Christian Gajan, AB errugbi taldearen entrenatzaile berria
Asteazken arratsean prentsa pundua egin du Aviron Bayonnaisek taldeak bere entrenatzaile berria aurkezteko. Christian Gajan taldearen burua hartu du, ofizialkit. Top 14-ean 13. postuan dagoen AB taldeak une zailak bizi ditu. Aldaketak sailkapenea jauzia emateko balio duela espero du kirol talderaren zuzendaritzak.
Azken egunotako zurru-murruak baieztatu ditu Aviron Bayonnais errugbi taldeak bere webgunean. Hedabide ezberdinek aurreratu dutenez, asteazkenetik, Christian Gajan hartu du lehen taldearen ardura. Bere xedea, taldeak Top 14 kategoari eustea. Egun 13. postuan da AB, hots egoera delikatu samar da Baionako taldea.
Ataka honetatik ateratzeko nahian, Francis Salagoiti Baionako presidenteak aldaketak egin ditu. Richard Dourthe kirol zuzendaria kargutik kendu eta gero izendapen bat egin du: Laurent Pardo aholkulari gisa hartu du. Oraingoan entrenatzaile berria hautatu du Gajan.
Thierry Mentieres eta Jean Phillippe Coyolaren lana betetzera datorren Gajan eskarmentu handiko entrenatzailea da. "Berria" kazetan Eneritz Zabaletak gogora ekarri duenez Tolosako Stade handian hasi zuen entrenatzaile ibilbidea, Guy Noves oraingo managerraren laguntzaile gisa.
Ondoren, Castresen aritu da entrenatzaile nagusi gisa. Ondoren, hainbat herritan ibili da: Italian -Treviso entrenatzen-, Txekiako selekzioko hautatzaile ere izan da, eta Japonian Fukuoka zuzendu du.




