Moderne trinketeak bere itxura onena erakutsiko du Waltari eta Ezkurra arteko finala kari

Argitaratua: 2010-02-20 12:42:46

Ezustean hautsitako beira aldatu ondoren garbiketa lanean ari ziren, atzo, langileek Moderne trinketean.

Eguna heldu da. Hiru urtez itxaron dute pilotazaleek gaurko norgehiagokaz gozatzeko. Ika-mika, ikusmira, morboa... Waltary Agusti eta Paxkal de Ezkurra arteko finala osagai guziak baditu. Buruz buru izanen dira arratseko 18.00etatik goiti elite pro xapelketaren finala jokatzeko. Dena prest dago Moderne trinketean partidarako. KAZETA.INFOk atzo hartu irudian, langileek beirak aldatzen eta txukuntzen zituzten gaurko norgehiagokan Baionako trinketeak bere distira guzia hartu dezan.

Orain arte urruņarrak ezin izan nehoiz kubatarra finalean medean hartu. Gaurko finalari begira ere Waltari xapeldunarentzat ematen dute gehienek. Pilotazaleen artean emaitzari zoin den izanen da eztabaida bakarra. Horri buruz, eta Waltariri buruz final ostean esanen direnak...

Ohiturak defendatzen dituztenek kanetak zorroztuta dituzte kubatarraren indar erakustaldia eta balizko garaipenaren aitzinean bere iruzkinak azaltzeko. Izan ere, partidak sortzen duen ikusminak bigarren mailan uzten ditu aurreiritzi guziak. Bestalde, De Ezkurrak azkenaldian agerian utzi duen joko onak norgehiagoka ederra ikusteko -eta agian mirari bat gertatzeko ere ?- esperantza berriak sortu ditu.

Azkaingo trinketearen berrirekiera ospatzeko antolatutako partidan Ezkurrak mendean hartu zuen kubatarra, berriz ere jokoan sartzeko prest dagoela garbi adieraziz. Xapelketaren zehar beste hainbeste erakutsi du. Beiraren kontrako kolpe mitiko bezain mingarri hura ahantzita, gaurko finalera askoz presio guttiarekin arribatzen dela aitortzen du urruņarrak.

Ilusioa berreskuratu du, zaleak ondoan ditu, eta Modernen barruan due guzia emaiterat doala erran du Ezkurrak. Atzo, Baionako trinkete


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi