

2010eko abuztuaren 29a. 2010eko irailaren 10a. |
Herri ezberdinetan
(Ikus egitaraua)
|
50 ans du festival.

2010eko irailaren 10a. 2010eko irailaren 19a. |
Biarritz
(Herrian zehar)
| Ikus egitaraua
Dantza festibala.

2010eko irailaren 10a. |
Kanbo
(Eliza)
| 20:30

2010eko irailaren 11a. |
Sara
(Plaza)
| 22:00

2010eko irailaren 12a. |
Irisarri
(Polikiroldegia)
| 16:00
Jean-Michel Bedaxagar
Ikastolako haurrak eta burasoak, Caroline Philipps eta Mixel Ducau, Txomin eta Urbil Artola, Jean-Michel Bedaxagar / Mixel Arotze, Abar Olano, Kattalin Indaburu, Erramun Martikorena.

2010eko irailaren 12a. |
Sara
(Plaza)
| 22:00
Amaia Riouspeyrous

2010eko irailaren 14a. |
Biarritz
(Lorategi publikoa)
| 12:00
Ztikz ikusgarria.
Makilaren inguruko soinudun irudi antzerkia. Makila, indarraren eta boterearen ikur, amarru estetiko edo arte objektu gisa, orotan aitzina joaten laguntzen du, kaduzeo baten pare. Horregatik hautatu du Kristof Hiriart-ek, bere martxak laguntzeko. Bere funzioetarik batzuk aipatzeaz gain, makila perkusio-jolearen luzakin intimoa da, keinuaren, mugimenduaren eta dantzaren kalitatea eskatzen duena.

2010eko irailaren 14a. |
Azkaine
(Eliza)
| 21:15

2010eko irailaren 15a. 2010eko irailaren 18a. |
Hazparne
(Elgar zentroa, Ttattola...)
| Ikus egitaraua
Bertze musiken festibalaren 11. edizioa.

2010eko irailaren 16a. |
Bidarte
(Plaza)
| 20:00
Ikuskizun bereria:
- Euskal kantuak
- Bideoak
- Suak

2010eko irailaren 16a. |
Bidarte
(Pilota plaza)
| 21:30
2010eko irailaren 16a. |
Biarritz
(Santa Eukenia eliza)
| 21:30

2010eko irailaren 16a. |
Hendaia
(Les Variétés antzokia)
| 20:30
Bertsolaritza, antzerkia eta musika uztartzen dituen ikusgarria. Parte hartzaileetan, besteak beste : Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta, Porrotx jostakina, Txan magoa, Ramon Agirre eta Aitziber Garmendia aktoreak, Andoni Egaña (hemen argazkitan), Amaia Agirre eta Maddalen Arzallus bertsolariak.

2010eko irailaren 16a. 2010eko irailaren 26a. |
Herri ezberdinetan
(Plazetan)
| (ikus egitaraua)

2010eko irailaren 17a. |
Baiona
(Abiatzea : Euskal Erakustokia)
| 17:00
Gidaria : Lucien Etxezaharreta.
«Erromatarrek Lapurdum deitzen zuten hiriak ondare guziz aberatsa du. Ibai gune batean kokatu hiri nagusian ibiliz, hogei menderen laburpena ikusten da. Katedraleko gune zaharraren inguruan gotorlekuaren harresiek hiriaren handitzea kondatzen dute. Vaubanen harresi ikusgarriek luzaz gerizatu hirian, Baiona Handia eta Ttipia kokatzen dira, azken honek euskal munduari asko eman diolarik. Oinez ibiliz Pizkunde denboratik hogeigarren mende artinoko arkitektura ezberdinak agertzen dira, portu komertzioak markatu eskualdean. Geroari buruz itzultzen den hiria sortzen ari da, karrikak arramoldatuz, berriz topagune bilakatuz, egoitzak apainduz, komertzio berri bat bideratuz. Begirada zabalean, jendearen neurriko hiri nagusi baten ikuskizuna dakar ibilaldiak".
Lucien Etchezaharreta, jakitate handiko kazetari aparta, Maiatz aldizkariaren sortzaile eta kudeatzailea, Baiona hiria hobeki ezagutarazteko presuna zinez egokia.

