Dominique Boutineau FIPB-eko lehendakaria Frantziako Ohorezko Legioaren Zaldun izendatuko dute
Nazioarteko euskal pilotaren federazioko ( FIPB ) lehendakaria den Dominique Boutineau frantses gobernuak Ohorezko Legioaren Zaldun ( Chevalier de la légion d'honneur frantsesez ) 2012an izendatzekoa dituen zerrenda ofizialean agertzen dela jakin da. "Frantziako gobernuak saritzen duen izendapen garrantzitsu bat da. Aldi hunetan Dominique Boutineauk euskal pilotari eskaini dituen zerbitzuentzat da" dio FIPB federazioak.
Sari hau zuzendua izan zako euskal pilotaren federazio frantsesan eraman dituen 16 urteetan eta 2002tik geroztik FIPBko lehendakaritzan pilotaren alde egiten duen lanarentzat.
Ohorezko Legioaren ordena Frantziako Napoleon Bonaparte inperadoreak 1802ko maiatzaren 19an plantan ezarri zuen. Frantziako ohorezko dekorazio haundienetariko bat da saritzeko nazioari eskainiak diren merezimendu zibil edo militarrak.
Komentarioak
Nor Nori Nork
2012-01-05
LehendakariA izendatu dute!
Kazeta.infok egiten duen lana bikaina da eta zinez gustoko webgunea dut baina ezin jasana da hainbeste euskara huts ikustea. Eta are gutiago izenburuetan direnean!
Adierazgarri
2012-01-06
Badira liburu aski interesgarriak menperatzaileen eta menperatuen jarreraren inguruan. Kasu honetan menperatzaileak menperatua saritzen du bere baitan integratu eta asimilazioa bultzatzeko. Zer lotsagarria eta euskal pilotan ere, nazioarteko federazio hortan Euskal Herria ukatua!


- 

