Ipar Euskal Herriko Mendi Maratoiaren hirugarren edizio arrakastatsua

Argitaratua: 2010-07-26 17:43:10

Baztandarrak mendi taldeak antolaturik Ipar Euskal Herriko Mendi Maratoiaren hirigarren edizioa ospatu da joan den larunbatean Bidarrain. 200 lasterkari gora bildu dira froga honetan. Gizonezkoen sailkapenean Aritz Kortabarria izan da lehena. Emazteen sailkapenean Gwenaëlle Bidondo arribatu da lehena.

Aritz Kortabarriak 4 oren 20 segundu eta 40 segundutan burutu du ibilbidea, Bidarraiko Trail-eko denboranik onena 42 segundutan apalduz.

Emazteen artean, Gwenaëlle Bidondok 33 segundutan hobetu du errekorra. Bidondok 5 oren 42 minutu eta 16 segundutan egin du ibilbidea eta sailkapen orokorrean hamabostgarrena izan da.

Izena eman dutenen artean, 217 lasterkari iritsi dira helmugara. Baztandarrak taldeak kontent azaldu da lasterketak ukan duen parte-hartze handia eta frogan izan den giro ona goraipatu du.
( Xehetasun guziak http://www.baztandarrak.fr )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi