Julien Antomarchik bere bigarren garaipena lortu du Essor Basquen

Argitaratua: 2010-02-17 12:29:33

Joan den larunbatetik eta heldu den igande bitarte Essor Basque bizikleta itzulia ospatzen ari da Ipar Euskal Herrian. Kurtsa Maulen demarratu da eta Aturri ertzean igaro ostean, atzo, asteartearekin, Donibane Garazin igaro da 200 txirrindulari gora biltzen duen kurtsa. Bigarren etapan, Aturriko zirkuitan, lorturiko garaipena errepikatu du La Pomme Marseille taldeko Julien Antomarchi txirrindulariak. Mckael Queiroz mauletarrak itxura ona eman du Garaziko kurtsan.

Essor Basquek partehartze errekorra izanen du aurten. Heldu den igande bitarte 200 txirrindulari goiti murgilduko dira Ipar Euskal Herriko errepideetan. Itzulia joan den larunbatean abiatu da Maulen. Yoann Bagotek irabazi du lehen etapa. Igandea, berriz, Aturri ibaiaren ertzetan Julien Antomarchi izan da azkarrena. Biak La Pomme Marseilako taldekideak dira.

Atzo, Donibane Garazin jokatutako kurtsan, Julien Antomarchik garaipena errepikatu du. Asteburuan bezala, Garaziko itzulian ere Mauleko Mckael Queiroz txirrindulari gazteak oso itxura ona eman du. 17. bukatu du etapa. Bere auretik beste euskaldun bar, Naturgaseko Pello Bilbaok 13. postuan amaitu badu etapa.

Hauek dira hurrengo etapak: ; ostegunean, Baxe Nafarroako Itzulia (Larzabale-Donapeleu); larunbatean Atlantikokoaren itzulia (Azkaine-Hendaia); eta igandean Essor-eko saria ospatuko da bi sektoretan banaturiko itzulian: Kanbo-Ibardin eta Kanbo-Kanbo.

Euskal selekzioaren parte hartzea
Euskal selekzioa presente izanen da Essor-ean, preseski hiru itzulietan: Igandean estreinatu ondoren, ostegunean eta larunbateko kurtsetan izanen da. Otsailak 18an, ostegunarekin, Baxe Nafarroako tourran lUgaitz Artola, Igor Romero, Borja Abasolo, David Pardo, Illart Zuazubizkar eta Jon Garate lehiatuko dira.

Azkenik, Atlantiko itzulian euskal selekzioko ordezkari hauek izanen dira: Ugaitz Artola, Mikel Filgueira, Eneko García, Jokin Leanizbarrutia, Aitor Alvarez eta Victor De la Parte.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi