Trinketeko Buruz Buruko Frantziako Elite Pro xapelketa abian
Trinketetan jokatzen den esku huskako buruz buruko Frantziako pilota xapelketa urtarrilaren 15tik otsailaren 25ra izanen da. Agusti Waltary da, sorpresarik gabe, aurtengo faboritoa bainan antolatzaileek diotenez "denek baditugu egun txarrak eta beraz ezusteak gertatu ahal dira". 2012ko edizio hunenetzat 15 pilotarik parte hartuko dute. Otsailaren 25ko finalarentzat Baionako trinketa modernoan hitzordua emanik da.
Waltary Agusti, Hervé Bonebeltche, André Kurutcharry eta Thierry Harismendy zuzenean finala laurdenetarako sailkatuak dira Pascal de De Ezcurra, Patrick Ocafrain, Laurent Lambert, Ellande Alfaro eta Olivier Larretcheak zortzigarren finaletarako txartela badutelarik.
Olivier Jeannots, Pierre Ducassou, Gregory Aguirre, Hervé Etcheverry, Vincent Lazcano eta Ximun Lambertek aldiz, hamaseigarren finaletako kanporaketetik pasatu beharko dira.
Lehen bi partidak igande huntan Lohitzüneko trinketean iraganen dira ( 16:00 eta 17:00tan), Ducassou eta Etcheverryrekin lehenik eta gero, Jeannots eta Aguirrerekin.
Azken kanporaketa urtarrilaren 21an jokatuko da Luhusoko trinketean (18:00tan) Lazcano eta Ximun Lamberten artean.
( Xehetasunak: www.ffpb.net edo 05 59 59 22 34 )




