Oragarreko 28 urteko mutil bat hil da Hirukasko mendi lasterketan

Argitaratua: 2011-06-27 13:43:25

Bob EDME argazkia.

Hirukasko mendi lasterketak Bidarrai eta Itsasu lotzen ditu. Iragan larunbatean jokatu da aurtengo martxa eta, maleruski, gazte baten heriotza gertatu da. Éric Etchemaite, 28 urteko gazte bat bihotzekoa jasa du, zantzu guztien arabera beroa izugarriaren eraginez. 8 orduko zeharkaldian eginiko esfortzuak eragin ezin larriagoa izan zuen Olano enpresan garraiolari gisa jarduten zuen lasterketari honentzat. Atzo goizean zendu baitzen Baionako erietxean.

Samuk Artzamendi aldera abiatu zen gazteari laguntzeko eta mementuz biziarazi zuen bihotzak jota lurrerat erori zen gaztea. Ondoren mutila Baionako erietxera eraman zuten. Larunbatean, arratseko laurak aldera gertatu zen istripua.

Zantzu guztien arabera beroa izugarripean eginiko 8 orduko lasterketak eragin txarrena izan zuen Oragarreko gaztearentzat. Atzo goizean hil zen erietxeran.

Hildakoa gidari gisa jarduten zuen Olano enpresan eta oso ezaguna zen Donapaleun, errugbilari baitzen.


Komentarioak

Komentarioa idatzi