Donibane Garaziko argazki Biltzarrak kanpoko gazteak ere erakarri ditu

Argitaratua: 2010-09-01 09:33:27

Argian elkarteak antolatzen duen argazki Biltzarrak 18. edizioa betetzen du aurten. Ipar Euskal Herriko argakilaritza lehiaketa garrantzitsuenak "mahastia eta arnoa" nahi izan ditu irudikatu aurtengoan. 165 parte hartzaileek igorri dituzten argazkietarik herena aukeratu du epaimahaiak. Irailaren 4tik 19ra Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian eginen den erakusketan parte hartuko dute aukeratu obrek.

Aurtengo edizioan parte hartu duten 165 argazkilariekin kontent agertu dira antolatzaileak, izan ere beste urteetako partizipazioaren median kokatzen da. Urteen eta gaien arabera 90 eta 230 parte hartzaile artean izaten ditu lehiaketak. Aurtengo berezitasuna kanpoko argazkilarien portzentaia izan da, izan ere aurrekoetan ez bezala parte hartzaileen %50a Euskal Herritik kanpoko lurraldeetatik igorri dituzte beren obrak.

Argian elkarteko presidentea den Jakes Etchevers "gaia zein zen ikusita parte hartze berezi honekin harrituak izan gira" adierazi du. Parte hartze kanpotiarraren arrazoietako bat arnogintzan berezituriko aldizkarietan lehiaketaren berri eman dutela izan da.

Ondarearen egunak argazkien koloreekin
Biltzarraren denborarekin bat eginen dute aurten ondarearen egunek, horren kari Baxe Nafarroako hiriburuko hiru gune ezberdinetan lau argazkilari profesionalen erakusketak antolatuak izan dira aldi berean. Francis Blaise, Sebastien Huste, Angela Mejias eta Antonio Di Bellonio dira argazkilariak.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi