Txirrindulari gazteak hautatu ditu Euskaltelek Australian denboraldia abiatzeko, tartean Sicard hazpandarra
Euskaltel Euskadi gaur abiatuko da Australia aldera. Talde laranjak heldu den igandean korrituko du denboraldiko lehen proba, Down Under Klasika. Espedizioa zazpi txirrindularik osatuko dute kirolariei dagokienez: bi «beterano», Ivan Velasco eta Mikel Nieve, eta bost gazte, Romain Sicard, Jonathan Castroviejo, Daniels Sesma, Gorka Izagirre eta Miguel Minguez. Aipatzekoa da Sicard hazpandarra, 23 urtetik beherako munduko txapeldunak, lehen aldiz arituko dela ofizialki Euskaltelen elastikoa soinean jantzita.
Euskaldunek denbora apur batekin joan nahi dute Australiarat bertako ordutegira -zortzi oreneko aldea dago- eta aroari -uda bete-betean daude hego hemisferioan- behar bezala egokitzeko.
Igandeko lasterketaren ostean, urtarrilaren 19tik 24ra, ProTour denboraldiko lehen itzulian ere, Tour Down Under delakoan, parte hartuko dute txirrindulari euskaldunek.
ERan bezala, espedizioa zazpi txirrindularik osatuko dute kirolariei dagokienez: bi «beterano», Ivan Velasco eta Mikel Nieve, eta bost gazte, Romain Sicard, Jonathan Castroviejo, Daniels Sesma, Gorka Izagirre eta Miguel Minguez. Aipatzekoa da Sicard hazpandarrak, 23 urtetik beherako munduko txapeldunak, lehen aldiz arituko dela ofizialki Euskaltelen elastikoa soinean jantzita.
Txirrindulariekin batera, Alvaro Gonzalez de Galdeano gasteiztarra ere Australian izanen da bere zuzendari kargua estreinatzen. Bi urtez Orbean ibili ostean, beretzat ere lehen lasterketa izango da funtzio berria duenetik. Bilkura 14.00etan egingo dute eta, Sicard ez beste guztiak, Loiutik hartuko dute Adelaidarako hegazkina. Lapurtarrak Biarritzetik abiatuta egingo du bidaia.





