Igande bitartean ospatuko dute Boisen (AEB) Jaialdi 2010
Uztailak 27an hasita eta agorrilaren 1a bitartean ospatuko da Boisen (AEB) euskal diasporako ekitaldirik jendetsuena Bost urtean behin egiten da Jaialdi eta aurten nehoiz baino bisitari gehiago espero dituzte. Boiseko Oinkari dantza taldearekin 50. urteurrenarekin bat eginen du besta honek eta modu berezian ospatu nahi dute hitzordua Boiseko dantzariek. Taldetik pasa diren belaunaldi ezberdinetako ahalik eta dantzari gehien bildu nahiko lituzkete uztailaren 31an, San Inazio kari, eginen duten dantza agerraldian. Irudian agertzen den Hendaiako Mutxiko elkartea izanen da Ipar Euskal Herritik Jaialdira joan den talde bakarra.
Euskal diasporako talde esanguratsuenetakoa da Amerikako Estatu Batuetako (AEBetako) Boiseko Oinkari dantza taldea. Heldu den urtean ospatuko dute taldearen 50. urteurrena eta dagoeneko ospakizunak prestatzeko lanetan ari dira. Aurtengo Jaialdin hitzordu berezia prestatu dute: taldetik pasatako belaunaldi ezberdinetako dantzariekin emanaldia egin nahi dute uztailaren 31ean.
AEB-etan inoiz egin izan dan euskal dantzarien topaketarik handiena izanen dela diote, izan ere, 750 dantzari inguru pasa baita Oinkaritik azken 50 urte hauetan. ( Dantzan.con webgunek OIkari taldeari buruz www.euskalkazeta.com siteak ingelesez argitara eman duen informazioa euskarara itzuli du ).
Dantzarien agerraldian Hendaiako Mutxiko taldea izanen da. Bera da gainera Iparraldeko ordezkari bakarra. Mutxiko Elkartea 1996. urtean sortu zen. Taldea, ohizko euskal dantza eta musika tresnaz osaturiko ikuskizuna eskeintzen du. Euskal Dantzarien Biltzarra-ren partaide da taldea.
Egitaraua
Aurtengo Jaialdiri buruz informazioa atxeman daiteke : www.jaialdi.com eta www.basquecenter.com webguneetanbaita euskalkultura.com -en ere. Hona hemen egitarauaren hitzordu nagusiak emanen ditugu:
- Uztailaren 27 eta 28an arratseko 5etatik gaueko 11etara “Ongi etorriak Jaialdira” Euskal kalean. Janariak, edariak eta musikari ibiltariak. Dohainik
- Uztailaren 29an arratseko 7etan. Gau kirolak Qwest Arenan. ( Sarrerak: $12. Qwestarenaidaho.com-en erosi ahal dira) . Euskal Herriko 3 harrijasotzailek 125 eta 200 kg bitarteko harri zilindrikoak jasoko dituzte eta 125 kiloko harri borobilak. Bertako 3 aizkolari leihatuko dira eta 20 herri kirolarik astoaltxaketan, gurdialtxaketan eta esne eramaten leihan arituko dira.
- Uztailaren 30ean eguerditik arratseko 6ak arte: “Euskalduntzen euskal kalea”. Euskal kalean. Janaria, edaria, musikari ibiltariak eta antzineko lagunak ikusteko aukera eta ezagunak. Dohainik.
- Uztailaren 30.ean arratseko 7etan “Festara” emanaldia izango da Morrison Centerrean Boise State University campusean. Sarrerak erosteko joan www.idahotickets.com webgunera. Euskal Herriko dantza talde bi, Boiseko Oinkariak dantza taldea, bertsolariak eta Trey Mc Intyre dantzak ikusteko aukera izanen da.
- Uztailaren 31.ean goizeko 10etatik arratseko 6etara ” Euskalduntzen Fairgrounds” Expo Idahon Fairgroundsen. Sarrerak erosteko joan www.idahotickets.com webgunera. Larunbatean AEBetako mendebaldeko 6 estatutako 36 dantza taldek egingo dute dantza. Dantzak ikusteko bi kokagune egongo dira Expo eraikuntzaren barruan. Expo eraikuntzaren barruan ere aire egokitua dagoen zonaldean saltzaileak egongo dira ( opariak, oroigarriak, arropak…). Janaria eta edaria egongo dira kirolen emanaldi eta kanpoko iturritik hurbil. Artzainek etxeak ere egongo dira ikusgai.
- Uztailaren 31.ean arratseko 7etan St John katedralean meza izanen da. San Inazio meza tradizionala euskaraz izango da eta Oñati dantzariak eta Oinkari dantzariek aldarean dantza egingo dute.
- Abuztuaren 1.ean goizeko 11etatik arratseko 5etara. “Euskalduntzen Fairgroundsen” Expo Idaho. Sarrerak erosteko joan www.idahotickets.com webgunera. Dantzak, harrijasotzaileak, janaria, saltokiak… egongo dira.
Bestalde, uztailaren 30etik agorrilaren 8ra Quebec-eko Ameriketako Euskal Abenturaren Parkeak Trois-Pistoles herrian antolatzen duen euskal festibala iraganen da, 12. aldikotz.
Horren karietara, Ezpela txarangako zortzi musikari Trois-Pistoles herrian egonen dira festibalaren denboran. Bestalde, Ezpeletako txarangan musikari gisa ari den Sébastien Zamorak dantza ikastaro bat animatuko du ere mutxikoak erakusteko gisan. ( Xehetasun gehiago hemen ).
( Euskal diasporari buruz esteka bilduma interesgarria atxeman daiteke www.eke.org webgunean )
( Ikus: Idahoko KTVB telebistan, Berria kazetako zuzendaria den Martxelo Otamendiri AEBetara joateko baimena ukatu izanaz erreportaia egin dute )










