Tourmaletera ikurrinekin joateko deia egin du Esaitek
Euskal Selekzioaren aldeko Iritzi Taldeak (Esait) agerraldia egin du gaur, Tourra Pirinioetara hurbiltzen den bakoitzean antolatzen dituzten ekitaldien berri emateko. Aurten uztailaren 20, 21 eta 22rako ezarri dute hitzordua, Tourmaleten. Euskal Herriak selekzio propioa izateko eskubidea duela aldarrikatzeko ikurrinekin joateko deia egin diete zaleei.
Bir maneran, aurten lehenaldikoz Euskaltel-Euskadi taldeko autobus eta autoetan agertuko diren "Spain" eta "Espagne" hitzekiko bere desadostasuna azalduko dute Esait-eko kideek.
Talde honek gaur Donostian iragarri duenez 6.000 ikurrina banatuko ditu Tourmaleten egun horietan. Ohi bezala, xirripita eta mendi martxak antolatu ditu eta festa handi bat ere prestatu du.




