Futbolako Euskal Selekzioaren pesta izan da bainan ez garaipenarena

Argitaratua: 2011-12-29 12:57:01

Egun osoan Euskal Selekzioaren aldarrikapena eta pesta egin ondoren arratsean Bilboka San Mamesen euri pean iragan den zoingehiagoka porrota batekin bukatu da. Lehen aldikotz duela sei urte, euskal futbol taldeak Tunisiaren aurka galdu du 0-2 emaitzarekin. Bigarren partean Msaknik eta Chadlyk bi golak sartu dituzte. Tunisiar taldea Afrikako Koparen kari Gabon eta Ekuatorereren kontra Ginean urtarrilaren 21a eta otsailaren 12a bitartean jokatzekoak dituen partiden prestatzen ari da.

Bi taldeen arteko borroka zaila izan zen hastapenetik eta Tunisiarrek joko defentsibo baten mantentzeko behartuak izan dira. Euskaldunek baloina sartzeko aukera ugari ukan badituzte ere, Xabi Prietok eta Aritz Adurizeren bitartez adibidez eta atzerritarren defentsak noiztenka koordinazio eskasa ukan badu ere, kontzentraturik egon da eta ez du fitxik utzi pastazen. Ainitz senditu da euskaldunek elkarrekin trebatzeko aukerak eskas ukan dituztela.

Bigarren zatiaren hastapenean, lehen oren laurdenan bereziki, bi taldeen arteko dinamika ez da aldatu. Euskaldunek golaren sartzeko paradak ez dutuzte falta ukan bainan ez da halakorik gertatu. Berrogeita hamasei garren minutuan San Josek zuen aukera politenetariko bat izan bainan Tunisiar atzelari batek buru kolpe baten bidez atetik baloina atera zakon.

Aldiz, 67. minutuan Tunisiarrek markagailua ideki dute. Amine Chermitik euskaldunen zutoinaren kontra botatutako baloina, Youssef Msakni kideak errekuperatuko du eta hortaz profitatuko du lehen punduaren gauzatzeko.

Berdinketaren lortzeko Euskal Selkzioak haren jokoa gogortu zuen bainan ez da aski izan, aukerak huts egiten segitu dituzte. Tunisiako bi atezainek izugarrizko partida egin dute baloina bat ere ez utziz pasatzen.

Gainera 83. minutuan tunisiarrek bigarren gola eta zoingehiagokako azkena sartu zuten. Euskaldunek ataka batean baloina galdu zuten eta kontra erasoan Amine Chermitik baloina Adel Chedlyri eskaini zakon golaren gauzatzeko. Ohartarazteko da euskaldunen atzelariaren artean komunikazio falta bat izan dela eta elgarrekin trebatzeko denbora gehiago ukan baldin bazuten beharbada ez zela halakorik gertatuko.

Euskal Selekzioak zoingehiagoka galdu badu ere, eguna eta partidaren ondoko gauldiaren segidan selekzio ofizialaren aldarrikapena egin eta ospatu da giro ezin hobean. Sei urtez lehen aldia da euskal futbol taldeak galtzen duela, azken zoingehiagoka aurtengo apirilan Estoniaren kontra ukan zuen eta aldi huntan garaipenarekin bukatu zuen 2-1ko emaitzarekin.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

BaxeNafar

2011-12-29

La OSTIA, irabaztea merexi ginuen bainan azken finean, bi gol jasan behar ditugu!!!


Egun batez gure talde nazionala mundialan izango da. GORA EUSKAL HERRIKO SELEKZIOA OFIZIALA

icon

FOLK

2011-12-30

Emaitza ez zait garrantzitsuena iruditzen, ofizialki jokatu ahal izaitea baizik, gero galdu nahiz irabazteko.
Iruditzen zait urtez-urte zeremonia bera errepikatzen dela: eguberrietan partida bat, aldarrikapen pixka bat eta kitto!Gainera partida beti Bilbon da (edo bertzela Donostian), zergaitik ez Mendizorrotzan, Sadarren edo Agileran?
Eta ESAIT-ek lehen Ibarretxek botatzen zuen mezu bera botatzen du: euskal gizarteak selekzio ofizialak nahi ditu eta nahi hori gauzatuko da. Arazoa da, nahi hori ukatzeko bi estatu inperialisten botere guztia dagoela eta hori altxatu behar dela. Ta hori ez da boluntarismo soilarekin lortzen!

Komentarioa idatzi