Bozken eskandala
Xipri Arbeldide
Ez nintzen oraino apeztua Jesusen hitz hauei ohartu nintzelarik : Ez daitezke Jainkoa eta dirua zerbitza. Zenbat aldiz ez dut egiaztatu geroztik ! Dirua delarik jaun eta jabe, zenbaitek dute jastatzen zoriona (apur bat !) bainan besten bizkar. Dirua galgarria dela dio Jesusek. Hori da niretzat Ebanjelioko baloreetan oinarrizkoenetarik bat.
Hautagaiei galderak (segida)
Xipri Arbeldide
Berdintasuna lanean. 1976an %3 langabe ziren. Azken 20 urte hontan %8 eta 12ren artean gabiltza. Norat doaz langabeziaren kontra, mila milioika Estadoak xahutzen dituen euroak? Zenbaiten irabazi ahalgegarriak gehiago hantzerat oraino ? 2010an, CAC40eko hoiek aintzineko urtean baino %85 gehiago eman diete beren akziodunei ! Onartzen ahal duzu, lantegi bat eraikitzeko urririk man dioten lurra, ateak hesten dituelarik sozietate batek, eremu hori sal diezaion, hain zuzen urririk emana zion erakunde hari berari ?
Hautagaiei galderak
Xipri Arbeldide
Parisko kasetari handiek hats bahituak atxiki gaituzte egunak eta egunak. Goiz guziez, lehen berria eta beraz gure lehen arrangura : Noiz ? Non ? Azkenean jakin dugu. Ez du Gure Irratia hautatu ez eta Behorlegi tuturru hautagai zela jakin arazteko dudak zituztenei, batere baldin bazen. Eta pentsatu dugu, zuzen edo makur, gauza seriosen aldi izanen zela. Bainan ez. Halal haragia bilakatu da Frantsesen arrangura nagusia. Edo bazkaria Fouquet’s ostatu famatuan eginen zuenetz. Edo oraino zer ematen zuen azken sondeoak. Denbora mugatua izanez irrati-telebistetan, eremua egunkarietan, eta hautagaiak ainitz, beren programak bigarren mailarat pasatzen dira. Altaa, balikete galde interesgarririk egiteko jaun andere hoiei.
Munduko jandarma : Frantzia
Xipri Arbeldide
Frantziari gustatzen zaio munduko jandarma izatea. Eskua zabal, izunak ematen ditu eskuin eta ezker. Maori gizaburuen gertakariak oroitarazi digu eskuak ez dituela berak hain garbi. Kolonien konkista garaietan, Frantziako ikerlari zenbaitek bildu zituzten Zelanda Berriko hogei bat gizaburu, larrantzadura pollitez apainduak, hango moldean. Frantziako gizon eskolatuek ba ahal zuten hoiei begiratzeko eskubidea, ez ? XXI. mendean Zelanda Berriak eskatu du harat itzuliak izan zitezen. Christine Aubanel, kulturako andere ministroak goraki jakin arazi du, ontasun kulturalak zirela eta beraz utziezinak. Lege bat bozkatu behar izan dute espres espresa 2010an, aiten lurrean ehortziak izateko eskubidea izan zezaten buru horiek 2 urte berantago.
A
Xipri Arbeldide
A ! Nork erranen zuen hizki xoil batek horrelako indarra izan zezakeenik. "A"xoil batek munduko ekonomia kilikolo eman dezake beraz. Munduko handienak inarrosi ditu ! Bainan nork dauka eskutan delako "A" hori ? Nondik daukate horrelako boterea? Zein huteskundeetan emana diegu? Ala berek diote beren buruari emana ? Nor dira azpiz lanean ari diren mamu horiek?
Garratoina eta gasna
Xipri Arbeldide
Biziki arina zitzaidan ezkontza hori. Alde batetik ELBko laborariak, garapen iraunkorreko militanteak, lurrari errespetu ekartzen diotenak; bai eta, gauza arraroa, gizonari ere bai, ez bailiokete zernahi irets arazi nahi dirua estakuru.
Imazighen-en primadera
Xipri Arbeldide
Berbero izenarekin ezagunak dira, Barbaro deitzen bitzituzten Grekoek, konprenizen ez zuten hizkuntza bat mintzatzen zutenak. Berak Imazighen deitzen dira, mintzaira tifinagh, herria Amazigh
U2-ko Bonoren Eguberria
Xipri Arbeldide
Rockeko Top 5-ekoa den Bono, U2 taldearekin ene zaharrean ezagutzen badut, nolaz ez zuek gazteagoek? Bere bizia kondatzen du Bono in conversation with Michka Assayas liburuan. V eta XI. kapituluetan aipatzen du xeheki bere fedea. Kondatzen digu nola, Japonian gaindi egin kantu ibilaldi luze batetarik landa, Eguberrikari mezara joan zen San Patrick, Dublingo katedralera.
Requiem II
Xipri Arbeldide
Berri txarrak! Berri txarrak! Alde guztietatik! Aro aldaketaz zenbaitek ziotena gero eta seguragoa da. Bi edo hiru graduz goitituko da berotasuna mende hondarrerako. Omen! Somalia, Kenia eta Etiopian egundainokotan idortea. Eta idorteari dagokiola, gosetea. Hemen berean jadanik horrenbeste mila milioi euro emanak, eta beste andana bat eman beharko Greziari: 19.000 milioi Frantziari doakionaz. Orain arte dirua xuhur eta hori, zauriaren gaineko pikoa! Espainia eta Italian ere zerbait beharko ote den... Frantziak berak espantu guti. Requiem liburuaren edizio berri bat, emendatua, osatua, agertu beharko du Xiprik.
Miguel Leonis (segida)
Xipri Arbeldide
Miguel Leonisen berri izan dut, Jean Pierre Goytino bere ilobaz egin dutan liburua idaztean. Leonis, Kanbo Tauletxeko semea zen. Cap Horn-en gaindi joan zen Kaliforniara 1850ko hamarkadan. Bi metroz gora egiten zuen. Izengotia : El Vasco Grande. El Scorpion arrantxoan eraiki zuen bere etxea eta han bizi izan. Erakustoki bat da orai. Ikus ditazke besteak beste, Leonisen karrosa eta mainargia, nahi bezain basa izana gatik, mainuak hartzen baitzituen gure gizonak.
















- 