"Biladi Hadi. Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik" liburua+diska salgai Durangoko Azokan

Argitaratua: 2011-12-06 13:23:44

"Biladi Hadi. hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik" izeneko liburua eta diskoa Biladi Hadi elkartasun brigadak Euskal Herriko hainbat sektoretako hamarnaka pertsonarekin batera hilabeteetan garatutako proiektua da. Biladi Hadi 2010ko uztailean eta irailean Palestinan izandako elkartasun brigada da. Oraingoan, Euskal Herrian hainbat esparrutan lanean ari diren lagunekin elkarlanean, musika eta hitzak jarri dizkiete bidaia horretan ateratako irudiei. Irantzu Pastor eta Axier Lopez kazetari eta argazkilarienak dira
argazki gehienak, baina badira Biladi Hadi brigada osatu zuten gainerako lagunen hainbat begirada ere. Liburua+diska Durangoko Azokan izanen da salgai (10 euro). ( Ikusi argazki bilduma ).

Euskal Herritik elkartasuna adieraztera abiatu zen sektore anitzetako lagunek osaturiko brigada Palestinara, eta herri bat ekarri zuten bueltan, bihotzean gordeta. Biladi Hadiko lagunek azaldu dutenez, "gure bidaia joan-etorriko lan gisa ulertu genuen hasieratik. Hala, han ikusitakotik eta ikasitakotik abiatuta, ekin diogu gurean herri palestinarraren aldeko elkartasun olatua sortzeari, eta bide horretan aurrera egindako pauso bat baino ez da liburu hau".
Euskal Herrian hainbat esparrutan lanean ari diren lagunekin elkarlanean, musika eta hitzak jarri dizkiete bidaian ateratako irudiei: palestinarren sufrikarioaren isla diren argazkiei.

"Horien bitartez, bat egin nahi dugu nazioartean garatzen ari den Israeli Boikot ekimenarekin, Israelek zapalketa alde batera utzi, eta herri palestinarra aske utz dezan" nabarmendu dute proiektuaren sustatzaileek.

"Urrats txiki honek" beste batzuk ekarri beharko dituela atzetik uste dute "azkenean herri gisa elkartasuna eta babesa eman diezaiogun Palestinari, eta herri gisa egin diezaiogun aurre Israeli".

