Baionako mediatekak euskal herritarren eta lurraren arteko harremana gai nagusitzat ukanen du otsaileko ekimenetan

Argitaratua: 2012-01-30 14:41:58

Bob EDME argazkia.

Otsailean zehar, Baionako mediatekak ekimen ugari antolatuko ditu "Euskal Herria: lurra eta gizakia" gaiaren inguruan. Erakusketak, filmen proiekzioak, idazle batzuekin topaketak, Philippe Etchegoyhen, Jean-Daniel Larribau edo Claude Labat bezalako adituekin mintzaldiak edo haurreri zuzendutako hainbat animazioa izanen dira gizakia eta haren inguramenaren arteko harremanen garrantziaz ohar gaitezen.

Otsailaren 6tik 29ra, Mauleko Ikerzaleak elkarteak Xiberoko etxeari buruzko erakusketa bat proposatuko  du. Etxea euskal kulturaren elementu ikusgarrienetariko bat da. Heren bizidunen antolaketa, inguramenari egokitzen den gizarte baten eredu da. Etxea ez da jendea bizi den lekua beizik, ondoko eraikinak, lurrak eta kabalak biltzen bait ditu ere. Baita ere, etxeak komunitatea izendatzen du, etxean bizi diren presunek, eraikinaren izena hartzen dute.

Ber epean, euskal mitologiari buruzko erakusketa bat eginen da. "Mitoak, korapilatuak diren utopia eta Ama Lurraren paisaiak bereizteko diren orraziak dira. Lauburu elkarteak antolatutako erakusketa, norberak mitologiako pertsonaia ezberdinekin topaketa egiteko aukera ukanen du fresko interaktibo baten bitartez. Maia, Sugaar, Laminak, Akerbeltz edo Galtzagorrien ( ... ) ezagutza egiteko aukera izanen da.

Claude Labat mintzalariak animatuko duen hitzaldiaren bitartez, gaiaren sakontzeko parada izanen da.

Otsailaren 7an, 18:15tan Philippe Etchegoyhenek 2011 plazaratu duen "Mémoires Souletines" liburua aurkeztuko du. 1960 eta 1970 hamarkadetako ibarretako Xiberoa kondatzen du idatziak. "Mundu berria" hurbiltzen ikusi ez duten laborari eta mutilen bizia aurkezturik da. Ondotik Maddi Oihenartek xiberotar kantu batzuk abestuko ditu.

Otsailaren 8an 10:30tan euskaraz eta 11:00 erdaraz, Xan Errotabeherek ihauterietako ipuinak kondatuko ditu. Jendetzak haren inguramenarekin ukan dituen egiazko edo irudimenezko istorioen kontakizunak izanen dira. Baita ere, ondoko egunean, hilabeteko bigarren ostegun guziz bezala, 16:00ak eta 17:30ak artean, irakurleen batzordeak Euskal Herria aipatzen duten eleberriei buruzko mintzaldi trukaketa bat antolatzen du.

Otsailaren 10ean, 18:15tan, euskal mendiari buruzko filma baten proiekzioa eginen du Lionel Andiak. Jaizkibel eta Mondarrainen artean kamera batekin ibiliz Lionel Andia kazetaria gizakiak mendietan utzi dituen aztarnen gibeletik ibili da.

Otsailaren 17an, 18:15tan Otsozelaiko harpeei buruzko mintzaldi bat izanen da. Leize hunetako paretetako artearen ikerketan aditua den Jean-Daniel Larribauek arte paleolitikoaren eguneratzearen gertakari garrantzitsu bat osatu duten marrazki haiek aurkeztuko ditu.

Hileko 21an, 10:00tan, 6 eta 10 urteren artekoentzat garai ezberdineko paisaien argazkien mozketa eta kolatze euskarazko tailerra bat izanen da. Gaztetxoek garaiak aldaraziko dituzte, Euskal Herriko Protohistoria, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta hurbileko geroaren paisaiak manipulatuz. Laguntza ukaiteko, garai bakotxa deskribatzen duten fitxa batzuk ukanen dituzte.

( Xehetasunak: www.mediatheque.bayonne.fr )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi