Essor Basque Donibane Garazin ibiliko da gaur
Joan den larunbatetik eta heldu den igande bitarte Essor Basque bizikleta itzulia ospatzen ari da Ipar Euskal Herrian. Kurtsa Maulen demarratu da eta Aturri ertzean igaro ostean, gaur, asteartearekin, Donibane Garazin igaroko da 200 txirrindulari gora biltzen duen kurtsa. Hiru aldiz zapalduko dute txirrindulariek Gamiako gaina. Lehen asteburuan La Pomme Marseille taldeko bi txirrindularik bere indarra erakutsi dute Essor Basquen: Yoann Bagotek irabazi zuen Maulen eta Julien Antomarchik Aturriko zirkuitoan.
Essor Basquek partehartze errekorra izanen du aurten. Otsailaren 13tik 21ra 200 txirrindulari goiti murgilduko dira Ipar Euskal Herriko errepideetan. Itzulia joan den larunbatean abiatu da Maulen. Yoann Bagotek irabazi du lehen etapa. Igandea, berriz, Aturri ibaiaren ertzetan Julien Antomarchi izan da azkarrena. Biak La Pomme Marseilako taldekideak dira.
Gaur, Donibane Garazin jokatuko da kurtsa. Hauek dira hurrengo etapak: ; ostegunean, Baxe Nafarroako Itzulia (Larzabale-Donapeleu); larunbatean Atlantikokoaren itzulia (Azkaine-Hendaia); eta igandean Essor-eko saria korrituko dute bi sektoretan banaturiko itzulian: Kanbo-Ibardin eta Kanbo-Kanbo.
Euskal selekzioa presente izanen da Essor-ean, preseski hiru itzulietan: Igandean estreinatu ondoren, ostegunean eta larunbateko kurtsetan izanen da. Aturriko zirkuitoan hauexek dira Mikel Pradera eta Angel Balzolak deitu dituzten txirindulariak: Sergio Ruiz, Markel Antón, Igor Romero, Pedro Usabiaga, Jon Garate, Mikel Hernández eta Mikel Filgueira.
Otsailak 18an, ostegunarekin, Baxe Nafarroako tourran lehiatuko dira Ugaitz Artola, Igor Romero, Borja Abasolo, David Pardo, Illart Zuazubizkar eta Jon Garate.
Azkenik, Atlantiko itzulian euskal selekzioko ordezkari hauek izanen dira: Ugaitz Artola, Mikel Filgueira, Eneko García, Jokin Leanizbarrutia, Aitor Alvarez eta Victor De la Parte.