Palestinaren egoeraren nondik norakoak erakusteaz gain,
Biladi Hadi brigadako lagunek ateratako argazkiei jarritako hitzak
ere biltzen ditu lan honek. Honakoak dira, zehazki, argazkiei
begira idatzi egin dutenak:
? Gabi Basañez · Euskal internazionalista auziperatua
? Ainara Gorostizu eta Arantxa Iturbe · Berria egunkariko eta Hik Hasi aldizkariko
kazetariak eta Biladi Hadi brigadako kideak
? Ainere Tolosa · Aktorea
? Alberto Arce · freelance kazetaria eta To shoot an elephant dokumentalaren
egilea
? Alberto Pradilla · freelance kazetaria eta El judio errado liburuaren egilea
? Amets Arzallus · Bertsolaria eta kazetaria
? Ander Perez · Gazte mugimenduko eta Biladi Hadi brigadako kidea
? Harkaitz Martinez de San Vicente · Oreka TX musika taldeko kidea
? Aroa Lasa · Arramazka musika taldeko abeslaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
? Asisko Urmeneta · Marrazkilaria
? Axier Lopez · Argia-ko kazetaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
? Beñat Hach Embarek · Sahararen aldeko ekintzailea eta gazte mugimenduko
kidea
? Xabier Euzkitze · Kazetaria eta Saharautz elkarteko kidea
? Filipe Bidart · Iparretarrak erakundearen sortzaileetakoa
? Galder Olivares · Igorreko alkate ohia eta Biladi Hadi brigadako kidea
? Garazi Goienetxea · Ikasle mugimenduko eta Biladi Hadi brigadako kidea
? Gari Berasaluze · Kazetaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
? Iñaki Garitaonaindia Gari · musikaria
? Gotzon Barandiaran · Idazlea
? Izazkun Guarrotxena · Mugimendu feministako kidea
? Imanol Murua · Kazetaria eta idazlea
? Iñaki Antiguedad · Mugimendu ekologistako kidea, eta EHUko irakaslea
? Irune Berro · Berria egunkariko kazetaria
? Jesus Valencia · La ternura de los pueblos, Euskal Herria internacionalista
liburuaren egilea
? Joanes Etxebarria · Bertsolaria eta kazetaria
? Jon Maia · Bertsolaria, musikaria eta idazlea
? Jon Mantzisidor Mantxi · Gora Japon musika taldeko kidea
? Jon Maya · Dantzaria
? Josu Martinez · Zinema zuzendaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
? Joxe Mari Karrere · Ipuin kontalaria
? Karlos Zurutuza · freelance kazetaria
? Koldo Alzola · Komite Internazionalistak taldeko eta Hala Bedi irratiko kidea
? Kristiane Etxaluz · Militante abertzalea
? Leire Ventas · Urola Kostako Hitza egunkariko zuzendaria eta Biladi Hadi
brigadako kidea
? Lidon Soriano · Komite Internazionalistak taldeko kidea eta Biladi Hadi
brigadako kidea
? Miren Amuriza · Bertsolaria
? Mikel Elorza · Abokatua
? Martxelo Otamendi · Berria egunkariko zuzendaria
? Miren Artetxe · Bertsolaria
? Maite Ubiria · Kazeta.info agerkariko kazetaria
? Martxelo Diaz · Gara egunkariko kazetaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
? Mikel Kazalis · Matxura musika taldeko kidea
? Mikel Ayestaran · freelance kazetaria
? Mikel Etxaburu · Idazlea
? Mixel Berhokoirigoin · Laborantza Ganbarako lehendakaria
? Oskar Matute · Alternatiba alderdiko bozeramailea
? Pako Aristi · Idazlea
? Periko Solabarria · Militante abertzalea
? Aiora Zulaika · Pirritx pailazoa
? Sabin Ibazeta · Gernika Batzordeko kidea
? Alfonso Sastre · Antzerkigilea eta idazlea
? Oier Guillan · Antzerkilaria
? Sustrai Colina · Bertsolaria eta kazetaria
? Javier Etayo Tasio · Gara egunkariko marrazkilaria
? Jon Garmendia Txuria eta Xabi Solano · Idazlea eta Esne Beltza taldeko
abeslaria
? Unai Vazquez · Auziperatutako militante internazionalista eta Biladi Hadi
brigadako kidea
? Arantxa Erasun · Euskal Memoria elkarteko kidea
? Iñaki Viñaspre · Bertsolaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
? Xabi Strubell · Zura musika taldeko kidea
? Haritz Gartxotenea Xaporra · Euskal preso politikoa eta Biladi Hadi brigadako kidea
? Zuhar Iruretagoiena · Artista
? Raeda Taha · Idazlea
? Joseba Sarrionandia · Idazlea
? Ahmed Jasalwa · Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen gazteen
adarreko kidea
? Mahmoud Darwish · Poeta palestinarra
? Liliana Cordova Kaczerginski · Militante internazionalista eta IJAN (International
Jewish Antizionist Network) taldeko kidea
? Sergio Yhani · Alternative Information Center taldeko kazetari israeldarra
? Jamal Juma · Stop the Wall kanpainaren koordinatzailea
? Ali Mohamed Jaddeh · Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen kide historikoa

Honakoak dira, berriz, diskoan parte hartu duten taldeak eta musikariak:
? ARRAMAZKA: Gure hitzak (feat Rim Banna + DAM)
? ERATU: Nablus ilun
? ESNE BELTZA: Free Palestine
? SKATU: Askatasun egarriz
? NAPAR-K: Eguneroko goizak (feat Arramazka)
? MADELEINE: Hartza
? BERRI TXARRAK: Arren, Darwish
? FERMIN MUGURUZA: Yallah, Yallah, Ramallah!
? MALDAN BEHERA: Mohamed
? JON ARANBURU: 31. eskubidea
? PIRRITX PORROTX ETA MARI MOTOTS: Palestinatik, maite zaitut!

Askapenaren erakusmahaian eskuratu ahal izango da liburua eta diskoa Durangoko Azokan, 10 euroan.
Ondoren, Euskal Herriko hainbat tabernatan eta zenbait elkarteren egoitzetan izango da salgai. Era berean, liburu honetan bildu ditugun hainbat argazki hautatu ondoren, erakusketa ibiltaria ere abiarazi dugu euskal herrietan barrena. Honakoa da orain arteko egutegia:
- Arbizu: abenduaren 11 arte, udaletxean.
- Azpeitia: urtarrilaren 9tik 21era, San Agustin kultur gunean.
- Orereta: urtarrilaren 23tik otsailaren 6ra, Mikelazulo aretoan.
- Igorre: otsailaren 13tik 27ra.
- Donostia: martxoaren 1etik 15era, Alboka tabernan.
- Oiartzun: martxoaren 16tik 31ra, Makutxo tabernan.

( Biladi Hadi brigadari buruzko informazio gehiago: bloga: biladihadi.wordpress.com / twitter: @biladihadi )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi