Urte berriko erabakiak

Mirentxu Biscaichipy

Argitaratua: 2009-01-14 00:26:06

Urteak jin, urteak joan eta aintzineko urtemugan atxiki ez ditugun erabaki batzuk hartzen ditugu berriz (edo berri batzuei ere pentsatzen han artean). Erabaki horiek gure amentsei edo nahikeriei lotuak dira ardurenean (arrotza zaikun hizkuntza baten ikastea, herrialde urrundu batetara bidaiatzea...) edo sinpleki eguneroko bizian trabagarriak zauzkigun usaiei lotuak: erretzetik gelditzea, gehigarriak ditugun kilogramoen galtzea, familiari gehiago kasu egitea, gidatzen ari girelarik ez sobera aserretzea...