2010eko irailaren 17a. |
Baiona
(Euskal Museoa - Xokoa gela)
| 10:00
Hizlaria: Xipri Arbelbide.
Gaia: "Baionako euskaltzaleak".
Baionan, aspaldi handian, euskal idazleak eta euskararen alde bermatu direnak izan dira, eta gaur egun, sekula baino gehiago.
Baionan sortua zen Pierre Lhande jesuita euskaltzaina, idazlea eta hiztegigilea; Baionan luzaz egon ziren, besteak beste, Pierre Narbaitz bikario jenerala, liburu andana baten idazlea eta Jakes Etcheverry, euskara irakaslea. Baionan bizi dira ere hiru euskaltzain: Piarres Xarriton, Txomin Peillen eta Xarlex Videgain. Zerrenda luzea, Xipri Arbelbide idazle nasai eta ikerlari xorrotxak agerian ezarriko duena.

2010eko irailaren 18a. |
Baiona
(Poterne-ko Baratzea)
| 21:00
Gaueko ikusgarria (piroteknia eta txalaparta) Amaren Alabak eta Kalakan taldeekin.

2010eko irailaren 18a. |
Biarritz
(Kasinoko ataria)
| 20:00
Tirauki Traukian ikusgarria.
Badira kantu tradizionalak lehen notekin gure memoria pitz dezaketenak. Hemen, Oskorri taldearen Tirauki baladak dantzariak nostalgiaren eta euforiaren artean eramaten ditu.

2010eko irailaren 19a. |
Angelu
(La Barre)
| 7:30

2010eko irailaren 19a. |
Biarritz
(Hondartza nagusiko ibiltokia)
| 11:00
Koreografoa, Malandain Ballet Biarritzeko dantzari ohia eta orain formakuntzaren arduraduna, Gael Domenger gonbidatua da gigabarra bereganatzera eta, txalapartaren (Ttikia Ta Txomin) eta Beñat Achiary-ren ahotsaren erritmoari jarraituz, honen berrasmatzera.

2010eko irailaren 19a. |
Donibane Lohizune
(Herrian)
| 9:45 - 17h30
Danborraden abiatzea Ziburutik. Desfilea Donibane Lohizuneko karriketan.

2010eko irailaren 22a. |
Baiona
(Hiri-barneko mediaketa)
| 16:00
Txotxongilo ikusgarria euskaraz, 5 urtez gorakoentzat.
2010eko irailaren 24a. |
Angelu
(Santa Maria eliza)
| 21:00

2010eko irailaren 25a. |
Hendaia
(Abbadiako Jauregiko kapera)
| 19:30
Jatorriz Gipuzkoarra, Maddi Zubeldia Ziburun bizi da. Xano Urtxegi eskusoinulariak, Txomin Arizaga
gitaristak eta Arkaitz Miner bibolinjoleak lagundurik ari da.
Bere konposaketak eskaintzen ditu, baita Euskal Herriko zein atzerriko zonbait kantu herrikoi ere.
Arrats honetarako, bidaiatxo poetikoa eskainiko dizue, Mikel Laboari omenaldi batekin hasirik, Antonio
Machadorekin urrats batzuk eman, irlandar erlaitzetan geldiunea egin, Jean Renoirrekin Pariseko
karrika euritsuetan barna ibili, tartean berak sortutako xokoak ezagutaraziz, hizkuntza batetik bestera,
emozio batetik bestera.

2010eko irailaren 25a. |
Baiona
(Merkatua)
| 17:00
Izaskun Lapazaren koreografia.
Badira kantu tradizionalak lehen notekin gure memoria pitz dezaketenak. Hemen, Oskorri taldearen Tirauki baladak dantzariak nostalgiaren eta euforiaren artean eramaten ditu.

2010eko irailaren 25a. |
Baiona
(Lakarra plaza)
| 18:00
Eneko Balerdirekin.

