka egiteko eta ingurunea zaintzeko, gure erronka nagusia da argindar garbia eta merkea sortzea. Orainarte errekin fosilak erabiltzera ohituta gara, eta horrek eraman gaitu gauden lekura: klimaren oreka egonkorra izateko behar dena baino CO2 kopuru bikotza du gure atmosferak.

Denbora berean errekin fosilez gain aktibitate kimikoak eta industrialak ingurunearen toxizitatea areagotu dute. Arlo askotan ikus dezakegu toxizitate horren aztarnak. Nagusiki epe-luzeko kezkak sortzen ditu itsasoen aziditatea eta metal astunen konzentrazioa areagotzeak (batez ere merkurioa), gure biziraupenarako mehatxu zuzena baitira.

Hogeigarren mendean gure gizarte eta ekonomiaren garapena erabat ez-egonkorra izan da. Naturaren aurka eta bere kalterako izan dira gure aurrerapen nagusiak. Amaigabeak izango balira bezala erabili ditugu baliabide naturalak. Merkatuen begietan prezioarekin bakarrik izendatu ditugu Naturari kentzen dizkiogun baliabideak, inolaz ere ausnartu gabe prosezua egonkorra ote den. Eta gainera kasu askotan baliabide naturalen esplotazioak herrien arteko ongizate aldea areagotu du, batzuentzat probezia sortuz eta besteentzat oparotasuna.

Orokorrean gure erosotasuna eta giza zibilizazioen garapena ekosistemen kalterako izan da. Etorkizuneko sostengarritasuna kontuan hartu gabe egin ohi izan da plangintza ekonomikoa eta komertziala, epe-motzeko diru probetxua bakarrik kontuan hartuz. Populazioak eta hiriak izugarri garatu direnez, biodibertsitatea anitz gutxitu dugu munduan zehar, oihan tropikalak txikitu eta espezie gehienen ongizatea eta biziraupena kolokan ipini dugu.

Zorionez, ohitura txarrak aldatzen dira eta laster ikasten ari gara merkatuen indarrak ez direla derrigorrez ingurunea zaintzeakin inkonpatibleak. Geroz eta maizeago entzuten ditugu “garaipen iraunkorra” eta “sostengarritasuna” enpresen estrategietako bileretan, eta mende berri honetan negoziogintza etikoa eta berdea finkatzen hasi da azkar.

Berotze globala dela eta (nagusiki, baina ingurunearen beste arazoak ere), publikoa erabat kezkatua dago eta enpresek beharra ikusi dute kezka horri erantzuteko. Negozioak egiteko printzipioak aldatu behar dira. Tradizionalki (hemeretzigarren mendeaz geroztik) enpresen estrategiak helburu bakarra zuen: akziodun edo jabeentzat dirua azkar eta mardul sortzea. Orain konturatzen gara mundu modernoan parametro gehiago gehitu behar zaizkiola kontzeptu horri.

Enpresa baten estrategiak ingurunearen eta planetaren txikizioa sortzen badu, azkiodunek lortzen duten aberastasuna ez du ezertarako balio. Beraz, ingurunea zaintzea eta akziodunen ongizatea eta interesa lotuta dira, azken finean. Lotura hori ez da guztiz zuzena: konplikatua da eta kolektiboa, baina dena dela kontuan hartzekoa.

Merkatuek oportunitateak ikusi dute garapen egonkorreko kontzeptuan. Alde batetik diru egiteko oportunitatea eta bestetik konpetitibitatea garatzekoa. Printzipio hauek onartzen ez dituzten enpresek baztertuko dituzte kontsumitzaileek eta azkenean beren azkiodunen kalterako izango da. Berdea izatea marketing egiteatik haratago doa orain, eta sinesgarritasunaren ondokoa bihurtzen ari da.

mikel@carbonica.org


Komentarioak

Komentarioa idatzi