Dantza Hirian eskeintzen duen festibalaz gain hiru master class ere antolatu ditu

Argitaratua: 2010-09-03 09:10:17

420 people konpainiak eskeiniko Biarritzeko master classa. Argazkia Gorka BRAVO.

Lapurdi eta Gipuzkoa artean egiten den Dantza Hirian festibala irailaren 16 eta 26aren artean iraganen da. Bi lurraldeetako zortzi herritan eginen dira dantza emanaldiak eta hiru master class eskeiniko dira urririk irailaren 18, 25 eta 26an. Lehena Donostian eginen da eta azkena Errenterian. Irailaren 25ean Malandain Ballet Biarritzen zentro koreografikoan iraganen da balletean trebatuak diren ikasleentzako ikastaroa.

Dantza Hirian jaialdiko antolatzaileek atelier hauen bitartez ikasleen, profesionalen eta festibaletik pasatzen diren konpainien arteko erlazioak sustatu nahi dituzte. Horrela Biarritzen goizeko hamarretatik eguerdira eginen den kurtsoa Pragatik helduriko 420 People konpainiak eskeiniko du.

Donostia, Irun, Ziburu, Azkaine, Hendaia, Errenteria, Baiona eta lehen aldiz Donibane Lohizunen eginen dira dantza emanaldiak festibalean zehar. Donostia Baiona eurohiriaren baitan diren herri hauetara ailegatuko da arkitekturaren eta dantzaren arteko zubi izan nahi duen jaialdia.

Ikastaroak urririk izanik ere 24 ikasleentzako tokia atxikiko da soilik, hori dela eta izena lehenagotik ematea beharrezkoa da, irailaren 10a aintzin. Informazio guztia festibaleko webgunean atzematen ahal da.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi