Samokhvalov anaiek maila handia erakutsi dute Essor Basque lasterketaren azken egunean
Dimitry eta Anton Samokhvalov, errusiar bizkiek, bere mala erakutsi dute aste osoan zehar eta, nola ez, baita Essor Basque 2010eko azken egunean ere. Lehenak etapa bat irabazi du eta bigarrenak sailkapen orokorra eskuratu. Bi froga jokatu dira txirrindularien lasterketaren amaiera egunean. Lehena Kanbo eta Ibardineko gaina artean murgildu da, bigarrena Kanbon.
Kanbo eta Ibardin artean, igande goizean, jokatutako lasterketan Dimitry Samokhvalov izan da jaun eta jabe, eta bere anai bizkia hirugarrena sartu da helmugan.
Arratsaldean Kanbon ibili dira txirrindulariak. Bertan Remy Badoc sartu da garaile. Izan ere Anton Samokhvalov-ek denborari begira emaitza ona atera dio azken frogari.
Sailkapen orokorrean Dimitry Samokhvalov izan da lehena, Remi Badoc bigarrena eta Anton Samokhvalov hirigarrena. Lehen euskalduna Mickael Queiroz da. Hamargarren postua lortu du mauletarrak. Naturgas taldeko Pello BIlbao 21. izan da eta talde bereko Aitor Ocampos 26. postuan geratu da.





