Arraytxiki web izeneko interneteko laborategia aurkeztu dute Donostian

Argitaratua: 2008-11-06 12:53:06

Donostiako Koldo Mitxelena Kultur gunean burutu dute Arraytxiki Web Laborategia izeneko egitasmo berriaren aurkezpena. Gorka Juliok eta Haritz Rodriguezek azaldu dute web horren nondik-norakoak. Era berean, publikatu.com izeneko zerbitzuari buruzko xehetasunak eman dituztelarik. Arraytxiki Web Laborategia web aplikazioen bilgune izateko helburuarekin sortu da.

Hartara webgune berrien sorkuntza sustatu nahi du. Juliok erran duenez, pertsona berritzaileen arteko harremana sendotzeko bidean, Fish&Txips izeneko topaketak antolatu dituzte.

Haritz Rodriguezek, bere adetik, publikatu.com izeneko egitasmoaren xedea zein den azaldu du. Bere ustetan, «euskaraz dauden webguneentzat, maiz, oso zaila da publizitatearen merkatuan txoko bat egitea». Horregatik, publikatu.comek iragarkiak hainbat webgunetan agertzeko parada emanen du.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi