Lasterketak.com, herrietako proben egutegi osatua sarean

Argitaratua: 2012-01-30 01:29:04

Euskal Herriko lasterkarien erreferentziazko ataria bihurtu da azkenaldian Lasterketak.com. Herriz herri egiten diren korrika saioen egutegi osatua aurkitzeaz gain, proba nagusienen ondorengo argazki sorta ere eskuragarri dute berton. Alberto Mellaren eguneroko ahaleginaren emaitza da. "Interneten ez zegoen proben informazio orokorrik. Egutegia osatzea pentsatu nuen eta horrelaxe hasi nintzen", azaldu dio "Gaur8" astekariaren Xole Aramendi kazetariari.

Didier Faugeron et Denis Avril hautatu dituzte ekaina bitartean Baionako errugbi taldea gidatzeko

Argitaratua: 2012-01-17 12:54:30

Avironek Jean-Pierre Elissalde trebatzailea etxera bidali zuen joan den asteburuan eta bere ordez Didier Faugeron et Denis Avril hautatu dituzte hemendik ekaina bitartean taldea eramateko. Baionak ez du partida bakar bat irabazi iazko azaroaren 24az geroztik eta horrek ezinegon handia eragin du Lapurdi hiriburuko taldean. ( Aviron taldeak plazaratu agiria, frantsesez soilik ).

Final laurdenak jokatzeko ametsak zapuztu dira miarriztarrentzat

Argitaratua: 2012-01-16 12:25:49

Xuri-gorriek partida ona egin dute, markagailuan aurretik ere ibili dira Yachvili bikain baten eskutik, baina ez da, ordea, irabazteko nahikoa izan. Bukatu dira Biarritzek multzoko lehenengo bezala final laurdenak jokatzeko zituen aukerak. Atzo ez zuen partida txarra egin, baina ez zen garaipena lortzeko nahikoa izan (Saracens 20-Biarritz 16); orain, lehen fasea datorren astean garaipen batekin agurtu nahiko du, bigarren onena bezala sailkatzeko ere ia ez baitu aukerarik. Gauzak ez dira lasaiago Baionan, non Jean Elissalde trebatzaileak bere postua galdu duen.

Trinketeko Buruz Buruko Frantziako Elite Pro xapelketa : bi faboritoek ez dute lehen saioan hutsik egin

Argitaratua: 2012-01-16 12:16:10

Etxeberri eta Jeannots ziren Berezkoen Buruz Buruko Txapelketako lehen bi kanporaketak irabazteko faboritoak, eta ez zuten hutsik egin, biak izango baitira hurrengo kanporaketan, nahiz eta horretarako lan ainitz egin behar izan zuten.

Trinketeko Buruz Buruko Frantziako Elite Pro xapelketa abian

Argitaratua: 2012-01-14 15:33:38

Trinketetan jokatzen den esku huskako buruz buruko Frantziako pilota xapelketa urtarrilaren 15tik otsailaren 25ra izanen da. Agusti Waltary da, sorpresarik gabe, aurtengo faboritoa bainan antolatzaileek diotenez "denek baditugu egun txarrak eta beraz ezusteak gertatu ahal dira". 2012ko edizio hunenetzat 15 pilotarik parte hartuko dute. Otsailaren 25ko finalarentzat Baionako trinketa modernoan hitzordua emanik da.

Kurutxarik kendu dio agintea Waltariri Garaziko trinketean

Argitaratua: 2012-01-09 12:14:42

Atzoko Superprestige lehiaketako finalean, Andde Kurutxarik eman dio amaiera Waltariren aginteari. Kubako pilotaria jaun eta jabe izan da azken urte hauetan eta atzo arte bera zen xapelduna, bai Buruz Burukoan, bai Binakakoan, baita Mastersean zein Superprestigean ere. Aurten, bat behintzat galdu du aurrelari amerikarrak. (Kurutxari 40-Waltari 34)

Dominique Boutineau FIPB-eko lehendakaria Frantziako Ohorezko Legioaren Zaldun izendatuko dute

Argitaratua: 2012-01-05 11:23:26

Nazioarteko euskal pilotaren federazioko ( FIPB ) lehendakaria den Dominique Boutineau frantses gobernuak Ohorezko Legioaren Zaldun ( Chevalier de la légion d'honneur frantsesez ) 2012an izendatzekoa dituen zerrenda ofizialean agertzen dela jakin da. "Frantziako gobernuak saritzen duen izendapen garrantzitsu bat da. Aldi hunetan Dominique Boutineauk euskal pilotari eskaini dituen zerbitzuentzat da" dio FIPB federazioak.

Hirukasko lasterketaren geroa segurtaturik da, ahatik posible liteke zoingehiagokaren izpirituak leku guttiago ukanen duela

Argitaratua: 2011-12-30 11:32:24

Ipar Euskal Herriko Mendi lasterketa ( trail ) hitzordu nagusienetariko bat den Hirukaskok desagertzeko arriskua zuen antolatzaile nagusiena eta jatorrizkoa zen Ibaialde elkarteak ekimena bertan behera utziko zuela jakinarazi zuelarik. Kirolarientzat beharrik, orain arte antolatzaile kidea zen Itsasuko Goxoki gaztetxearen elkarteak heldu den urteko ekaineko azken asteburuko Hirukasko lasterketaren 23. edizioa antolaketa osoa bere gain hartuko du.

Mailari eutsi nahi badiote, ezin dituzte huts ainitz egin

Argitaratua: 2011-12-30 10:26:08

Avironek gaur Tolosan jokatuko du, eta Biarritzek bihar Toulon hartuko du. Liga erdia joan da, eta euskal taldeen egoera ez da hain ona. Aviron hamekagarren da, jaitsieratik oso gertu, eta Biarritz, azkena, mailari eusteko gero eta aukera guttiagorekin. Bigarren zati hunetan jazartzen ez badira, nehorrek uste eta pentsatzen ez duena gerta daiteke.

Futbolako Euskal Selekzioaren pesta izan da bainan ez garaipenarena

Argitaratua: 2011-12-29 12:57:01

Egun osoan Euskal Selekzioaren aldarrikapena eta pesta egin ondoren arratsean Bilboka San Mamesen euri pean iragan den zoingehiagoka porrota batekin bukatu da. Lehen aldikotz duela sei urte, euskal futbol taldeak Tunisiaren aurka galdu du 0-2 emaitzarekin. Bigarren partean Msaknik eta Chadlyk bi golak sartu dituzte. Tunisiar taldea Afrikako Koparen kari Gabon eta Ekuatorereren kontra Ginean urtarrilaren 21a eta otsailaren 12a bitartean jokatzekoak dituen partiden prestatzen ari da.