Auņamendi elkarteak 37. Ibilaldi Neurtua antolatzen du igande huntako
Urriaren 4an, igandean, Auņamendi elkarteak 37garren Ibilaldi neurtua antolatzen du Bidarrain. Herriko plaza xoko gelan partehartzaileen izenak hartuko dira goizeko 8etatik 9ak arte. Hiru ibilbide ezberdin aurreikusiak dira maila guzietako mendizaleek mendiaz goza dezaten.
Gauxa ARRANBIDE | DONIBANE GARAZI
Auņamendiko 37. ibilaldi neurtua Bidarrain izanen da urriaren 4ean, igandean, eta goizeko 8etatik goiti parte hartzaileen izenak bilduko dira. Mendizaleak binazka edo taldeka abiatuko dira berantenik goizeko 9etan.
Urtero antolatzen den ibilaldi neurtua ez da lasterkaldi bat, baizik eta ibilaldi jarraiki bat da. Elkartasunaren ispiritua lehiaketarena menperatuko du partehartzaileen artean. Horregatik, natura eta mendiaz gozatzen helburua duen ibilaldi hau denen plazerrean iraganen da.
Hiru ibilaldi ezberdin, maila ezberdinekoak, pentsatuak dira. Ibilaldi luzea 23 kilometrokoa da 1 650 metroko desnibeltasunarekin. Ibilaldi ertaina 21 kilometro luzaerakoa da eta 1 260 metroko desnibela dauka. Familiko ibilaldiak, berriz, 11 kilometro neurtzen ditu eta 707 metroz igotzen da.
Herriko plazatik abiatuko den ibilaldia Harlepoko bordaruntz joanen da eta Larla, Gastigarlepoa, Galarzeko lepoa, Urbieta Iturri, Larrarteko lepoa, Harrietako lepoa, Mendizangaiko lepoa, Iparla gailurra, Iparlako lepoa, la muga 89 eta Laxoko lepoa zeharkatuko ditu, berriro herriko plazara heltzeko. Ura banatua izanen da bidean, hain zuzen, Urbieta Iturri, Harrietako lepoa eta Laxo lepoaren heinean.
Partehartzaile bakoitzak bere bazkaria ekarri beharko du eta bost euro pagatu beharko ditu abiatzean izateko. Xakurrak ez dira onartuak izanen, kabalak oraindik mendietan dabiltzatelako.




