Euskal Kultura Argitan programa kari emazteak ohoretan Donibane Lohizunen

Argitaratua: 2010-02-24 16:54:43

Pantxoa Etxegoin, EKEko lehendakaria, eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxearen kultura arloko axuanta, Evelyne Renoux. Bob EDME argazkia.

Martxoan zehar emazteak eta euskal kultura oinarri dituen programa izanen da Donibane Lohizunen. Herriko Etxeak eta Euskal Kultur Erakundeak pusatu duten ekimenaren egitaraua aurkeztua izan da gaur. Martxoaren lehenetik eta 20a bitarte, kantaldiak, mintzaldiak eta erakusketak antolatuak izanen dira. Emazteen ekarpenak artean, jendarte arloan baina baita jarduera ekonomika ere aztertuko dituzte.

Kantariak, margolariak, antropologoak, idazleak eta baita arrantzaleak ere. Emaztea ohoretan ezarri nahi dute Donibane Lohizunen eta xede horrekin kultur egitaraua anitza proposatuko dute heldu den hilabetean.

Antsu badira bederatzi urte EKE eta Donibane Lohizuneko Herriko Etzxearen Kultura sailaren arteko elkarlana hasi zela. Geroztik «euskara eta euskal kulturaren presentzia» kostaldeko herrian azkarragoa izan dadin lanean jarduten dutela nabarmendu dute gaurko agerraldian.

Egitaraua aberatsa
Euskal Kultura Argitan ekimenaren bidez euskal kulturak hamaika aurpegi dituela erakutsi nahi dute. Esterotipoak hautsita, arlo ezberdinetan izanen diren ekintzak eta sormenak begibistan ezarri nahi dituzte.

Egitaraua heldu den martxoaren 1ean abiatuko da. Arratseko si orenetan, artearen astelehenak programa baitan, emaztearen irudia euskal margolaritzan aipatua izanen da Le Select zinegelan antolaturiko mintzaldian. Bertan Jean-François Larraldek hartuko du hitza.

Martxoaren 5ean, 21.00etan , Amaia Rioispeyrousek kantaldia eskeiniko du Ravel aretoan. Abeslari anhauztarrak "Haz Ezazu" izena duen bere lehen diskoa grabatu ahal izan du Agorila Productions disketxearen eskutik. Donibane Lohizunen Patrick eta Xabi Fisher eta Alain Hirigoien musikarien laguntza izanen du pop, folk eta rock estiloak nahasten dituen kantaria baxenafarrak.

Martxoaren 6an, bi orenetan, Baionako Euskal Erakustokira bisita gidatua proposatzen dute eta egun berean apirilaren 11 arte ikusgai den "Errealitatea tindatzea" esposizioak bere ateak zabalduko ditu La Rotonden. Antrologia alde batera utzita margolaritzaren aldeko parioa egin zuen Zoe Brayren margoak ikusgai izanen dira.

Martxoaren 9an, 14.30etan, Portuko Erretegira hurbilduko direnek Béatrice Elissalde arrantzalearen lekukotasuna entzuteko parada ukanen dute. Donibane Lohizuneko itsasuntzi-jabeak itsasoaren deia nola entzun zuen aipatu du.

Martxoaren 11ean, 18.0etan, Rabel aretoan, Maite Lafourcade irakasle emeritoak "Euskal Herrian, emaztea legez gizonaren pare zen" gaiari jorratuko du. Hala nola XVI. mendetik eta 1938 arte indarrean izan zen emazte ezkonduaren ezgaitasun juridikoa Euskal Herrian ez zela sartu gogora ekarriko du Lafourcadek. Jean-Claude Larrondek , bere aldetik, Madeleine de Jaureguiberryren ekintzak aipatuko ditu.

Emazte zuberotarra denbora batez Donibane Lohizunen bizi zen, 1930 hamarkadaren erditsuan, eta Eskualerriste mugimenduaren arima izan zen Piarres Laffite apezarekin elkarlanean, hastapenean euskal emazte elkarte bezala kontsidratua zen Begiraleak taldea sortu zuen. Geroztik, euskarazko kurtsoak, euskarazko antzerkia eta Euskal Herriari buruzko mintzaldiak antolatzen aritu da nagusiki elkartea.

Martxoaren 13an, 18.30etan, Ravel aretoan, "Emazte musika-egileak" ganbarako musika kontzertua izanen da (Louise Farenc, Elsa Baraine eta Claude Arrieu ).

Martxoaren 18an, 18.00etan, Herriko Etxean "Emazteak Euskal Herrian" lema duen mintzaldia eskeiniko du Marikita Tambourinek. Etnologo eta idazle ezaguna den Tambourinek euskal jendartean mendeetan zehar emazteek izan duten egoera eta eragina aztertuko du. Hori begira emazteki irudi batzuen irudiak aipatuko ditu: minduriak, sorginak, kaskarotak, etxekoandreak, andereñoak eta bertsolariak.

Martxoaren 20an, Baratze Botanikoan, "Emazteak eta landareak" euskarazko animazioa eskeinia da goizeko 11.00etan.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi