Arte garaikidean Debussyk izan zuen eragina azpimarratzen du Donibane Lohizunen antolatu erakusketak

Argitaratua: 2012-07-16 09:49:17

Claude Debussy konpositorearen sortzearen 150. urtemuga kari eta 1917an Donibane Lohizunen pasa dituen oporren oroitzapen gisa, itsas bazterreko lapurtar hiriak "Debussy, arte garaikidea" deitutako erakusketa antolatzen du Ducontenia etxean. Euskal Herriko 50 bat tindulari, zizelkari edo argazkilariek musikagilearen sorkuntzek haien lanarengan duten eragina erakutsiko dute. Erakusketak ekainaren 30tik agorrilaren 26ra iraunen du. Uztailaren 21an tindulariekin, agorrilaren 4an zizelkariekin eta 18an argazkilariekin bisita komentatuak eginen dira.

1862an sortutako Claude Debussy konpositore frantsesa musika modernoaren aitzindari bat izan da, bere belaunaldiko teknika inpresionistak eta sinbolistak ezarri zituen musika sorkuntzan. Bere garaiko musikari bisualenetariko bat zen eta 1911an haren kide bati "musika eta irudia hainbat maite zituela" aitortu zion.

Gaur egun ere hainbat artisten obretan musikagile aitzindariaren aztarnak senditzen dira. Hain zuzen Duconteniako erakusketako artistek haien sorkuntzen bitartez publikoari erakutsiko diote Debussyren musikarekin dituzten loturak.

"Erakusketak musika, erritmoa eta soinuaren arteko paralelismoak aldarrikatuko ditu. Irudimena eta ametsen mintzairak aztertuko ditu plastikozko adierazpenetan musika bat ikusiz, erritmoak eta koloreak dituen musika bat".

Ekainaren 30an hasitako erakusketa agorrilaren 26a arte luzatuko da. Asteazkenetatik ortziraletara 15:00tik 19:30ra eta larunbat eta igandetan 10:30tik 12:30ra eta 15:00tik 19:30ra ateak publikoari ateak idekiko dizkio. Baita ere, Uztailaren 21an tindulariekin, agorrilaren 4an zizelkariekin eta 18an argazkilariekin bisita komentatuak eginen dira.


Komentarioak

Komentarioa idatzi