Euskal Herria eta diaspora uztartuko ditu Jean Darrigol zuzendari lapurtarrak "Ainara" filman

Argitaratua: 2012-01-27 23:02:06

Oihana Maritorena aktorea izanen da Ainara, diasporan sortu eta Euskal Herrira itzultzen den neskaren istorioa kontatzen du filmak.

Euskalkultura.com webguneak plazaratu duenez, Jean Darrigol zuzendari lapurtarrak eta euskal zinemazale talde batek abian jarri du 'Ainara' filmea sustatzeko ekimena. Lau hizkuntzez eginen duten luzemetraiak AEBetan hazitako neska gazte batek etxera bueltan, Ipar Euskal Herrian, bizi duen maitasun istorioa azalduko du. Oihana Maritorena (Ainara) aktore euskalduna, Tomas Arana (Aitor) aktore euskal-amerikarra ('Gladiator', 'L.A. Confidential') eta Nicolas Cazalé (Ugo) frantziarra ('Caótica Ana') izango ditu protagonista. Filme honetan parte hartu nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte. Ondoko lerrotan azalpenak.

Luzemetraiaren aurrekontua milioi bat eurokoa da eta arduradunek proiektuan %30arekin parte hartu nahi euskal produktore baten hitza dute jada. Ekimena babesten duten erakundeen artean Euskal Kultur Erakundea, Eusko Ikaskuntza, Baionako Euskal Museoa, Euskal Euro-Hiria eta Zortzi Probintziak elkartea daude.
Orain, arduradunek Diasporako zein Euskal Herriko zinemazaleak bildu nahi dituzte ekimenera. Horretarako webgune honetan ekimenaren berri zabaltzen ari dira, eta parte hartzeko zazpi bide proposatzen dituzte:

  • Urrezko liburuan sinatuz
  • Webgunea euskarara, gaztelaniara eta ingelesera itzultzen lagunduz
  • Filmearen iragarki eta afitxeetarako diseinua proposatuz
  • Finantziazioa biltzeko dohaintzak eskertzeko ideiak emanez: ordain artistikoa (errodajeko setera bisita, izena kreditoetan, extra bezala parte hartzea...), turistikoa (Euskal Herria ezagutzeko bidaiak) edo profesionala (enpresa logoak iragarki eta hedapen materialetan, product placement-
  • Grabaketarako lokalizazioak proposatuz.
  • Extra bezala arituz
  • Ekimena zabalduz lagun, senitarteko eta lankideen artean?-Inbertsore edo ko-produktore bezala parte hartuz (eta filmeak ematen dituen irabazietan ere parte hartuz).


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi