Goi-finantzen munduan kokatutako "Arbitrage" thrillerrak zabaldu du 60. Donostiako Zinemaldia

Argitaratua: 2012-09-21 22:10:16

Susan Sarandom eta Richard Gere aktoreak, Donostian. Gari GARAIALDE argazkia

60. Donostiako Nazioarteko Zinemaldia ostiral gauean abiatu da. "Arbitrage" ( iruzurra) izeneko filmarekin inauguratu da Sail Ofiziala. Nicholas Jarecki idazleak zineman egin duen lehenengo lana da eta Urrezko Maskorraren deman ere sartuko da. Susan Sarandon eta Richard Gere ( hemen argazkiak ) zinema izarrak Donostiara etorri dira filmari babesa ematera. Sail Ofizialean ere ikusmira handia sortu duen Edurnezuri ( Blancanieves) zuribeltzez eginiko filma mutua aurkeztu du Pablo Berger zuzendariak. Zinemira sekzioan, berriz, Bertha Gaztelumendik "Mariposas en el hierro" ( Tximeletak burdinaren erdian) dokumentala estreinatu du. Bakearen aldeko apustu argia egiten duten emakumeen ahotsak bildu ditu, eta horiekin batera, justiziaren bila diren emazteen lekukotasunak jaso ditu kazetari irundarrak. ( hemen bideoa ).

Suspensez eta tentsioz beteriko "Arbitrage" thrillerean goi-finantzen munduan maitasunak eta leialtasunak duten lekuari buruz hitz egiten digu. Susan Sarandon atzo arratsaldean heldu zen -Bilboko Gugenheim museoa bisitatu ta gero- eta Richard Gere gauerdian arrinatu zen. Donostiara etorri dira biak "Arbitrage" filmari babesa ematera. ( blog berezia naiz.infon eta gune berezia berria.infon )

Sail Ofizialean ere ikusmira handia sortu duen Edurnezuri ( Blancanieves) zuribeltzez eginiko filma mutua aurkeztu du Pablo Berger zuzendariak.

Zinemira sekzioan, berriz, Bertha Gaztelumendik "Mariposas en el hierro" ( Tximeletak burdinaren erdian) dokumentala estreinatu du. Bakearen aldeko apustu argia egiten duten emakumeen ahotsak bildu ditu, eta horiekin batera, justiziaren bila diren emazteen lekukotasunak jaso ditu kazetari irundarrak. ( hemen bideo).

Zabaltegi Perlak sailari dagokionez, Michael Haneke zuzendariaren "Amour" filmak Urrezko Palmorria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan. Protagonistak Georges eta Anne dira, 80 urteko bi musika-irakasle. Bien arteko amodioa kolokan jarriko da Annek iktus bat jasan eta bere gorputza paralizatuta geratzen denean.

Izarrez beteriko festibala
60. Nazioarteko Zinemaldearen inaugurazio ekitaldia 21.00etan abiatu da. Barbara Goenaga aktore euskaldunak eta Jose Coronado aktore espainarrak aurkeztu dute.

Gala amaiturik, zinema pantaila erraldia bilakatuko da Gipuzkoako hiriburua.Dagoeneko glamourra senditzen da hirian.

Susan Sarandon eta Richard Gere aktoreek izarren etorrera inauguratu zuten atzo. Lehena arratsaldean heldu zen, Bilboko Gugenheim museoa bisitatu ondoren. Bigarrena gauerdian heldu zen Maria Cristina hotelera. Oso berant bazen ere zinezale anitz bere zain ukan zituen Gerek. Ondoko ordu eta egunotan aktore eta zinegile famatu anitz izanen baitira Donostian.

Ben Affleck aktore aski komertziala gaur heldu da. Zuzendari gisa dator. Argo filma lehiaketatik kanpo aurkeztuko du Affleckek Donostian. Irango bahituen krisiaren erdian AEBetako sei pertsona erreskatatzeko hil ala biziko ezkutuko operazio batez hitz eginen du filmak. Egia ezkutuan izan zen hainbat hamarkadatan zehar.

Inaugurazio ekitaldian izanen dira, besteak beste, Maribel Verd, Jos Sacristan, Inma Cuesta eta Santiag Segura espainiar aktore ezagunak. Penelope Cruz eta Javier Bardem, bestalde, festibalera etortzekoak dira.

Catherine Deneuve, igandean
Datorren igandean, irailaren 23an, 15:00etan, As Linhas de Torres telebistarako ekoitzitako proiektuaren munduko estreinaldia izango da, Kursaaleko auditoriumean. Zabaltegi Bereziak sailean aurkeztuko du Valeria Sarmientok telesail hori.

Nazioarteko aktore ugarik hartu dute parte. Emanaldian Catherine Deneuve, Isabelle Huppert, Marisa Paredes eta aktore taldeko beste batzuk izango dira, besteak beste: Sara Carinhas, Carlotto Cotta, Victoria Guerra, Nuno Lopes, Melvil Poupaud, Christian Vadim eta Filipe Vargas.

As Linhas de Torres Historiako pasadizo erakargarri bat azaltzen du, hain zuzen, Portugal inbaditzeko Napoleonen ahalegina. Horretarako, haren armada boteretsuak Wellington jeneralaren indar anglo-portugaldarrei aurre egin behar izan zien. John Malkovich, Mathieu Amalric, Vincent Perez eta Miguel Borges aktoreek ere hartu dute parte proiektu honetan.

( Zinemaldiaren web ofizialean: programazioa eta sariak )




Komentarioak

Komentarioa idatzi