2010eko irailaren 25a. |
Hendaia
(Abbadiako Jauregia)
| 20:45

2010eko irailaren 26a. |
Donibane Lohizune
(Luis XIV plaza)
| 11:30
Izaskun Lapazaren koreografia.
Badira kantu tradizionalak lehen notekin gure memoria pitz dezaketenak. Hemen, Oskorri taldearen Tirauki baladak dantzariak nostalgiaren eta euforiaren artean eramaten ditu.

2010eko irailaren 26a. |
Hendaia
(Abbadiako Jauregia)
| 16:00
Lagunarte konpainiaren musika eta dantza performantza.

2010eko irailaren 29a. |
Irisarri
(Ospitalea)
| 15:00
Xabi Paia
15:00 : animazioak familientzat, topaketa Paia anaiekin eta Wilson Saliwoncky Argentinako paiadorearekin,
19:00 : "Euskaldunen Argentina" erakusketaren bisita gidatua, Argentinar janaria Aflacoba elkartearen eskutik,
20:30 :"Kulturarteko bertsu bira" filmaren emaldia (bertsio laburra - 20 mn) : Brasilgo, Argentinako eta Uruguaiko bertsularien eta paiadoreen ezagutza eta ondotik, topaketa Paia anaiak eta Wilson Saliwonckyrekin, Lanku-ren eta Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.
Irisarriko Ondarearen Heziketa Zentroaren eta Eihartzea kultur etxearen partaidetza baten karietara.

2010eko irailaren 29a. |
Baiona
(Santa-Gurutzeko mediateka)
| 16:00
Txotxongilo ikusgarria euskaraz 5 urtez gorakoentzat.
2010eko urriaren 1a. 2010eko urriaren 3a. |
Donibane Garazi
|

2010eko urriaren 2a. |
Uztaritze
| 20:30
Lapurtarren Biltzarra kari

2010eko urriaren 7a. |
Angelu
(Barojako parkea (karpapean))
| 20:30

2010eko urriaren 9a. |
Donibane Lohizune
(Paul Jovet Baratze Botanikoa)
| 18:30
Mixel Etxekopar
Mixel Etxekopar (Gotaine Xiberoa): soinu, kantu, hots...
Pierre Vissler (Montori Xiberoa): kluna, soinu hedapena...
Ibilaldia baratze aldean, beharriak zorroztuz; hotsa han hor, klunaren sudur gorri ixila lagun, bai eta txori kantua, egiazkoa ala?
2010eko urriaren 10a. |
Arrangoitze
| 11:00

2010eko urriaren 10a. |
Mugerre
(Eliza)
| 18:00
Izarrak

2010eko urriaren 18a. |
Donamartiri
(Besta gela)
| 10:00
"Hautetsi bat artista bat"
ekimenaren erakustaldi publikoa : eremu kulturalak
asmatu hauen egiterik ukan gabe.
Artekatik’Han-ek proposatzen duen gisa hortako lehen
ekimena da : honen bidez hautetsi eta artista baten
arteko topaketa bultzatzen da.
Protokolo zehatz batean oinarrituz, artistak bi egun
iragaiten ditu herrian. Toki batzu bisitatzen ditu,
herritarrekin eta eragile batzuekin solastatzen da.
Bi egunen buruan, artista eta hautetsia elgarretaratzen
dira eta bakoitzak besteari proiektu bat aurkezten dio.
Proiektua publikoaren aitzinean aurkeztuz, publikoari bi
proiektueri buruzko oharren trukatzeko parada emaiten
zaio.
Hautetsi bat : Pierre Haïçaguerre (Donamartiriko auzapeza)
Artista bat : Toni Casalonga (plastizianoa, eszenografoa)

2010eko urriaren 20a. |
Donibane Lohizune
(Ravel entzutegia)
| 18:00
Euskal kultur erakundearen, Philippe Forget eta Thierry Machuel koru zuzendarien parte hartzearekin.
Sartzea libre.

2010eko urriaren 29a. |
Donibane Lohizune
(Eliza)
| 21:15
Sartzea : 10 €.