Donostiako KM kulturuneak bederatzigarren Iparraldea Bertan! zikloa jasoko du

Argitaratua: 2010-02-24 12:36:12

Mixel Bedaxagar present izanen da Etxahun-i eskeinitako omenaldian.

Urteroko ohiturari jarraituz, Iparraldea Bertan! zikloa izanen da aurki Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bederetzigarren urteaz martxoaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa hobeto ezagutzeko ekitaldi anitz antolatuak izan dira. Aurtengo egitarauan Etxahun-Iruriri (1908-1979) tartetxo berezia eginen diote. Txirularia, kantagilea, bertsolaria eta bederatzi pastoralen egilea, Pierre Bordazarre omendua izanen da.

Iparraldea bertan! zikloaren bitartez, Koldo Mitxelena kulturuneak Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoko euskal kulturaren dinamismoa erakutsi nadi du.

Euskal Kultur Erakundearen (EKE) laguntzarekin osatu egitarauan, kantari eta musikari anitz entzuteko parada izanen da aurten ere.

Hala nola, Mixel Arotce, Jean-Mixel Bedaxagar, Pierpol Berzaitz eta Mixel Etchecopar-ek Etxahun-Iruri-ren omenezko kantaldia emanen dute martxoaren 3an. Martxoaren 17an aldiz, Pantxix Bidart-ek eta Kristof Hiriart-ek osatu Mihakan taldea gomitatua izan da.

Bestalde, Eñaut Etxamendi-ren mintzaldia entzuteko aukera izanen da martxoaren 10ean. Kantari izateaz gain, Etxamendi idazlea da ere eta 80 bat kanturen hitzak idatziak ditu bai eta 7 liburu idatzi ditu.

Maiatz argitaletxeak argitaratuak. Koldo Mitxelenako mintzaldia bere esperientzia kontatzeko parada ederra izanen da, hitzaldia hasi aitzin bost kantu emanen dituztelarik Jean-Louis Laka-rekin batera.

Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray
Bestalde, Iparralde Bertan ziklorat sorkuntza berria ekarriko dute Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray-ek. Hameika Ipuin ipuin ikusgarriarena aurkeztuko dute.

Lehen aldiz, zikloa zuzenean segitzeko parada izanen da www.gipuzkoakultura.net webgunean.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi